ABERRI EGUNA 2022: EUSKAL HERRIA BAI OTAN EZ! SOZIALISMOAZ INDEPENDENTZIA!

HERRITAR BATASUNAk aurten Aberri Eguna Amaiurren ospatuko du, Amaiurko batailaren 500 urteurrena oroituz. Batzar Nazionalaren erabakiaz, hauxe izanen da Aberri Eguna Bazko Igandean ospatuko dugun azken aldia.

Deskargatu Argazkiak

ABERRI EGUNA 2022

EUSKAL HERRIA BAI

OTAN EZ!

 

SOZIALISMOAZ

INDEPENDENTZIA!

 

        HERRITAR BATASUNAk aurten Aberri Eguna Amaiurren ospatuko du, Amaiurko batailaren 500 urteurrena oroituz. Batzar Nazionalaren erabakiaz, hauxe izanen da Aberri Eguna Bazko Igandean ospatuko dugun azken aldia.

         Gure ustez, Euskal Herriaren zinezko eta benetako Aberri Eguna abuztuaren 15ean ospatu behar dugu, Orreagako batailaren garaipenaren urteurrenean. Euskal Herriak orduantxe erdietsi baitzuen Independentzia, Iruñeko Erresuma eraikiz. Derrotak oroitzen dira, garaipenak, aldiz, ospatzen. Nahiago garaipenak!

         Bazko Igandean Euskal Herriak ez du garaipenik ospatzen, ez derrotarik oroitzen, ez traiziorik kondenatzen. 1932an PNVk erabaki zuen Aberri Eguna Bazko Igandean ospatuko zela. Sinbolismo erlijiosoa zen guztiz, PNV alderdi katolikoa baitzen. Frankismoaren debekuak eta errepresio gordinak eragin zuten abertzale guztiek diktadura faxistaren garaian Aberri Eguna Pazko Igandean ospatzea onartzea.

         HERRITAR BATASUNAk erabaki du Aberri Eguna Bazko Igandean ospatzeak ez duela zentzurik, Euskal Herriaren Historiako inolako gertaerarik ez baitugu, ez oroitzen, ez ospatzen. Garaia iritsi da PNVren mitologiarekin behin betikotz apurtzeko. Bere proiektu burges vasco espainol autonomista ez da gurea. Areago, PNV gure klase etsaia da, eta neurri handi batean, gure nazio etsaia ere, praktikan Independentziaren aurka dagoelakotz, Euskal Herria Espainian mantenduz aktiboki, zapalduta, zatiturik, erdaldunduta eta esplotaturik, instituzio autonomiko espainoletan ematen dizkioten boteretxoaren truke. Zipaioak dira goitik behera!

        Hori guztia gutxi balitz, PNV Inperialismo eta OTANen alde dago, alderdi antikomunista da, eta erreakzionarioa. Euskal Herriak OTANi ezetz esan zion 1986ko martxoaren 12an, eta PNV erabaki horren aurka egin du beti, USAren morroi fidela izan delakotz betidanik. Erabaki dugu ez dugula deus ospatu nahi haiekin egun berean. Ustel bitez behingoz beren “Basque Country” yanki horretan... Utikan!

        Guk Euskal Nazioaren nafar paradigma defenditzen dugu, eta Euskal Aberri Sozialista. PNVren Euzkadi edota Euskadi burges vasco-espainola arbuiatzen dugu guztiz eta betikotz. Erabaki dugu unea iritsi dela hau guztia argi uzteko. Bestelako nazioa nahi dugu, independentea, internazionalista, proletarioa, euskalduna, antiinperialista, solidarioa, antiarrazista, sozialista, antifaxista, ekologista, patriarkaturik gabea, eta helburu estrategiko gisa, estatu eta klaserik gabea. 

         Hemendik aurrea HERRITAR BATASUNAk Aberri Eguna abuztuaren 15ean ospatuko du, Orreagako batailaren garaipenaren oroimenez. Gure Independentzia galduaren oroiminez. Euskal Iraultza Sozialistaren garaipenaren itxaropenez.

        Aurtengo Aberri Eguna egoera politiko berezian ospatuko dugu. Otsailaren 24an Donbasseko Herri Errepublikek eta Errusiako Federazioak hasitako kontraofentsiba antifaxistak agerian utzi du 2001eko irailaren 11az geroztik, bederen, Inperialismo anglo-yanki-sionistak abiatu zuèn III Mundu Gerra. Aurreko agirietan argi utzi dugu geure jarrera honi buruz. Beraz, ez gara luzatuko. Lehenago esandakoa errepikatuko dugu hemen, gaurkotasun handikoa baita:

        Antolatu, formatu eta borrokatu behar dugu. Ez dago beste irtenbiderik. III. Mundu Gerran buru belarri sartu gaituzte oligarkia inperialistek. Lehenago koronabirusa zabaldu zuten, Txinari eraso egiteko eta beren neurri totalitarioak ezarri ahal izateko “plandemia”ren bidez. Orain, Kapitalismoaren krisi terminala are larriagotuko du Ukrainako gerrak. Klase borrokak gogortuko dira mundu osoan, Langileriaren miseria eta zapalkuntza handituko direlakotz maila guztietan. Leherketa sozialak ikusiko ditugu hurrengo hilabeteotan mundu osoan. Guri dagokigu eztanda horiek Iraultza Sozialista bilakatzea. Horretarako, organiza zaitez gurekin!

        Euskal iraultzaileak garenez, gure eginkizuna, Iraultza Sozialista gure marko nazionalean egitea da, hots, Euskal Iraultza Sozialista prestatzea, mundu mailako Iraultza Sozialistaren baitan. Eta horretarako, batasuna sortu behar dugu euskal iraultzaile guztion artean, Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea eraikitzeko, Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoa lortzeko. Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista, alegia, Euskal Estatu Sozialista. Argi izanik borroka hau mundu mailakoa dela, eta Euskal Herri Langileak Internazionalismo Proletarioaz jokatu behar duela beti, egoismo nazionalik gabe. Euskal Herria libre nahi dugu, munduko gainontzeko Herri guztiekin berdintasunean eta ahizpatasunean bizitzeko, anaikiro. Klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabe.

         Gure betebehar internazionalista da, orain eta hemen, Donbass eta Errusiaren kontraofentsiba antifaxista babestea, eta horrekin batera, munduan zehar Inperialismoaren eta Kapitalismoaren aurka diren gainontzeko borroka guztiei laguntzea: Palestina, Yemen, Siria, Kolonbia, Libano, Mendebaldeko Sahara, Venezuela, Filipinak, Kuba, Korea eta abar. Vietnam asko beharko dira Basapiztia faxista behingoz suntsitzeko. Denok batera lortuko dugu, nork bere aldetik, jai dugu!

          Inperialismo anglo-yanki-sionistak eragindako pandemiek eta gerrek Kapitalismoaren krisi terminala azeleratuko dute. Klase borroka gordinduko da hurrengo urteotan, eta horren ondorioz, Langileria eta gainontzeko zapaldu guztiak beren alienazioaren lozorrotik esnatu beharko dira. Orduan, Iraultza Sozialistaren garaia etorriko da. Eta Sozialismoaz erdietsiko dugu Independentzia.

 

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!

GORA NAFARROAKO EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

JOTAKE,

IRABAZI ARTE!

Herritar Batasuna

Deskargatu Argazkiak