AURRERA EUSKAL IRAULTZA!!

Comunicados

50 urte geroago...      

AURRERA EUSKAL IRAULTZA!

Izan direlako gara, garelako izanen dira. Hori da HERRITAR BATASUNAk aukeratu duen leloa, Txabi Etxebarrietaren aldeko ekitaldia antolatzeko. Omenaldi hau ekainaren 7an eginen diogu, arratsaldeko 7etan, Tolosa ondoko Benta Haundin,  Frankismoaren diktadura faxistaren indar armatu terroristek hil zuten toki berean. Guk ez dugu ahazten!

50 urte ondoren, ura bere bidean. Odola ere bai. Euskal Herri Langilea lehen bezain esplotatua, zapaldua, erdaldundua eta zatikaturik dago. Iruzur autonomiko espainolak bere funtzioa bete egin du: euskal langileon borroka ahultzea, Hego Euskal Herria areago zatikatzea, PNVren burgesia vasco-espainolari estatutu baten kudeagintza subordinatua ematea, Euskal Iraultzaren garaipena atzeratzea. Gauza berak lortu du sasi instituzio basko frantsesak: Ipar Euskal Herria areago desintegratzea Frantziaren baitan.

Argiro esan dezagun: Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren zati handi bat lotsagarriro errenditu eta damutu da etsai frantses eta espainolen aurrean. Barkamena eskatu du, Herri Langilearen malkoz, izerdiz eta odolez lortutako armak klase eta nazio arerioei oparitu, inperialismoaren aurrean belaunikatu, eta hori guztia gutxi balitz, Kanbon antolatutako fartsa ahalkegarri hartara FMI/NDF antolakunde finantziero terroristako lehendakari ohia gonbidatu: Michel Camdessus, planetako honetako Herri Langile guztien borreroa, eta bereziki Kapitalismoaren periferiako langileena. Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen amaiera antzezteko oso sinbolo esanguratsua: Nazioarteko Diru Funtsa.

Saldukeria, iruzur autonomiko eta damutze orokor honen aurrean, Txabi Etxebarrietaren figurak hezurmamitzen ditu Euskal Iraultzaren ideal eta helburuak: Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna, Berreuskalduntzea. Txabi Etxebarrietak eta gainontzeko gudari guztiek katalizatzen dituzte Euskal Herri Langilearen esperantzak eta borrokak. Haiek dira gure izar gorriak, Euskal Herriko zeru gainean. Borroka da bide bakarra.

Ezker Abertzale Erreformista Amnistiaz ahantzi da eta horren ordez Amnesia inposatu nahi digu guztioi. Milaka aldiz abestu izan dugu Telesforo Monzonen kanta zoragarria:

“ Otso beltza gauaren gauaz heldu
artzainak zebiltzala kalakan...
goizean goiz, odolez gorrituak,
hamaika ardi hilak belarditan
artzain kalakari, atsoak iduri
har makila eskuan
eta lotu etsaiari
anaien aurka ez habila
otso beltzarentzat atxik makila!”

Erreformistek Frantzia eta Espainiako otso beltzekin “elkarbizitza” eraiki behar dugula esaten digute, oroimen historikoa, klase kontzientzia nazionala eta nortasun politiko iraultzailea galdu izan bagenitu bezala. PNVren satelite patetiko bilakatu dira, eta gero eta jende gutxiago engainatzen dute. Historiaren zakarrontzian amaituko dira, Euskadiko Ezkerrarekin batera. Denbora kontua da Herria beren saldukeriaz ohartzea.

Egoera honetan, HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langileari, eta bereziki Euskal Langile Klaseari, Txabi Etxebarrietaren helburuak, estrategia, pentsamendua eta idealak barneratzeko, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean. Iraultza Sozialistak bakar-bakarrik ekarriko baitigu euskal langileoi askatasuna, independentzia nazionalaren berreskuratzea eta Patriarkatuaren suntsitzea.

Horregatik, erabat babesten dugu ekainaren 6an, arratsaldeko 8etan Bilboko Etxebarrieta anaien plazatik abiatuko den manifestazioa, Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatua. Gauza bera egiten dugu ekainaren 9an Euskal Herriak Askatasuna plataformak antolatu duen mobilizazio nazionalarekin. Hura ere sustatzen dugu, Gure Esku Dagok, PNV eta erreformisten kontu, egin nahi digun iruzur  estatutistaren aurrean. Euskal Herria bat eta bakarra da, eta armen bidez Frantziak eta Espainiak kendu ziguten Independentzia berreskuratu nahi dugu. 

 

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!

GORA NAFARROAKO

EUSKAL LANGILE ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!

GORA NAFARROAKO

EUSKAL LANGILE ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

50 años después...

AURRERA EUSKAL IRAULTZA!

El siete de junio de 1968 caía asesinado a manos de las fuerzas terroristas mercenarias de la dictadura fascista del general Franco el militante independentista y socialista revolucionario vasco Txabi Etxebarrieta.

Txabi Etxebarrieta cayó luchando con las armas en la mano contra la dictadura nacional-católica y españolista de la oligarquía que, en los años 1934-1939, aplastó las luchas y las esperanzas de los Pueblos Trabajadores de todo el Estado Español con un genocidio y una violencia terrorista sin misericordia. Violencia asesina que le ha asegurado a esta misma oligarquía el poder de su dictadura de clase durante otros 80 años más...

Pero Txabi Etxebarrieta no luchaba solamente contra el franquismo. Txabi Etxebarrieta dio su vida en el combate por la Revolución Vasca, cuyos objetivos son conocidos: Independencia, Socialismo, Reunificación y Reeuskaldunización. Y nosotras añadimos: Feminismo y Ecologismo.

50 años más tarde, seguimos en la misma lucha y en el mismo combate por la Revolución Socialista Vasca. Y seguimos diciendo que el Pueblo Trabajador Vasco es nuestra única patria. Y que nuestro objetivo estratégico es una Euskal Herria de mujeres y hombres libres, productores conscientemente asociados, sin clases sociales, ni patriarcado, ni estado.

50 años más tarde, la dictadura de clase de la oligarquía neofranquista, camuflada a duras penas por la Segunda Restauración de la Monarquía y la Constitución de 1978 sigue oprimiendo al Pueblo Trabajador Vasco y al resto de los Pueblos Trabajadores de esta cárcel que es el Reino de España. Y nosotras decimos que la Revolución Socialista Vasca es la única salida para nuestro Pueblo, que hay que organizarse y pelear, luchar sin ceder un milímetro frente al enemigo de clase y nacional, donde situamos, evidentemente, a la burguesía nacionalista vasco-española, y su fachada política, el PNV.

La Revolución Socialista se ha convertido, precisamente, en el único camino para conseguir la destrucción del Capitalismo y la sociedad dividida en clases, la recuperación de la Independencia nacional y una sociedad feminista, sin Patriarcado. El oportunismo, el reformismo, el electoralismo y el institucionalismo no nos traerán la libertad. Esto ya lo dijo Txabi Etxebarrieta hace más de cincuenta años:

“El reformismo nacional acarrea consigo el reformismo económico y social, y viceversa. Los reformistas piensan que la independencia de un pueblo colonizado puede conseguirse dentro del estado capitalista. Y, cómo no, han encontrado la mejor solución: el ESTATUTISMO. Consecuencia inmediata: se meten en el legalismo hasta la coronilla. A nuestros reformistas se les olvida de pronto nuestra estrategia vasca y revolucionaria, y adoptan la del opresor. A partir de este momento se convierten en los más fieles colaboradores del enemigo, ya que, con su juego, fortalecen el sistema explotador, y esto, sin perjuicio de obtener algunas migajas económicas y culturales. Por eso el reformista es uno de los peores enemigos del pueblo vasco y de la clase trabajadora. Como no niega completa y radicalmente el sistema explotador, al final acaba transformándose en el mejor colaborador de la burguesía, puesto que engaña, encandila y aliena a la clase trabajadora y al pueblo.”

Creemos que estas reflexiones se aplican palabra por palabra a la actual Izquierda Abertzale Reformista, convertida ya en un apéndice del PNV.

HERRITAR BATASUNA hace un llamamiento a la militancia abertzale, independentista y socialista revolucionaria, para acudir a la manifestación del miércoles, 6 de junio, a las 8 de la tarde en la plaza de los hermanos Etxebarrieta de Bilbo, convocada por el Movimiento Pro Amnistía.

Así mismo, llamamos a acudir el jueves, 7 de junio, a las siete de la tarde a Benta Haundi, cerca de Tolosa, al homenaje que HERRITAR BATASUNA hará a Txabi Etxebarrieta y a todos los gudaris que han dado su vida por la Revolución Vasca. La lucha continuará hasta la victoria.

También apoyamos la movilización nacional del sábado, 9 de junio, convocada por la plataforma Euskal Herriak Askatasuna, frente al engaño autonomista vascongado de Gure Esku Dago. Aurrera Euskal Iraultza!

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!

GORA NAFARROAKO

EUSKAL LANGILE ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location