Orreagako 2022ko ekitaldietan parte hartzeko deia

Beste urte bat bildu gara hemen, Orreagan, oroitzeko gure arbasoek mendi hauetan independentzia irabazi zutela. Izan ere, badira urte batzuk egun hau gure independentzia eguna, haren esangura historiko sakonagatik.

Deskargatu

Orreagako 2022ko ekitaldietan parte hartzeko deia

        Beste urte bat bildu gara hemen, Orreagan, oroitzeko gure arbasoek mendi hauetan independentzia irabazi zutela. Izan ere, badira urte batzuk egun hau gure independentzia eguna, haren esangura historiko sakonagatik.

         Logikoa da, beraz, abuztuaren 15an Orreagan biltzea gogoratzeko herri honek bere independentziaren alde borrokatu zuela. Bai eta borroka hori irabazi ere! Gure oroimen historikoa bizirik mantentzeko eta hau etorkizuneko borroketarako inspirazioa izan dadin.

        Gure ustez, baina, egungo eguna ere izan behar da borroka independentistaren egoerari buruzko gogoeta egun bat. Eta gogoeta honen abiapuntuak gure ahulezia soziopolitikoa aitortzea izan behar du. Gure lehentasunak, beraz, ahulezia egoera hau gainditzea izan behar du. Eta horretarako lehendabiziko pausoa gure estrategia independentistan asmatzea dugu.

         Egia esan, ez gara behar hori mahai gainean jarri duen lehen eragile politikoa. Oraindik, baina, ez da egon aurrerapenik estrategia arloan, ez eta hari buruzko eztabaidan ere. Galdera mahai gainean dugu oraindik beraz. Bestalde, azken urteotan galdera honi erantzuteko modu nagusia izan da Estatu Batuetan eta Europar Batasunean “konplizitateak” bilatzea. Hots, bilatzea konponbidea inperialismoaren barruan.

         Oraingo honetan, baina, baditugu nahiko datu bide hau erabat antzua dela pentsatzeko. Kataluniako Procés  delakoaren esperientzia ez da, inola ere, xehetasun hutsala. Eta ez da hau datu bakarra. Gainera, inperialismoa da, batez ere, burgesia nazional monopolista gutxi batzuk mundu-aberastasunaren zatirik handienaz jabetzen direla bermatzea. Suposatzen duena gainontzeko herri eta estatuak haien menpe edukitzea. Oso zaila izango litzatekeena egun, Estatu Batuek gidatutako aliantza inperialista apurtuz edota ahulduz gero. Horregatik estatu inperialistek orokorrean eta liderrak, Estatu Batuek, ez dute  interesik euren bazkide leialak diren Frantziako eta Espainiako estatuetan prozesu independentistarik toleratzeko eta, are gutxiago, babesteko.

        Badirudi, beraz, balizko euskal prozesu independentista inperialismoaren aurkakoa  izango da ala ez da izango. Inperialismoa, baina, krisi sakonean dago, ekonomikoa zein politikoa, eta azken honetan fronte dezente zabalik ditu, hauetako batzuk estatu boteretsuen aurka (Txina, Errusia,...). Horra hor gure aukera eta aliatu posibleak. Horra hor, gure ustez, XXI menderako estrategia independentista baten oinarria.

 

Herritar Batasuna

Deskargatu