HERRITAR BATASUNA Compostelano Agiri Internazionalistan integrado da

Comunicados

HERRITAR BATASUNAko Batzar Nazionalak, uztailaren 1ean bildurik, militanteen gehiengo ia erabatekoaren aldeko botoekin eta abstentzio bakar batez, erabaki zuen Compostelako Agiri Internazionalistan sartzeko eskaria egitea. Lehenago, gure mugimenduko Koordinakundeak aho batez onartu zuen antolakunde iraultzaileen plataforma horretan sartzeko proposamena egitea Batzar Nazionalari.

Compostelako Agiri Internazionalistako talde eta erakundeek, udan zehar gaia aztertu ondoren, onartu egin dute HERRITAR BATASUNAren eskaria, eta dagoeneko bete-betean integratu gara koordinakunde iraultzaile horretan.

Gaur egun, bost antolakundeok osatzen dugu Compostelako Agiri Internazionalista: Agora Galiza, Iniciativa Comunista, Nación Andaluza, Plataforma Laboral e Popular eta Herritar Batasuna.

Gure ustez, Euskal Iraultza aurrera eramateko, ezinbestekoak dira harreman eta aliantza estrategiko internazionalistak, bereziki gure inguru geopolitikoan: Estatu Espainola eta Frantsesa, eta oro har, Europa osoa, Mediterraneoko herrialdeak ahantzi gabe.

Gure historiaren azken 60 urteek argiro erakutsi digutenez, ezin izanen dugu Euskal Herri Langilearen askapen nazional eta soziala lortu, ezin izanen dugu nafar lurraldeetan Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna, Berreuskalduntzea eta Feminismoa konkistatu, ezin izanen dugu Nafarroako Euskal Langile Errepublika Sozialista eraiki, bi estatu konkistatzaile, inperialista, okupatzaile, kapitalista eta kolonizatzaileak irauli eta suntsitu gabe, eta horretarako, estatu terrorista horiek zapaltzen dituzten gainontzeko Herri Langileen borroka iraultzaileak ezinbesteko ditugu. Eta alderantziz, haiek ere gure borrokaren beharra badute, askatuko badira. Denok ala inor ez, dena ala ezer ez. Inperialismo eta faxismoaren aurka, kapitalismoak sortutako bi munstro horiek sustatzen dituzten gerren kontra, Iraultza da bide bakarra, Iraultza Sozialista.

Asmo horrekin sartu gara Compostelako Agiri Internazionalistan. Estrategia iraultzaile globala behar dugu Espainiako Erresuma neofrankistaren erregimen monarkikoa suntsitzeko eta gure nazioetan Errepublika Sozialistak antolatzeko. Eta haratago, Europako Batasun Inperialistaren eta NATO/OTANen aurka borrokatzeko, aliantza sendo, gogor eta borrokalariak eraiki behar ditugu gure zonalde geopolitikoaren gainontzeko Herri Langileen antolakundeekin. Hil ala biziko kontua da, Catalunya edota Greziako egoerek egunero oroitarazten diguten bezala. Isolatuta, banan-banan, Herri Langileok ezin dugu Inperialismoa garaitu, eta are gutxiago Kapitalismoa suntsitu. Gure borrokak koordinatu behar ditugu mundu mailan, eta horretarako, gure ingurutik hasi behar dugu.

Lankidetza eta kooperazio estrategikoa abiatu nahi dugu lau antolakunde horiekin, eta bidea hasi besterik ez dugu egin. Batzuekin harreman sendoak ditugu, besteak oraintxe hasi gara ezagutzen, baina gure helburua eta asmoa da guztiekin batera borrokatzea gure nazioen Independentzia eta Iraultza Sozialistaren alde.

Hemendik aurrera talde eta erakunde horiei buruzko informazio zabala emanen dugu, baita Compostelako Agiri Internazionalistan emanen diren eztabaidei buruz ere.

Gure helburua da ahalik eta antolakunde iraultzaile gehien inkorporatzea dinamika honetara, fronte iraultzaile sendoa sortzeko Europa osoan. Gaurko urratsa, beraz, lehen pausoa besterik ez da.

Besarkada beroa igortzen diegu gainontzeko antolakundeetako militante guztiei, eta agiri hau irakurtzen ari diren iraultzaile guztiei hauxe gogoratu nahiko genieke: “Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!

Hona hemen onartu dugun agiria:

COMPOSTELAKO AGIRI INTERNAZIOALISTA

Kapitalismoak bere zahartzaroko fase terminalean nekez eta arrastaka daraman krisia estrukturala da. Hala ere, gaur egun mundu mailan hegemonikoa den sistema hau ez da berez jausiko eta amilduko. Langile klasearen, emakumeen eta Herrien ekintzek bakarrik lortuko dute Humanitatearen historiako etaparik okerrenetako bat gainditzea.

Estatu espainoleko inboluzio erreakzionario eta autoritarioa, borroketan atzera jotzearen eta “ezker” instituzionalaren desarme ideologikoaren ondorioa da, eta faxismoaren ataria, zeina jalgiko eta aterako baita gaur egun indarrean den populismoaren frustrazioetatik.

Bakea, askatasun beteak eta justizia soziala izanen dituen jendarte baten eraikuntzan aurrera jotzeko bide bakarra, borroka antolatua da, alternatiba iraultzaile sozialista baten inguruan ardaztuta.

Gaur egun kapitalismoa kaos orokorra areagotzen ari da planetako zonalde zabal askotan, militarismoaren basakeriaren bidez, horrela jokatuz bere ilunabarreko dominazioa zabaldu eta luzatuko duten baliabide naturalen arpilatzea eta herri langileen gain-esplotazioa garantizatu eta sakondu ahal

Iraultza Boltxebikearen 100. urteurrenean, eta Bolivian Che Guevararen erailketatik mende erdia joanda, Inperialismoa munstro bat da, zeina higatzen baita nonahi arpilatze gerra ikaragarrietan.

Kapitalismoaren krisi estruktural hau Estatu Espainoleko erregimen postfrankistaren krisi ekonomiko, politiko eta instituzional espezifikoarekin batera gertatzen da.

Zoritxarrez, 1978ko Konstituzio espainoletik sortu zen iruzurrezko sistema “demokratiko”aren herri desligitimazioa kanalizatua izan da ilusionismo elekoralera, zeina sustatua izan baita etengabe, “eraldaketak” eta “aldaketak” agitzen dituzten populismo sozialdemokraten bidez, beti ere instituzioen bitartez.

Bigarren “transakzioa”, erregimenaren birkonposatze kontrolatua eta mugatua segurtatuko duena makillaje konstituzional eta erreforma kosmetikoen bidez, iruzur berri bat besterik ez da.

 

Haustura iraultzailea eta boterea hartzea bilatuko dituen langile, nazio eta herri borrokaren estrategia batek bakarrik segurtatuko du Herrien eta gehiengo sozialaren eskari eta erreinbidikazioak betetzea.

Kalea ardatz hartuta, erregimenaren krisiari irtenbide politikoa artikulatzeko baldintza subjektiboak sortzeko lagundu behar dugu, bide elektoralaren aurka, zeinak langileen, emakumeen, gazteen, nazio zapalduen borrokak desmobilizatu baititu, bete ezin diren espektatibak sortuz.

Ezin gara erori perspikazia interesatu horretan, zeina baita uste izatea PP instituzioetatik botaz berreskuratuko direla Mariano Rajoyk gidatzen duen organizazio kriminalak moztutako eta ezabaturiko askatasun, konkista eta eskubideak.

Lehentasuna hauxe da: gure nazio eta formazio sozial konkretuetan haustura bilatzen duten alternatiba iraultzaile antikapitalista eta sozialistak artikulatzea.

Estatu espainolean erreforma eta hausturaren arteko muga nazionalismo hispanoak zapaltzen dituen nazioen autodeterminazio eskubidearen ezagutzan datza.

Nazio zapalduetan programa iraultzailearen ardatz zentrala Independentzia /Sozialismoa ekuazioa baldin bada, antolakunde iraultzaile guztien giltzarria autodeterminazio eskubidearen errespetu zintzoa eta erregimenarekiko haustura da. Kapitalismoa, Patriarkatua, Espainia eta Europako Batasuna ezin dira erreformatu.

Behean sinatze dugun antolakunde eta alderdiek argi eta garbi adierazten dugu geure konpromiso tinkoa gaur egungo erregimen espainolarekin eta Europako Batasunarekin hausteko, prozesu konstituziogileen bidez.

Ezinbestekoa da mundu mailan langile klasearen, emakumeen eta Herrien borrokak koordinatzen lagunduko duen Internazional bat hezurmamitzea. hauxe da gure konpromisoa, norabide horretan aurrera jotzeko apalki laguntzea.

Borroka da bide bakarra!

¡La lucha es el único camino!

Compostelan, Galizian, 2017ko uztailaren 25ean.

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location