AZAROAren 25az HARATAGO:

Comunicados

AZAROAren 25az HARATAGO:

PATRIARKATUA SUNTSITZEKO, BERE FRUITUA DEN KAPITALISMOA ERE BIRRINDU BEHAR DUGU!

KLASE FEMINISMO SOZIALISTA ETA IRAULTZAILEAREN ALDE!!!

Gaur, azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako eguna, hiru emakume borrokalari handiren heriotzaren 58. urteurrena gogoratu dugu, Mirabal ahizpaz, “Hiru Tximeletak”, zeinak asasinatuak izan baitziren Dominikar Errepublikan Leonidas Trujillo diktadorearen tiraniaren aurka borrokatzeagatik.

Minerva, Patria eta Maria Teresa beren bikotekideak espetxera bisitatzera zihoazela, bidean diktadorearen sikarioek harrapatu, torturatu eta erail zituzten, autoan sartu zituzten berriz ere, eta amildegi batera bota zituzten, istripu bat simulatzeko. Honek Doninikar Errepublikako sozietate osoa konmozionatu zuen, eta azkenean 1961ean Trujillo exekutatua izan zen eta bere erregimen terrorista eta diktatoriala jausi zen. Hala ere, hiru ahizpen hiltzaileek Estatu Batuetara ihes egin zuten, eta han Inperialismo yankiak babestu egin zituen. Ez ziren inoiz epaituak izan.

Gaur, Euskal Herrian eta mundu osoan, ehunka ekitaldi eta manifestazio jendetsuetan aritu gara protesta egiten. Eta bihar? Bihar, astelehenean, azaroaren 26an, Patriarkatuaren bortizkeria infinitoa eta Kapitalismoaren terrorismo mugagabea gure gainera eroriko dira berriz ere gure aurka planeta osoan zehar, milaka eta milaka emakume erailez pentsa daitezkeen molde eta manera guztietan: goseteak, gerlak, sarraskiak, genozidioak, zapalkuntza ekonomiko eta laborala, bortxaketak, torturak, espetxeak, prostituzioa, esklabutza sexual eta erreproduktiboa, tratu txar fisiko zein psikologikoak, umilazioak, bazterkeriak, behartutako emigrazioak, arrazakeria, onartu gabeko ezkontzak, mutilazio genitalak... Hau da: Patriarkatuak eta Kapitalak emakume langileon gorputz eta bizitzekin etengabe egiten duten merkantilizazio eta dominazio absolutua.

Zer egin? Nola aurre egin urtero milaka eta milaka, milioika emakume asasinatzen dituen bortizkeria matxista eta patriarkalari?

Lehenik eta behin oso argi izan behar dugu emakume langileon aurkako biolentziaren iturria Patriarkatua dela. Mila urte dituen dominazio eta esplotazio sistema global honek bortizkeria hauek guztiak armatzat erabiltzen ditu, eta bere helburu nagusia da gu guztiok gizonen bidez  zapalduta, esklabizatuta eta kontrolatuta mantentzea, emakumeak garelako. Horretarako erabiltzen dute beldurra, izua, ikara, terrorea, ez gaitezen atera beren Orden Patriarkaletik atera. Hau guztia moral eta irakaskuntza burgesaren laguntzaz, zeinek, Historian zehar, mantendu nahi izan gaituzte ezjakin eta kulturagabe, gure borrokak eta lorpenak lurperatuz. Irakaskuntza bat, zeinak gure gaitasunak garatzea eragotzi diguna, sexuen arabera bereiziz, gizonekiko desberdintasun eta inferioritatean haziz, gu alienatuz, autonomia kenduz, autoestima, askatasuna, bizi indarra, bizi poza, bizia sortzeko zoriona...

Biolentzia matxista ere bada Frankismotik eta bere oinordekoa den Monarkia Borboitarretik heldu zaigun Estatu Patriarkala, zeinarendako gu ez baikara existitzen, non tratu txarrak jasan dituen emakumea guztiz babesgabe aurkitzen den, lege, instituzio, polizia eta Botere Judizial Matxistaren erruz, zeinek biolentzia hauek guztiak legitimatu eta errazten dituzten.

Bortizkeria matxistaren beste helburu bat da Patriarkatua indartzea. Zapaltzaile diren egitura eta ideologia guztiek bezalaxe, indarkeriaz eta dominazioaz baliatu behar dute nagusitzeko, eta mentalitate bat sortzeko, zeinaren bidez emakumeon aurkako biolentzia hauek guztiak ezkutatu, legitimatu, justifikatu eta naturalizatu egiten diren, ukatu eta mozorrotu ahal izateko. Komunikabide batzuk zeinek toxikatu eta usteldu egiten duten, tratu txarrak jasan dituzten emakumeen iragarki sexisten bidez beraiek biktimizatuz, edo beste batzuen bidez heriotza gisa aurkeztuz berez erailketa dena.

EZ GARA HILTZEN, HILTZEN GAITUZTE.

Basapiztia bilakatutako gizonek hiltzen gaituzte, sakonki alienatuta eta deformatuta daudenak, beren humanitatez eta bihotzez guztiz gabetuta, esplotazio eta dominazio botere sistema global honen fruitu ustelak.

TERRORISMO PATRIARKAL honen aurka, lagun eta burkideok, bide bakarra antolatzea da, eta borrokatzea Klase Feminismo Iraultzailearen garaipenaren alde, autogestionatua, non produkzio baliabideak Langile Boterearen eskutan egonen diren, eta behingoz suntsitzea Feminismo Burgesa eta Inperialista, zeina Kapitalaren alde ari baita, langileon borrokak menperatu eta indargabetu nahian, borroka feminista pozoituz eta eduki iraultzaileaz hustuz, eta sexuen arteko konfrontazioaren sua piztuz, emakume langileok ez ditzagun zeharkatu Kapitalak markatu dizkigun marra gorriak, kalte izugarria eginez guri.

Oroitarazi behar dizuegu, ahizpa langileok, feminista burgesek ez dutela bilatzen Patriarkatuaren suntsitzea eta Feminismoaren garaipena, baizik era Kapitalismoaren baitan botere poztuak gizon burgesekin banatzea, klase sozialetan oinarritutako esplotazio sistema hau legitimatuz. Sistema honen erro eta oinarria da emakume langileon subordinazioa klase zapaltzaileen Botere Patriarkalaren mende. Klase esplotatzaile horiek gizonek osatzen dituzte nagusiki, baina badira ere emakumeak, klase egitura patriarkalak mantentzen laguntzen eta kolaboratzen dutenak. Borroka, klaseen artekoa da, ez generoen artekoa!

Kapitalismoa feminizatzeak, feminista burgesek benetan nahi dutena, ez du Patriarkatua ahulduko, sinestarazi nahi diguten bezala, baizik eta areago legitimatu eta indartuko duela, bortizkeria patriarkal terroristaren ekaitz ikaragarria sortuz emakume langileon aurka.

KLASE FEMINISMOAREN ALDE,

EGITURA PATRIARKAL ETA KAPITALISTAK

SUNTSITUKO DITUENA!!!

SOZIALISMOA ALA BASAKERIA!!!

IRAULTZA FEMINISTA ALA TERORISMO PATRIARKALA!!!

GORA EMAKUME LANGILEON BORROKA!!!

GORA NAFARROAKO EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA ETA FEMINISTA!!!

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location