Omenaldia Camino Oscoz (Argazkiak eta Bideo)

Santa Cruzada izenarekin 36. urteko faxistak terrorezko ibilbide beldurgarri eta luze bati ekin zioten. Torquemadaren ondorengoak gorrotoz eta maltzurkeriaz ibili ziren  Jainko eta Aberri baten izenean, haien interes eta pribilegioak arriskuan jartzen zituen guztia suntsitzen, lapurtuz eta hiltzen.

Argazkiak

Bideoa

================================================================================

Imprimir

Omenaldia Kamino Oskotz

          Santa Cruzada izenarekin 36. urteko faxistak terrorezko ibilbide beldurgarri eta luze bati ekin zioten. Torquemadaren ondorengoak gorrotoz eta maltzurkeriaz ibili ziren  Jainko eta Aberri baten izenean, haien interes eta pribilegioak arriskuan jartzen zituen guztia suntsitzen, lapurtuz eta hiltzen.

           Justizia, Berdintasuna eta Askatasuna aldezten zituen Herria suntsitu behar zen; horretarako bere tresneria hiltzaile guztia erabili zuten Klaserik gabeko gizarte, emakume eta gizon askeak egingo zituen gizarte bat aldezten zutenen aurka. Hortaz, eskubide horiek defendatzen zituztenak suntsitu behar ziren.

          Horregaitik, erregimen frankistak Camino Oskoz arriskutsutzat jo zuen. Emakume a zen. Emakume iraultzailea, Berdintasuna, Justizia eta Askatasuna defendatzen zituen emakumea, faxismoa, kapitalismoa eta patriarkatua aldezten zituenen aurka borrokatu ziren emakume askoetako bat, emakume iraultzaileak, burkide, laguna, Klaserik gabeko gizarte baten aldeko borrokan.

          Zoritxarrez, oraindik ere, Sistema Kapitalistaren aurkako borrokan honetan jarraitzen dugu. Sistema horrek, bere tresneria erabiliz, zapaltzen jarraitzen gaitu langile eta emakume gisa.

          Haren helburua gu ixilik eta otzan ikustea da, sistema patriarkal eta burgesaren barruan lokartuta, eta bere sistema Kapitalistaren bidegabekeriak babesten dituzten legekin gu erailtzen jarraituz.

           Gaur inoiz baino gehiago, emakume haiek guregana zabaldu zuten bideari jarraitu behar diogu. Emakume on omenaldirik onena haiek ez ahaztea da, bere borroka ez ahaztea, Klaserik gabeko gizarte eta emakume eta gizon askeen gizartea lortu arte borrokarekin jarraitzen.

 

GORA EMAKUME IRAULTZAILEAK!!

. COMUNISMO ala EXTINCION

BORROKA DA BIDÉ BAKARRA.

imprimir