TXIKITO: HIRE BORROKA, GURE EREDU!

 Agiri honen bidez, HERRITAR BATASUNAk Iñaki Bilbao “TXIKITO” euskal gudari iraultzaileari bere erabateko sustengu, laguntza, miresmena eta elkartasuna adierazi nahi dio, eramaten ari den borroka gogor eta heroikoan.

Imprimir

TXIKITO: HIRE BORROKA, GURE EREDU!

       Agiri honen bidez, HERRITAR BATASUNAk Iñaki Bilbao “TXIKITO” euskal gudari iraultzaileari bere erabateko sustengu, laguntza, miresmena eta elkartasuna adierazi nahi dio, eramaten ari den borroka gogor eta heroikoan.

         Orain arte jendaurrean isilik egon gara, uste dugulako borroka honetan gidaritza eta protagonismoa herri mugimenduari dagokiola, eta bereziki Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduari. Guri laguntzea dagokigu, geure indarren neurrian. Hori da egiten saiatu eta saiatzen garena, beste askorekin batera.

        Bainan egoerak behartzen gaitu gure posizio politikoak argi eta garbi azaltzera, eta TXIKITOren aurka zabaltzen ari diren gezurrak eta kalumniak salatzera.

        Euskal Herri Langilea zapaltzen duten bi estatu etsaiek alternatiba gupidagabea eskaini diete euskal preso politikoei: damutu ala hil. Ez omen dago beste irtenbiderik.

        Horren aurrean, eta ikusita bere garaian Ezker Abertzalea izan zenaren zati haundi baten errendizioa, klaudikazioa, kolaborazioa, damutzea eta traizioa, TXIKITOk borrokaren bidea aukeratu du, konsekuentzia guztiekin. Bururaino.

        Bere borroka ez da suizidio bat, posibilistek, erreformistek eta oportunistek etengabe errepikatzen diguten bezala. Txabi Etxebarrieta eta gainontzeko gudari guztien borroka suizidioa izan ez zen bezalaxe. Ala hori ere esatera ausartuko dira?

        Bere erabakia Independentzia eta Sozialismoaren alde bururaino borrokatzea da. Abertzale eta iraultzaile guztion kontzientzia astintzea, egunero geure buruari galde egin dezaiogun: “Zer egiten ari naiz Euskal Herria askatzeko? Zer egiten ari naiz Euskal Iraultzaren alde? Zer egiten ari naiz Euskal Herri Langilearen Independentzia, Sozialismo, Berreuskalduntze eta Birtabatasunaren alde?”

       TXIKITOren borroka nor bere tokian uzten ari da. Praxiak erabakitzen du nor den nor, eta hilabete luze hauetan epelkeria handia ikusi dugu, batere espero ez genuen tokian, gainera. Uste dugu Euskal Estatu Sozialistaren alde dauden sektore batzuk azalpenak eman beharko dituztela beren jarrera motel eta indiferentearengatik.

         Zeren 36 urtez preso egon den militante iraultzaile bat Independentzia eta Sozialismoaren alde dena ematen ari den bitartean, batzuk ez ikusiarena egin dute, kontuak haiekin zerikusirik ez balu bezala, eta aldi berean, Iraultza Sozialista aipatu dute beren mobilizazioetan. Nolako Iraultza Sozialista egin nahi duzue horrelako jarrerarekin? Zergatik zaudete isil-isilik, TXIKITOren borrokaren aurrean?

        Oso bestelako kontua da Sozialdemokrazia autonomista vasco-espainolarena, hau da, EHBildu koalizioak, SORTU alderdiak, LAB sindikatuak eta ERNAI gazte antolakundeak osatzen duten mugimendu erreformista eta elektoralistarena.

        Zeren hor ez baitago kontraesanik, ezta okerra zuzendu eta aurrera jotzeko inolako aukerarik, erabateko putrefakzioa baizik. Sozialdemokrazia autonomista vasco-espainolaren koherentzia begi bistakoa da: Espainiako Erresumaren aurrekontuei BAI bozkatuko diete Madrilen, eta TXIKITOren borrokari EZ esan diote. Argi eta garbi. Arazorik gabe. TXIKITOren antipodetan daude.

        Baina TXIKITOren antipodetan Guardia Zibila dago. Eta kartzeleroak. Eta epaile faxistak. Eta borboiak. Eta oligarkia espainolista. Eta gure etsai guzti-guztiak. Espainiako aurrekontuei baietz bozkatuko dutela adierazi eta oraindik badute kopeta Ezker Abertzalea direla esateko. Nork sinetsiko die? Sistema aukeratu dute. Espainia.

        Txikitoren borrokak mugarria ezarri du. Politikero profesional eta oportunista guztien hipokrisia agerian utzi du. Eta norabidea argi eta garbi markatu: azken hatsa eman arte borrokatuko gara Independentzia eta Sozialismoaren alde, Euskal Iraultza Sozialistaren alde, Euskal Herri Langilearen askapen nazional eta sozialaren alde. Kosta ahala kosta eta datorrena datorrela. Posibilismorik gabe. Bururaino.

        Zeren hobe baita helburu iraultzaile eta askatzaile horien alde bizia ematea, belauniko eta arrastaka miserableki bizitzea baino. Hori da TXIKITOren mezua. Gogorra eta mingarri bezain eder eta sakon. Hori da gudari guztien mezua. Ala ahaztu zaigu? Oroimen historikoaren garai hauetan gudarien bideaz lotsatzen gara?

        Postmodernitate ustel eta burgesiaren hedonismo dekadentearen aurka, TXIKITOk bere borrokaren bidez adierazten du Euskal Iraultzak merezi duela. Merezi duela gure betiko ideal eta helburuen alde bururaino borrokatzeak. Hori da gudari guztiek egin zutena. Nor aldatu da hainbeste eta hain sakon hori ez ikusteko? Inperialismo yanki-sionistak hedatutako pandemiaren garai hauetan, etsipena eta pasibitatea nagusituko dira? Ez, gu bizi garen artean. Odola zainetan duguno.

        TXIKITOren borroka ispilua da. Nork bere burua ikusiko du horretan. 

         Guk ozenki diogu:

TXIKITO: HIRE BORROKA,

GURE EREDU!

Borroka da bide bakarra!

Askatasuna ala hil! 

Herritar Batasuna

Imprimir