TXABI ETXEBARRIETA : HIRE BORROKA, GURE EREDU!

Aurten ere, urtero bezala, HERRITAR BATASUNAko militanteok eta gurekin batera, nahi duten abertzale, independentista eta sozialista iraultzaile guztiak Tolosako Bentaundin elkartuko gara, heldu den asteartean, ekainaren 7an, arratsaldeko 7etan, Txabi Etxebarrieta oroitzeko.

Deskargatu

TXABI ETXEBARRIETA :

HIRE BORROKA, GURE EREDU!

        Aurten ere, urtero bezala, HERRITAR BATASUNAko militanteok eta gurekin batera, nahi duten abertzale, independentista eta sozialista iraultzaile guztiak Tolosako Bentaundin elkartuko gara, heldu den asteartean, ekainaren 7an, arratsaldeko 7etan, Txabi Etxebarrieta oroitzeko.

                Estatu zapaltzaileen biktimismoaren aurka, erreformisten eta oportunisten “Memoria Osoa”ren kontra, guk MEMORIA IRAULTZAILEA aldarrikatzen dugu. Hau da, iraganeko borroken legitimitatearen defentsa, gaurko eta biharko borroken alde.

                Txabi Etxebarrietaren hitzak gaur bertan idatzitako hitzak dirudite, baina 23 urteko gazte militante batek idatzi zituen 1968an: “Gure Euskal Herrian, batez ere, bi erreformismo mota agertzen zaizkigu: nazionala eta soziala. Bata eta bestea erreakzionario eta euskaldunon etsai ikusten ditugu. Erreformista batzuek erreforma sozialen bitartez Sozialismoa ezar daitekeela pentsatzen dute. Ez dira konturatzen jabego pribatuaren gain egiten diren erreforma guztiek ez dutela zalantzan jartzen jabego pribatua bera bere funtsean. Horrela ekoizpen modu kapitalista finkatu baizik ez da egiten. Eta denok dakigu gizon-emakumeok ez garela abstrakzioan desarroilatzen, Herri baten parte edo zati gisa baizik. Herri honek badu bere kultura, bere hizkuntza, bere kondizio bereziak. Kondizio horiek eragiten dute Herri baten bilakaera desberdina izatea. Euskal Herrian erreformismo ekonomizista honek erreformismo nazionala ekartzen du, eta agerian dago praktikan etsaia dela, Espainia eta Frantzia estatuen Inperialismoaren alde jokatzen baitu. Era berean erreformista nazionalek pentsatzen dute aski direla halako adabaki batzuk independentzia politikoa lortzeko. Alde batetik zapaltzaileen indarra ikusten dute eta bestaldetik ez dute konfidantzarik Herriaren indarretan. Orduan estatu zapaltzailearen egituren barnean lan egitea beste biderik ez dute ikusten. Honela, erreformista horiek estatu zapaltzailearen barrenean nazionalki zapaldurik dagoen Herri baten askatasuna lor daitekeela uste dute. Eta, nola ez! Aurkitu dute biderik “seguruena”: estatutismoa. Honen berehalako ondorioa legalismoan hezurretaraimo sartzea da. Beraz, ikusten dugu nola erreformismo nazionalak berarekin ekartzen duen erreformismo soziala baita alderantziz ere. Eta egiazki horrela behar du, zeren ez baitaude bi arazo diferente, arazo bakarra baizik. Euskadi bat da, sufritzen duen eta esplotatua den Herria bat baita.”

        Honekin guztiarekin ados bazaude, etor zaitez datorren asteartean, ekainaren 7an, arratsaldeko 7etan, Tolosako Bentaundira. Hantxe izanen gara, Txabi Etxebarrietaren borroka bizirik dagoela adierazteko, Txabi Etxebarrieta gure artean eta gure ekintzetan bizi dela esateko.

 

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

Herritar Batasuna

Deskargatu