GUDARI EGUNA 2019 GORA ATZOKO, GAURKO ETA BIHARKO GUDARIAK! HERRITAR BATASUNAk EUSKAL HERRI LANGILEAri

Comunicados

GUDARI EGUNA 2019

GORA ATZOKO, GAURKO ETA BIHARKO GUDARIAK! 

HERRITAR BATASUNAk

EUSKAL HERRI LANGILEAri

 

Muduko Herri Langile guztiok, geure burua askatzeko guduan, eskura ditugun borroka molde guzti-guztiak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra dugu. Hori da mendez mende klase sozial zapaldu, esplotatu eta desjabetuon Historiak irakatsi diguna. Klase zapaltzaileek ez dute uzten beren boterea onez eta bakebidez, dohainik eta musutruk. Iraultza egin behar da Askatasuna lortzeko. Iraultza Sozialista. Euskal Iraultza Sozialista.

Zapaltzaileek bortizkeria erabiltzen dute sistematikoki, etengabe eta masiboki beren zapalkuntza iraunarazteko. Klase gizarte guztietan gertatu da horrela, patriarkatuaren sorrerak hasierako Komunismo primitiboa progresiboki suntsitu zuenetik. Ekoizpen modu guztietan egiaztatu da lege hau planeta osoan: despotismoan, esklabismoan, feudalismoan, kapitalismoan ...

Euskal Herrian ederki ikasi dugu egia garratz hau mendez mende, eta bereziki 1936tik aurrera... 

Kapitalismoak aurreko zapalkuntza mota guztiak bere baitan integratzen eta kapitalaren metaketaren beharretara subordinatzen dituen heinean, taigabeko biolentzia mugagabean oinarritzen da hasiera-hasieratik. Patriarkatua, esklabutza, zapalkuntza nazionala, arrazakeria, helduen nagusikeria... Egitura zapaltzaile guztiak barnebildu ditu Kapitalismoak bere baitan, bortizkeria guztiak erabiltzen ditu bere boterea eta tirania luzatzeko. Eta hori, egunero eta orduro. Gauez eta egunez. 

Euskal Herri Langileak Espainiako Erresumaren eta Frantziako Errepublikaren biolentzia instituzional erraldoia pairatzen du. Uneoro!

Edozein botere zapaltzailerendako hil ala biziko kontua da bere etengabeko biolentzia egunerokoa ezkutatzea, ikusezin bilakatzea, normalizatzea, legitimatzea, justifikatzea. Horrela zapalduok erabateko alienazioan murgiltzean gara, eta pentsatzen dugu itotzen eta azpiratzen gaituen bortizkeria mugagabea “normala” dela, “demokrazia” dela, “elkarbizitza” dela, “legala” dela, gu babesteko “zuzenbide estatua” dela... 

Zapaltzaileen erabateko garaipena iristen da zapalduok bere ideologia alienatzailea zeharo irensten dugunean, Orduan, zapalkuntzaren aurka matxinatzeko saio oro “biolentzia” bilakatzen dira, eta esplotazioa zein subordinazioa, “bakea”. Horrela erdietsi ohi dute zapaltzaileek mendez mende beren boterea luzatzea. 

Biolentzia itsaso baten erdian bizi gara, bortizkeria ozeano batean murgilduta gaude. Eta ez gara ohartzen. Bada garaia Euskal Herri Langilea esnatu eta altxatzeko. Xutik!  

Klase eta talde zapaltzaileentzat, helburu nagusia da beren biolentzia oinperatzailea legitimatzea eta disimulatzea, eta aldi berean, zapalduon erantzun mugatu eta defentsiboak salatzea eta deslegitimatzea. Zapaltzaileen zinismo eta hipokrisia mugagabearen begietan, “biolentzia” beti da besteena: esplotatuena, txiroena, pobreena, langileena, zapalduona, azken finean. Eta “bakea, elkarbizitza eta zuzenbide estatua”, hots, sistema zapaltzailea eta esplotatzailea defenditzeko, bortizkeria erabiltzea zilegi da, jakina: denetariko poliziak, armadak, segurtasun pribatuak, atxiloketak, isunak, jipoiak, bortxaketak, espetxeak, torturak, gerrak, etab...

Ondorioz, begi bistakoa da zapalduok, geure burua askatzeko bidean irabaziko badugu, autodefentsarako erantzun bortitza erabiltzen ez badugu, nonahi eta noiznahi ikusten ahalko dugula “sarraski asko eta iraultza gutxi”, Argalak hain ongi esaten zuen bezala.

Horra hor egia garratza, esperientzia historikoak behin eta berriz frogatu eta egiaztatu duena, eta Teoria Iraultzaile Sozialista/Komunistak sakonki irakatsi diguna. Estatu Kapitalista, Burgesiaren Diktadura mantentzeko tresna biolentoa eta armatua dela.  

Hona hemen zergatik klase zapaltzaileek ezin duten inolaz ere onartu eta toleratu zapalduon egia xume hauek jendaurrean eta ozenki adieraztea. Haien ustez, “terrorismoaren apologia” dira. 

Haiek dira benetako terroristak, patriarkatua eta klase gizarteak abiatu zirenetik. Haiek hedatu dute beldurra, izua, ikara eta terrorea milaka urtez orain arte. Haien kultura osoa terrorismoaren apologia hutsa da, erro-errotik.  

Euskal Herri Langilea ez da lege historiko horren salbuespena. Alderantziz. Biolentzia ezagutu dugu ia betidanik, gure artean patriarkatua eta klase gizartea gure artean sortu zirenetik. Orduan euskaldunon arteko klase borrokak ziren. Geroago, Frantzia eta Espainia estatu inperialisten konkista progresiboa aurrera joan ahala, nazio zapalkuntza eta etnozidioa gehitu behar izan genien gure aurkako bortizkeria zerrenda luzeari. Eta mendez mende Euskal Herri Langileak jasaten duen biolentzia gero eta handiagoa da. 

Frantziako Errepublika eta Espainiako erresuma estatu kapitalistak dira, inperialistak eta terroristak. Biolentzia legitimoaren monopolio absolutua nahi dute, eta Euskal Herri Langilearen autodefentsa adierazpen ñimiñoena ere terrorismotzat jotzen dute. Adibideak nonahi eta noiznahi ditugu.

Horregatik da hain inportantea guretzat, euskal langileontzat, Gudari Eguna ospatzea. Horregatik da hain inportantea gure nazio eta klase etsaientzat Gudari Eguna kriminalizatzea. Klase borrokaren sokatira da hau.

Frankismoa oligarkia espainolistaren diktadura faxista, hiltzaile eta terrorista zen. Haren kontra matxinatzea zilegi zen, eta betebehar politiko zein morala. Gudariek egin zuten hori, armak eskutan. Agur et ohore! 

Frankismoaren ondorengo erregimen zapaltzailea, Neofrankismoaren Monarkia borboitarra, 1978ko Konstituzio espainolean oinarritzen dena, oligarkia espainolista berberaren diktadura itxuraz “demokratiko”, parlamentario, hiltzaile eta terrorista bat da. Hasiera-hasieratik gaur arte.

Euskal Herria okupazio militar masibo baten menpe bizi den Herria da. Berdin zaigu biolentzia zapaltzaile ikaragarri hau legitimatzeko diskurtsoa nazional-katolizismo faxista edota nazional-demokratizismo monarkiko espainolista izatea. Emaitza berbera da beti: inperialismo espainolista, patriarkal eta kapitalistaren erabateko zapalkuntza legitimatzea, eta Euskal Herri Langile askatzeko borroka deslegitimatzea. 

Eta guk, klase eta nazio etsaien aurka, guztiz kontrakoa egin behar dugu: Euskal herri Langilea askatzeko borroka legitimatzea, eta Estatu espainolaren bortizkeria zapaltzailea deslegitimatzea. Klase borrokaren sokatiran gogor aritu behar dugu, harik eta Euskal Herria askatu arte, Independentzia, Sozialismoa, Feminismoa, Birbatasun Nazionla eta Berreuskalduntzea lortu arte.

Eta bide horretan, atzoko, gaurko eta biharko gudariak defenditzea eta omentzea. Beraien borroka guztiz legitimoa delako. Inolako zalantzarik gabe. Argi eta garbi. Ozen eta garden. 

Gogoeta hauen argitan ulertzen ahal da hobeki Euskal Herrian azken urteotan egunero gertatzen ari dena. Hasi kalera ateraten diren presoen omenaldi eta ongi etorriekin, segi EHBilduk PSOE-GALen mesedetan egiten dituen abstentzioekin, eta prosegi Madrilen 47 horiek Entzutegi Nazionalean egin zuten tratu eta hitzarmen horrekin. Dena estrategia erreformista, elektoralista, likidazionista, sozialdemokrata eta oportunistaren koherentziaren baitan sartzen da.

2009ko azaroaren 14an Altsasun oportunistek eta erreformistek Mitchell senatari inperialista yankiaren printzipioak onartu zituztenetik, Frantzia eta Espainiako biolentzia zapaltzaileak gero eta legitimitatea handiagoa eskuratu du Euskal Herrian, eta Euskal Herri Langilea askatzeko autodefentsa armatu antolatua desagertu egin da, erabat deslegitimatuta.

Euskal iraultzaileok ezin dugu inolaz ere onartu traizio zital hau. Horregatik salatzen dugu behi eta berriz Sozialdemokrazia Autonomistaren saldukeria: EHBildu, Sortu, LAB eta Ernai erakundeak.

Non eta Altsasun, sinbolismo sakon eta gogor batez, egiaztatu egin da beste behin ere, herrialde militarki okupatua garela, eta okupazio indarrei modurik xumeenaz ere aurre egitea larrutik ordaintzen dela. Zapaltzaileen etengabeko biolentzia legitimoa dela, eta zapalduon erantzuna, aldiz, “terrorismoa”. 

Logikoa. Guardia zibilak eta jendarmeak jaun eta jabe Euskal Herrian, eta euskaldun jendea espetxean. Klase borrokan murgildutako gizarte batean dena alderantziz ikusten baita, alienazioaren ondorioz. Okupatzaileen biolentzia da benetako terrorismoa. Eta zapalduon erantzunak, direnak direla, guztiz legitimoak. Hori da gure egia! 

2019ko Gudari Egun honetan, beraz, Frankismoak 1975ko irailaren 27an Burgosen eta Bartzelonan fusilatu zituen Angel Otaegi eta Jon Paredes, “Txiki”, euskal gudariak, eta egun berean Madrilen hil zituzten Baena, Sánchez Bravo eta García Sanz gerrillero antifaxistak omentzeaz gain, Euskal Herri Langilea askatzeko borrokan bizia eman duten euskal gudari guzti-guztiak omentzen ditugu, zutik eta tinko, harro eta burgoi, haien borroka guztiz legitimoa izan zelako, izan delako, badelako eta izanen delako. 

Are gehiago, aurtengo Gudari Egunak balio behar du berriro ere oroitzeko ehunka gudari daudela Frantzia eta Espainiako espetxeetan preso, eta haientzat Amnistia Osoa exijitzen dugula, inolako baldintzarik gabea. 

Aurtengo Gudari Egunak balio behar du Euskara oraindik ez dakiten milaka eta milaka euskal iraultzaile gure HIZKUNTZA NAZIONAL BAKARRA ikasten eta erabiltzen hasteko. Hori da gure gudu pertsonala, gure borroka pertsonala, gure iraultza pertsonala. Animo!!! 

Jon Paredes Manot, “Txiki” Extremaduran, Badajozeko Zalamea de la Serenan jaio zen. Euskal Herrian hazi eta hezi, eta Catalunyan borrokan hil. Internazionalismo proletarioaren adibiderik gorena erakutsi zigun, Extremadura, Euskal Herria eta Països Catalans borroka iraultzaile berean uztartuz, Independentzia eta Sozialismoaren bidean. Gure CHE GUEVARA da! 

Bere azken hitzak izan bitez gureak ere. Buruz eta bihotzez, hortzez eta haginez, malkoz eta izerdiz, itxaropenez eta garaipenez:

 

Al Pueblo Vasco:

Una vez más el fascismo de Franco va a derramar la sangre del Pueblo Vasco.

Probablemente cuando llegue este comunicado al pueblo, yo ya habré caído bajo el pelotón de ejecución. Mi intención al escribir este comunicado es poner una vez más de relieve la represión que sufre el Pueblo Vasco y todos los pueblos de España.

No debemos olvidar nuestro objetivo: la creación de un Estado Socialista Vasco, objetivo por el cual han caído y han dado la vida muchos militantes revolucionarios, entre ellos los últimos caídos en el Estado español, Kepa, Nicia, Montxo, Andoni, y no serán los últimos.  

Sois vosotros, la Clase Trabajadora y el Pueblo en general, quienes lleven a cabo la lucha hasta derrocar al régimen franquista; entonces se habrá cumplido nuestro objetivo y podréis construir una sociedad nueva, sin clases, donde no exista la explotación del hombre por el hombre.

Hoy me van a asesinar a mí por el simple hecho de luchar por mi pueblo.

Eso para el régimen de Franco es un crimen, no es un crimen asesinar a los militantes de ETA antes de cogerlos, tampoco es un crimen matar a la gente en manifestaciones, controles, etc. Hoy somos nosotros los que estamos en el banquillo, pero mañana estarán ellos, o sea, Franco y toda su camarilla y seréis vosotros quienes nos hagáis justicia: no lo olvidéis, puesto que mis compañeros y yo ya no podremos. Confiamos en vosotros.  

Por último, quiero hacer saber a mis compañeros de organización y a nuestro pueblo que mientras he estado libre he cumplido como militante y como hijo del Pueblo y puesto que no he caído asesinado "legalmente" como mis compañeros, he pedido como última y única petición que sea fusilado ante un pelotón de fusilamiento como un gudari más, recordando a todos los que han muerto por Euskadi, llevando en la mente nuestra Ikurriña, puesto que voy a morir lejos de ella...

 

Os toca a vosotros hacer justicia.

 

Mañana, cuando yo muera, no me vengáis a llorar. Nunca estaré bajo tierra, soy viento de libertad

¡VIVA LA SOLIDARIDAD DE LOS PUEBLOS !


GORA EUSKADI ASKATUTA !

ABERRIA ALA HIL, EUSKADI ZUTIK !


Jon Paredes Manot "Txiki"

 

HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langileari, eta bereziki Euskal Proletalgo Iraultzaileari BIHAR, Gudari Egunean, Bilbora joateko, Etxebarrieta anaien plazan arratsaldeko 7etan Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak antolatu duen ekitaldira.

Halaber, egunean zehar Ezker Abertzale Iraultzailearen erakundeek antolatu dituen ekitaldi eta ekimen independentista eta sozialista guztietan parte hartzeko deia egiten dugu.

 

OMENALDIRIK ONENA, GARAIPENA!

 

HASTA LA VICTORIA SIEMPRE,

ANGEL, TXIKI,

JOSÉ LUIS, RAMÓN, HUMBERTO!

 

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

 

Euskal Herrian, 2019ko irailaren 26an.

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location