HERRITAR BATASUNAk EUSKAL HERRI LANGILEAri:

Comunicados

deskargatu

HERRITAR BATASUNAk

EUSKAL HERRI LANGILEAri:

 

ANTOLAKUNTZA/FORMAZIOA/BORROKA,

EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren BIDEAN

 

      Uztailaren hasieran HERRITAR BATASUNAk bere BATZAR NAZIONALA egin zuen.  Bertan denon artean eztabaidatutakoaren berri eman nahi diogu Euskal Herri Langileari, bereziki Euskal Langileriari eta zehazkiago, bere abangoardia den Euskal Proletalgo Iraultzaileari. Hona hemen egindako hausnarketen eta hartutako erabakien laburpena:

      Munduan Historiaren motorra den klase borroka areagotzen ari da maila guztietan, Lanaren eta Kapitalaren artean, Proletalgoaren eta Burgesiaren artean. Zentzu honetan, Inperialismo yanki-sionistak abiatutako koronabirusaren pandemia genozida eta kriminalak Kapitalismoaren krisi sakona larritu eta garraztu du arlo guztietan. Pandemia honen bidez, beste urrats kriminal bat egin du Humanitate osoaren etsaia den elite kapitalista eta kosmopolita globalak, botere planetario absolutua gordetzeko bere ofentsiba orokorrean. Sistemaren kontraesan guztiak muturreraino goritzen ari dira. Leherketa orokorra hurbil dago. Geure burua gerrarako prestatu behar dugu.

      Brasil, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako Langileriak bilakatu dira pandemiaren biktima nagusi. Zergatik? Zeren eta sarraski eta genozidio hau beren herritarren aurka ere eragitea baita elite kapitalista globalaren plangintzaren helburuetako bat: sortzen ari diren kaos sozialaren bidez MUNDU ORDENA BERRIA manu militari ezartzea planeta osoan, inolako oposiziorik gabe. Horretarako, lehen-lehenik, beren langileak are gogorrago subordinatu, diziplinatu, zapaldu eta derrotatu behar dituzte, kontrol soziala areagotu eta esplotazioaren tasa igotzeko. Klase borroka.

      Aurreko agiri askotan azaldu dugu geure hipotesi nagusia: Kapitalismoaren fase gorena den Inperialismoa bere garai agonikoan sartu da, eta horrek ekarri gaitu III. Mundu Gerraren atariraino. Inperialismo hegemonikoak, OTAN/NATOren inguruan bildua, USA estatu nagusi duena eta kolonia sionista estatu goren, potentzia kapitalista aszendenteak diren Txina eta Errusiaren aliantza estrategikoari aurre egiteko, eta bere gainbeheraz zein derrotaz gero eta konzienteago, gerraren bidea aukeratu du. Talka geoestrategikoak ugaritzen ari dira egunetik egunera: Artikotik Baltikoraino, Ukrainatik Kaukasoraino, Turkiatik Libiaraino, Palestinatik Yemeneraino, Egiptotik Etiopiaraino, Kaxmirretik Hong-Kongeraino, Taiwandik Korearaino, Boliviatik Venezuelaraino...

      HERRITAR BATASUNAk berriro ere adierazi nahi du munduko iraultzaile guztion lehentasunak izan behar duela Inperialismo hegemoniko yanki-sionista lehenbailehen eta kosta ahala kosta garaitu eta behin betikotz suntsitzea. Horregatik, gure ildo sozialista iraultzailea eta geure iritzi kritikoak inolaz ere ezkutatu gabe, internazionalismo proletarioaz babesten ditugu nazi-faxismo berriaren kontra borrokan ari diren estatu antiinperialistak, eta bereziki etengabe erasotuak diren Donbass, Palestina, Venezuela, Kuba, Korea, Siria, Libano, Yemen, Iran... Gure laguntza eta baldintzarik gabeko elkartasuna dute munduan zehar Inperialismoaren eta Kapitalismoaren aurka borrokan ari diren mugimendu iraultzaile guzti-guztiek: Kolonbiatik Filipinetara, Kurdistandik Txilera, Iraketik Argentinara, Indiatik Irlandara, Ekuadorretik Mendebaldeko Saharara. Herri Langileen Aliantza Iraultzailea eraiki behar dugu hurrengo urteotan, V. Internazionalaren  bidean. Horrela bakarrik garaituko dugu gerra global hau: antolakuntzaz, formazioaz eta borrokaz. Beraz, dei egiten dizuegu, euskal langileok, HERRITAR BATASUNAn gurekin batera aritzeko.

      Euskal Herriari dagokionez, gure Nazio bakarra den Euskal Herri Langilea mendez mende zapaltzen duten Espainiako Erresumaren eta Frantziako Errepublikaren estatu inperialista, kapitalista, terrorista, patriarkal eta kriminalen aurka, HERRITAR BATASUNAk EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren bandera gorria eta beltza altxatzen du. Borroka da bide bakarra!

      Patxi Ruiz gudari iraultzailearen borrokak agerian utzi du Ezker Abertzale Iraultzailea indartzen eta berrantolatzen ari dela, Sistemak ezin izan duela asimilatu eta abiatua dugula jadanik ENAMSI, Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailearen eraikuntza fronte eta arlo guztietan. Gure klase eta nazio etsaiak ustekabean harrapatu ditu gertaera honek, eta haiekin batera beren morroi autonomista sozialdemokratak. Betikotz garaiturik eta etsituta uste gintuzten. Bai to!

      Hortaz, Euskal Iraultza Sozialistaren fase honetan, gure lehentasuna ENAMSI, Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailearen eraikuntza da. Horretarako, gaur egun autonomismo sozialdemokrataren, errebisionismo espainolistaren eta ezker muturreko erreformismoaren eraginpean aurkitzen diren sektore proletarioen nazio eta klase kontzientzia iraultzailea indartu eta zorroztu behar dugu, borroka eta eztabaida teoriko-ideologikoa areagotuz. Kontzesiorik gabe.

      Bide horretan, argi eta garbi esan behar dugu ENAMSIren helburu TAKTIKOEK honako hauek izan behar dutela: INDEPENDENTZIA, SOZIALISMOA, BERREUSKALDUNTZEA, BIRBATASUN NAZIONALA eta horren guztiaren ondorioz, AMNISTIA OSOA. Beraz, gure helburu taktikoak urardotzea eta desitxuratzea, motteltzea eta indargabetzea ez da inolaz ere bide egokia. Horregatik ez dugu “Autodeterminaziorik” nahi, argi eta garbi aldarrikatzen dugu EUSKAL ESTATU SOZIALISTA INDEPENDENTEAren alde borrokatzen garela, eta ez dugula inoiz ere, Euskal Herria Frantzia edota Espainiaren barnean onartuko. Ez federal, ez konfederal, ez ezer.

      Hau da, ez dugu inolaz ere ametituko betiko espainolismo inperialista autodetermizazio eskubidearen karetaz mozorrotzea berriz ere Euskal Herrian, eta Euskal Iraultza Sozialista likidatu nahi izatea, beren Herri Errepublika Espainolaren menpe ezarriz. Ildo beretik, ez dugu abstraktua, interklasista, “ezkerrekoa” eta azken finean burgesa den “Antifaxismorik” nahi. Antifaxismo sozialista iraultzailea nahi dugu, Euskal Proletalgoaren KLASE INDEPENDENTZIA bermatuko duena. Euskal Herrian eta mundu osoan Faxismoa behin betikotz garaitzen ahal duen bakarra  SOZIALISMOA da, II. Mundu Gerran Sobiet Batasunak frogatu zuen bezala.

      Beraz, SOZIALISMOA, HERRITAR BATASUNAren HELBURU TAKTIKOA da. Tartean ez dago ezker muturreko erreformismoak hain maite duen inolako urrats intermediorik, ez herri iraultza, ez herri errepublika, ez herri fronterik. “Langileria” aipatzeak ere, besterik gabe, ez du deus zehazten, guk HERRI eta LANGILE BOTEREA eraiki nahi dugu, langile batzarretan oinarritua, BOTERE PROLETARIOA. Eta horregatik, AMNISTIA OSOA, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren garaipenaren ondoriotzat jotzen dugu, helburu taktiko gisa.  Burgesiak botere politiko eta ekonomikoa dueno, langileen aurkako errepresioa existituko da beti.

      Gure HELBURU ESTRATEGIKOA, KLASE, ESTATU eta PATRIARKATURIK gabeko EUSKAL HERRIA da. Xede horri Komunismoa edo Anarkismoa esan, nork bere aukera eginen du, ez gara izendapenengatik eztabaidatzen hasiko. HERRITAR BATASUNAk XXI. mendeko sintesi iraultzailea eraiki nahi du, 1871ko Parisko Communen praxiaren bidez lortu zuten bezala.

      Horregatik HERRITAR BATASUNAko militanteok ez gara uztailaren 25ean Bilbon BATASUNA BORROKAN kolektiboak antolatu duen manifestaziora joanen, eta are gutxiago, bistan da, uztailaren 18an Gasteizen JARKI antolakundeak deitu duenera. Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailearen batasuna borrokan eraikiko dugu, jakina. Horretan denok ados gaude. Baina batasun estrategiko hori lortzeko, lehenik eta behin, borroka teoriko-ideologikoa zorrozki  garatu egin behar da, erreformismo eta oportunismo guztien aurka, ahoan legarrik gabe.

      Gure Batzar Nazionalak zazpi lehentasun zehaztu zituen aurrera eramateko:

  1. HERRITAR BATASUNAren berreuskalduntzea abiatzea modu sistematikoaz.
  2. Barne antolakuntza hobetzea, beti ere Nazio Batzarra organo erabakitzaile gorena izanik.
  3. Abangoardiako militante iraultzaileen kaptazioa areagotzea Euskal Herri osoan, bereziki emakume langile eta gazte proletarioen artean.
  4. Formazio eta prestakuntza teoriko iraultzailea indartzea lau ataletan: A. KARL MARXen DAS KAPITAL obraren estudiatze sistematikoa militante guztien artean, eskualdeko bileren eta mintegi nazional baten bidez.. B. LENINen pentsamenduaren hamabi ardatz nagusiak ikertzea, batzorde espezifiko baten bidez. C. Geopolitikan eta geoestrategian sakontzen segitzea, horretaz bereziki arduratuko den lan taldea eratuz. D. Komunismo libertarioaren oinarri teorikoak aztertzea, bereziki BAKUNIN, LOUISE MICHEL, KROPOTKIN, MALATESTA, MAKHNO, ISAAC PUENTE, CAMILLO BERNERI... Horretaz arduratuko da HERRITAR BATASUNAren baitan sortu den talde anarkista, ODOL BELTZA.
  5. Geure baliabide ekonomiko eta materialak hobetzea arlo guztietan.
  6. Euskal Herri Langilearen baitan aurrera eraman beharreko agitazioa zein propaganda eta oro har komunikazioa maila guztietan hobetzea, gure estrategia iraultzailea azalduz.
  7. Herri eta Langile mobilizazioak babestu, ugaritu eta handitzea, hala Ezker Abertzale Iraultzailearen gainontzeko talde eta antolakundeenak, nola geureak ere.      

          Gure mugimendu iraultzailearen Lehen Kongresua 2021eko urtarrilaren 31an egitea erabaki dugu. Eztabaidarako ponentziak 2020ko irailean argitaratuko dira. Emendakinak eta ekarpenak egiteko epea 2021eko urtarrilaren 1era arte luzatuko da. Lau hilabete izanen dugu eztabaida prestatzeko, eta hilabete osoa nork bere posizioak eta aukerak zehazteko. Bi ponentzia aurkeztuko dira: teoriko-estrategikoa eta organizatiboa.     

          Atzo hauteskunde autonomiko espainolak egin ziren Nafarroaren mendebaldeko hiru herrialde historikoetan: Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Espainolistek esaten duten “Euskal Autonomia Erkidegoa”n. Hauteskunde burgesak Kapitalismoaren diktadura eta tirania legitimatzeko tresnak dira, antzerki eta farsa elektotala, eta hori argi gelditu zen atzo hala Euskal Herriko mendebaldean nola Galizan ere. Kasu honetan, hauteskunde hauek Espainia autonomikoa legitimatzeko balio behar zuten. Hau da, Monarkia neofrankistaren erregimenaren krisia eta agonia luzatzeko.     

          Pandemiak ez zuen inolako baldintzarik uzten hauteskude demokratiko burges normal batzuk egiteko, bainan hori bost axola izan zaio burgesiari, logikoa denez. Emaitza: abstentzioaren igoera. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %47a. Galizan %41a. Guk abstentzioaren aukera defendatzen genuen, bainan oso argi bereizten dugu abstentzio apolitiko eta teknikoa, eta abstentzio aktibo eta iraultzailea, erabat diferenteak baitira. Gure helburua eta erronka da kontzienteki abstenitu diren militante iraultzaileak HERRITAR BATASUNAren baitan organizatzea, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean. Eta behin eta berriz antzerki elektoral burges espainolista deslegitimatzea.     

          Eskuineko eta ezkerreko burgesia autonomistaren alderdiek emaitza onak lortu dituzte. Eskuineko autonomismo liberalak, PNVk, bere emaitzak hobetu ditu, eta gauza bera egin du ezkerreko autonomismo sozialdemokratak, EHBIlduk ere. PNVk autonomia espainola kudeatzen segituko du, sozialiberalismo espainolistarekin, PSOErekin, alegia. EHBilduk aurrera joko du sisteman areago integratzen eta asimilatzen, batzutan PNVren morroi, bestetan PSOErena, egoeraren eta interes puntualen arabera. Bainan Euskal Herri Langilearen zapalkuntza hautsi gabe.      

          Espainolismoak porrot handia izan du, maila guztietan. Hala espainolismo sozialdemokratak, Unidas Podemosek, alegia, nola sozialiberalismo espainolistak, PSOEk, eta espainolismo neofrankistaren koalizioak, PP-Ciudadanosek. VOXen nazi-faxistek bere ahotsa izanen dute Gasteizko Parlamentu espainol autonomikoan. Zaunka egiten ahal dute areto horretan, nahi adina.   

           Panorama instituzional burges, autonomista eta espainol honetatik ez da deus onik aterako Euskal Herri Langilearentzat, orain arte ikusi dugun bezala eta udazkenean bertan berriz ere egiaztatuko dugun legez. Hurrengo borrokak prestatzen hasiko behar dugu, indarrak bildu eta gogoak piztu, pandemiak Kapitalismoaren krisia areagotuko baitu. Hauteskunde hauek ez dute ezer ere konponduko, itxaropen bakarra kalean, lantegietan eta leku guztietan garatuko ditugun antolakuntza, formazioa eta borrokak izanen dira. Ez dago beste biderik.

           Bi hitzordu ditugu abuztuan: 9an, Iruñean, Santo Domingo kalean, eguerdiko 12etan, Camino Oskotz militante komunista iraultzailea omenduko dugu. 1936ko abuztuaren 10ean hil zuten faxistek. Ez dugu ahazten, ezta barkatzen ere! Berarekin batera omenduko ditugu 1936-1939an faxismoaren aurka borrokan hil ziren militante iraultzaile guztiak.

      Abuztuaren 15ean, Orreagan, gure benetako Aberri Eguna ospatuko dugu. Garaipen eguna, zeinean Karlandi enperadorearen armada txikitu eta xehetu baitzuten orduko euskaldunek, Independentzia Nazionalari bidea emanez, Iruñeko Erresuma sortuz. Garaiko Inperialismoak jasan zuen derrotarik handiena izan zen, Europako oreka geopolitikoa aldatu zuena. Ibañetako lepoan elkartuko gara, berriro ere, ozenki aldarrikatzeko gaur egungo Inperialismoa garaitzeko erabakimen osoa dugula, ez Iruñeko erresuma berpizteko, bistan da, baizik eta NAFARROAKO EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA eraikitzeko. Hau da, Euskal Herria independente, sozialista, birbatua eta euskalduna. Klase, estatu eta patriarkaturik gabeko Euskal Nazioaren bidean. Han ikusiko dugu elkar, lagunok!

       

 Iraultza da bide bakarra! Antolatu eta borrokatu gurekin! 

 

GERRA INPERIALISTAK IRAULTZA SOZIALISTA BILAKATU!

 

GORA EUSKAL HERRIA, ASKATUTA ETA INDEPENDENTEA!

 

GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!

 

GORA EUSKAL HERRIA BIRBATUA!

 

GORA EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA!

 

JOTAKE, IRABAZI ARTE!

 

PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!

deskargatu