Camino Oskotz Urriza

Hemen gaude omenaldi txiki honen bitartez Nafarroan 1936an, desberdin pentsatzeagatik , aske izan nahi izateagatik , faxismoaren aurka jotzeagatik ; erreakzionatzeko denborarik gabe , odol hotzean erailak izan ziren emakumeak gogorazteko...

Deskargatu Argazkiak Bideoa

Camino Oskotz Urriza

        Hemen gaude omenaldi txiki honen bitartez Nafarroan 1936an, desberdin pentsatzeagatik , aske izan nahi izateagatik , faxismoaren aurka jotzeagatik ; erreakzionatzeko denborarik gabe , odol hotzean erailak izan ziren emakumeak gogorazteko...

         Emakume horien izenak durundatzen dute Iruñeko Alde Zaharreko kale bakoitzean, bihotz eta arima bakoitzean, ahaztuak izan ziren emakumeak eta gaur ahaztu nahi ez ditugunak. Horietako bat María del Camino Oscoz Urriza izan zen, maistra, komunista, frankistek eraila 1936ko abuztuaren 10ean, Urbasan.

        Bere bizitza laburra izan zen denboran, baina oso zabala bere borrokan. Camino, hezkuntzan korronte harrigarri, nekaezin, borrokalari, itxaropentsuaren adierazlea izan zen; berdintasunaren aldeko borroka, hezkuntza publikoa eta ezagutzaren transmisioa gorpuzten zituzten maistrek ordezkatzen zuten korronte horretakoa. Emakume ezkertiar eta solidarioa, ekintzaile ezaguna, Faxismoa, kapitalismoa eta Patriarkatua defendatzen zituztenei aurre egin behar izan zieten emakumeetako bat. Klaserik gabeko gizarte baten aldekoa.

         Camino Atxilotua izan zen , bahitua, hainbat aldiz bortxatua, torturatua, zikin paseatu, eta arropak apurtuta, Iruñeko katolikoek bere martirioa areagotzen zuten bitartean. Ondoren, errepidera atera zuten, non komunio tradizionalistako karlistek lurrera bota zuten eta tiroz hil zuten. Ondoren, Pilatoseko balkoitik bota zuten, Urbasan , eta ehunka metrotik erori zen Baquedanoiraino, 26 urte zituela.

         Gaur egun emakumearen egoera ez da askorik aldatu, oraindik Kapitalismoa eta patriarkatuek zapaltzen gaituzte, horregatik borroka horretan bizitza eman zuten emakumeen bideari jarraitu behar diogu, Euskal Herri aske eta klaserik gabekoa lortu arte.

         Hori izanen da gure omenaldirik onena.

       

Gora emakume iraultzaileak!

Garaipenerarte, JO TA KE !

Herritar Batasuna

Bideoa Argazkiak Deskargatu