LANGILEON BATZARRAK, LANGILEON BOTEREA!

Comunicados

Begiratu ingurura. Ikusten duzun guztia, langileok egin dugu. Ikusten dugun aberastasun guztia gizon eta emakumeon lanaz egin da. Den-dena. Orduan, zergatik gara langileok gero eta pobreagoak, eta aldiz, burgesak gero eta aberatsagoak? Gure lan baldintzak, gure soldatak, gure pentsioak, gure irakaskuntza, gure osasun zerbitzuak, dena okerragora doa. Bankariak, politikoak, enpresarioak, eta oro har sistema honen alde aritzen diren guztiak gero eta hobeki bizi dira.

Nola da posible? Nola funtzionatzen du gu esplotatzeko eta guri lapurtzeko makina honek? Denon artean sortzen dugun aberastasuna ez da denon artean banatzen, zeren eta ekoizpen baliabideak jabetza pribatuen eskutan daude. Burgesen eskuetan. Kapitalisten eskuetan. Haien kontrolpean dago dena: Estatua, komunikabideak, irakaskuntza …

Maiatzaren 1 honetan hauxe esan nahi dizugu: langileok ezin gara kapitalisten mahaitik erortzen diren ogi purruxken zain egon. Ezin gara kapitalismoak sortu duen krisia noiz gaindituko ote den esperoan, gure bizi baldintzak hobetzeko. Langileok dena nahi dugu, hemen eta orain. Ez dugu gehiago soldatapeko esklaboak izan nahi. Libre izan nahi dugu, ekoizpen baliabideak jabetza kolektibo bilakatuz eta guztion artean sortzen dugun aberastasuna guztion artean partekatuz. Argi izan behar dugu bizitza etengabeko klase borroka dela, non batzuk besteen lanaren lepotik ederki bizi baitira, eta besteok geure izerdiz ozta-ozta jotzen baitugu aurrera. Kapitalismoa suntsituz, Sozialismoa eraiki!

Horretarako, argi dago sindikatuek ez dutela balio. Sindikatuek kapitalismoaren mugen eta legeen baitan lan egiten dute, hobekuntza partzialak lortzeko. Lortzen dituztenean, gainera, zeren eta krisi garaiotan, beren maniobra tarteak gero eta txikiagoak dira. Sindikatu gehienak, gainera, nagusien mahaitik jaten dute, greba orokorrak bultzatu beharrean behin eta berriz oztopatuz. Beste manera batez antolatu behar dugu. Langileon batzarrak sortu lantoki guztietan, urratsez urrats Langileon Kontraboterea eraikitzeko, gu egunero esplotatzen gaituzten nagusiei aurre egiteko. Liberatutik gabe, arduradunik gabe, eledunik gabe, buruzagirik gabe. Informazio guztia langileon batzarrarentzat, botere guztia langileon batzarrarentzat. Denon artean dena!

Horrela lortuko dugu Langileon Boterea, horrela eginen dugu Euskal Iraultza, horrela eraikiko dugu Nafarroako Euskal Langile Errepublika Sozialista!

ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA,

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location