IRAULTZA SOZIALISTAZ INDEPENDENTZIA BERRESKURATU! (ORREAGA 2020 Argazkiak eta Bideoa)

Zehazkiago, eguerdiko ordu batean, IRAULTZA SOZIALISTAZ INDEPENDENTZIA BERRESKURATU lelopean eginen dugun ekitaldi politikora. Bidenabar, bat egiten dugu Orreaga Fundazioak eginen dituen ekitaldiekin, 12etan Orreagan bertan, eta 12:45etan Ibañetan

Argazkiak eta Bideoak

Deskargatu

IRAULTZA SOZIALISTAZ

INDEPENDENTZIA

BERRESKURATU!

          HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langileari bihar, abuztuaren 15ean, Ibañetan eginen den INDEPENDENTZIAREN EGUNERA joateko. Zehazkiago, eguerdiko ordu batean, IRAULTZA SOZIALISTAZ INDEPENDENTZIA BERRESKURATU lelopean eginen dugun ekitaldi politikora. Bidenabar, bat egiten dugu Orreaga Fundazioak eginen dituen ekitaldiekin, 12etan Orreagan bertan, eta 12:45etan Ibañetan.

       Abuztuaren 15a da Euskal Herri Langilearen benetako Aberri Eguna. Egun horretan gogoratzen ditugu garaiko Inperialismo frankoaren aurkako 778 eta 824ko garaipenak, zeinek INDEPENDENTZIA NAZIONALA eragin zuten euskaldunontzat, Iruñeko Erresumaren sorrera erdietsiz.

        Espainolismoak, eta bere morroi, zipaio eta subordinatuak diren nazionalista vasco-espainolek ere, ez dute inolaz ere nahi Euskal Herri Langileak bere zinezko eta benetako identitate nazionala bereskura dezan.  Euskal Herriak ez du Independentzia lortu behar. Euskal Herriak Independentzia BERRESKURATU behar du, mendez mende NAZIO era ESTATU INDEPENDENTEA izan baikinen, hasieran Iruñeko Erresumarekin, ondoren, Nafarroakoarekin.

        Independentzia nazional horren aurka ia mila urteko gerra abiatu zuten gure etsaiek, Leoiko erresumak eta Gaztelako konderriak,1054ko irailaren 1ean, Atapuerkako batailaren bidez. Geroago, gure etsaiek Inperio Espainolak eraiki zuen, 1492tik aurrera, harik eta euskaldunon independentzia nazionala erabat suntsitu arte, Frantziako Erresumaren inperialismoarekin batera.

        Beraz, Euskal Nazioaren paradigma nafarraren alde agertzen gara inolako zalantzarik gabe, betikotz baztertuz nazionalismo vasco-espainolaren mitologia politiko neoforalista. Gure Herriaren izena Euskal Herria izan zen eta bada, gure Nazioaren izena Nafarroa izan zen eta bada. Horregatik, gure benetako Amerri eta Aberri eguna, abuztuaren 15a da, INDEPENDENTZIAREN EGUNA, GARAIPENAREN EGUNA. Bazko igandean ospatu ohi den Aberri Eguna sakonki errespetatuz, ehun urtez euskal abertzaletasuna sustatzeko balio izan baitzuen, uste dugu badea garaia Euskal Herri Langilearen benetako historian errotutako datak aukeratzeko gure Nazioaren alde borrokatzeko, eta ez PNVren ideologia autonomista vasco-espainol burgesak asmaturiko ospakizuna, urtez urte gero eta folklorikoago bilakatzen ari dena.

        Euskal Herria independentea izan zen 778tik 1620arte, ia mila urtez, lehendabizi Iruñeko Erresumarekin, eta ondoren Nafarroako Erresumaren bidez. Europako etstau burujabe honek Independentzia atxiki zuen XVII mendera arte, harik eta Frabtziako Erresumak Nafarroako anexionatu zuen arte.

        Nafarroa Europako lehen estatuetako bat izan zen, Frantzia, Ingalaterra, Portugal eta Espainiaren pare. XVI. mendean abiatu zuen Euskara hizkuntza nazional bilakatzeko prozesua, Frantesa, Ingelesa, Portugesa eta Espainolaren n¡bide berean. Etxeparek 1545ean eta Leizarragak 1571an bide urratu zuten, Nafarroako Erresumaren babesean, nahiz eta Inperio Espainolak egindako konkistak egoera politiko, ekonomiko eta kulturala izugarri zaildu zuen. Nafarroa, gainera, estatu eleaniztuna zen, non Euskara, Gaskoiera, Espainola eta Frantsesa elkarrekin bizi ziren eskualde desberdinetan. Nafarroako erregina izan zèn Margaritak literatura frantsesan mugarri izan zèn Heptameron idatzi zuen 1559an. Nafarroa Europaren kulturaren bihotzean kokatzen zen. 1575. urtean idatzi zuen Espainolez  “Zientzetarako argimenen azterketa” izeneko saioa Garazin jaio zè, n Joanes Uharte Donibanekoak.

        Humanismoa eta Ernazimendua, Erreforma Protestantea eta Filosofia kritikoa loratu ziren Nafarroako Gortean, eta horregatik idatzi zuen William Shakespearek bere esaldi profetikoa Love's Labour's Lost izeneko komedian: “Navarre shall be the wonder of the world”.

        Eta bai, Nafarroa, hau da, Euskal Nazioa, berriz independentea izanen da, Euskal Herriak bere INDEPENDENTZIA NAZIONALA berreskuratuko du, bainan ez Erdi Aroko ekoizpen modu feudalaren forman, ezta Modernitateko ekoizpen modu kapitalista eta burgesarenean. Ez dugu monarkiarik nahi, ezta errepublika burgesa ere Euskal Herriarentzat. NAFARROAKO EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA nahi dugu.

        Euskal Herri Langileak Independentzia Nazionala berreskuratuko du, klase independentzia lortuz, hau da, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA eginez. Euskal Herri Langileak Euskal Nazioa berreraikiko du, mendeetako etnozidioa jasan ondoren, langileen hegemonia eta botere iraultzailearen bidez. Euskal Herria NAZIO SOZIALISTA bat izanen da, non burgesiak ez baitu inolako botere, hegemonia, protagonismo eta gidaritzarik izanen. Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista izanen da gure askapen nazional eta sozialaren prozesua babestu eta bermatuko duen egitura politikoa. EUSKAL ESTATU SOZIALISTA, alegia, zeina oinarrituko baita HERRI ETA LANGILE BATZARRETAN, HERRI ETA LANGILE BOTEREAN. Parisko Communeren printzipio eta praktikan oinarrituz, KLASERIK, ESTATURIK ETA PATRIAKATURIK GABEKO EUSKAL HERRIAren bidean urtu, itzali eta iraungitzen ari den estatua izanen da gurea, estatu-batzarrea. EUSKAL PROLETALGO IRAULTZAILEAren praxiak bermatuko du trantsizio sozialista ez dela erdibidean geldituko, eta helburu estrategikoa lortu arte borrokak tinko eta fermuki segituko duela.

        Orduan izanen da zinezko askatasuna eta benetako bakea Euskal Herrian eta planeta osoan, kapitalismoa, estatuak, klase sozialak eta patriarkatua behin betikotz suntsiturik. Bitartean, borroka da bide bakarra, iraultza da bide bakarra!

        Agiri hau baliatu nahi dugu bat egiteko abuztuaren 29an, arratsaldeko 7:30etan Bilbon eginen den AMNISTIA OSOAren aldeko manifestazioarekin, zeina Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak (AEM) deitu duen. Amnistia osoa Euskal Iraultza Sozialistaren garaipenaren ondorioa izanen da, Independentzia eta Sozialismoa eskuratzearen ondorioa. Ildo politiko horretan kokatzen du HERRITAR BATASUNAk Amnistiaren aldeko borroka. Eta jakina, borroka hori ENAMSI, EUSKAL NAZIO ASKAPEN MUGIMENDU SOZIALISTA IRAULTZAILEAren eraikitze eta indartze prozesuan sartzen da bete-betean. Ezker Abertzale Iraultzailean parte hartzen dugun antolakunde guztiok helburu horren alde ari gara lanean eta borrokan. AURRERA!

        Amaitzeko, ezin dugu aipatu gabe utzi bihar bertan beste ekitaldi politiko bat izanen dela Euskal Herrian. Harrigarria eta eskandalagarria bada ere, batzuei bururatu zaie abuztuaren 15a ez dela Orreagako batailaren urteurrena, baizik eta 1936ko Albertiako batailarena. Alta, Albertiako bataila orain arte, urtero urtero, uztaileko lehen igandean oroitzen zuten EAE-ANVk, Eusko Lurra fundazioak eta Eusko Ekintza alderdiak. 2012An, uztailaren 2an. 2013an, uztailaren 7an. 2014an, uztailaren 6an. 2015ean, uztailaren 5ean. 2016an, uztailaren 3an. 2017an, uztailaren 2an berriz ere. 2018an, uztailaren 1ean. Eta 2019an, uztailaren 7an, berriro ere. Zertara dator orain Albertiako bataila abuztuaren 15an oroitzean? Ez al zen gertatu 1936ko azaroaren 30tik abenduaren 24ra arte? Nork bere ondorioak atera ditzan. Guk geureak atera ditugu. Oportunisten eta erreformisten lotsagabekeriak ez du mugarik. Edoein gauza egiteko prest daude iraultzaileak kaltetzeko, baita erridikulurik tristeena ere. Bego horretan!

        Euskal independentista eta sozialista iraultzaileontzat, abuztuaren 15a Orreagako batailaren urteurrena da. INDEPENDENTZIAREN EGUNA. GARAIPENAREN EGUNA. Eta kitto.

Bihar, denok Ibañetara!

GORA NAFARROAKO EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

JOTAKE, IRABAZI ARTE!

Herritar Batasuna

Deskargatu