Rosa Luxemburg eta Kapitalismoaren Hondoratzearen Legea

Rosa Luxemburg eta Kapitalismoaren Hondoratzearen Legea

Aurten, Rosa Luxemburgen asasinatzearen 100 urte bete dira eta, ondorioz, une aproposa da iraultzaile poloniarraren ekarpen teoriko eta politikoari buruzko gogoeta egiteko. Eta ekarpen honetan Kapitalismoaren Hondoratzearen Legea (KHL aurrerantzean)  badu toki berezia. Esaterako, Erreforma edo Iraultza liburuan, bere lanik ezagunenetarikoa denean, diosku honakoa:

Bernsteinek, kapitalismoaren hondoraketaren teoria ukatuz ekin zion programa sozialdemokrataren errebisioari. Baina, teoria hau sozialismo zientifikoaren harri angular bat denez, teoria honi uko egin zionean doktrina sozialistari ere uko egin zion, eta bere haserako posizio honi eusteko, polemikaren ibilbide osoan, sozialismoaren posizio guztiak albo batera utzi behar izan zituen bata bestearen atzetik. (92. orrialdea, neuk azpimarratua)

Bestalde, bere lan teorikorik garrantzitsuenetariko bat, Kapital-Metaketa, da KHL teorikoki funtsatzeko saiakera bat da.

Hala eta guztiz ere, Nestor Kohan[1] eta Michel Lowy[2], bezalako teoriko marxisten ustez, Luxemburgek 1916an KHLrekin apurtu zuen, Junius Panfletoa delakoan “sozialismo ala basakeria” aukera planteatuz. Idazlan honetan, baina, frogatuko da “sozialismo ala basakeria” leloa KHLren beste formulazio bat dela, eta ez beste ezer, eta, honen ondorioz, Kapitalismoaren Hondoratzearen Burdinazko[3] Legea mito bat baino ez dela.

Zer esan zuen zehazki Luxemburgek baina? Hona hemen bere hitzak:

Orain dela belaunaldi bat Frederick Engelsek esan zuen honakoa: sozietate kapitalista dilema baten aurrean aurkitzen da: sozialismora aurrera egitea ala basakeriara atzera egitea. Hitz hauek sarritan arinkeriaz irakurri eta aipatu ditugu, haien esangura izugarria benetan ulertu gabe. Une honetan, baina nahikoa dugu gure inguruan begiratzea sozietate kapitalistan basakeriara atzera egitea zer esan nahi duen ulertzeko. Mundu-Gerra hau, hain zuzen ere, basakeriara atzera egiteko modu bat dugu. Inperialismoaren garaipenak kultura suntsitzera garamatza, behin behineko eran, gerra moderno batean, behin betikoan, baldin eta hasi berria den mundu-gerren periodoak bere garapen madarikatua azken bururaino eramanez gero. Engelsek profetizatu zuen moduan, beraz, egun aukera izugarri bat dugu aurrean: inperialismoaren garaipena eta, kulturaren erabateko suntsiketa ekarriko duena eta honekin, antzinako Erroman bezala, despopulazioa, desolazioa, endekatzea, hilerri erraldoi bat; edo sozialismoarena, hots, inperialismoaren aurkako borroka proletario kontzientea, haren metodoen aurkakoa, haren gerren aurkakoa.

(Luxemburg, 1916, Sozialdemokraziaren Krisia[4], neuk euskaratua)

Ikusten denez, Rosaren arabera, garapen kapitalistak sozialismo eta basakeriaren artean hautatzera behartzen gaituela planteatu zuen lehena Engels izan zen. Hau ez da posible baina[5]. Zeren eta testu bakarra non Engelsek (Marxekin batera) esaten duen antzeko zerbait hauxe baita:

.....zapaltzaileak eta zapalduak, beti aritu dira elkarren aurka etengabeko gerran; batzuetan agerian, eta beste batzuetan ezkutuan, eta gerra hau beti gizarte osoaren aldakuntza iraultzailearekin amaitzen zen, edo, bestela, borrokan ziharduten bi klaseen birrintzean.

(Marx eta Eta Engels, 1847, Alderdi Komunistaren Manifestua, Jakin, azpimarraketa neuk gehitua da)

Eta hau ezin zitekeen Luxemburgek buruan zuen testua. Honako arrazoi hauengatik:

1.Manifestuaren egileak Marx eta Engels dira eta ez da sinesgarria Luxemburg hau ahaztea.

-------------------------------------

[1] Ikusi Rosa Luxemburg, la flor más roja del socialismo

[2] Ikusi La barbarie moderna ha llegado a niveles inimaginables para Rosa Luxemburgo

[3] Hau da, gizon-emakumeek egiten dutena gorabehera beteko den lege bat.

[4]  Junius Panfletoa delakoa ere bai. Hemen ere horrela deituko diogu bera aipatzeko.

[5] Argi dezadan akats hau erabat ulergarria dela, Luxemburg-ek Junius Panfletoa  espetxean idatzi zuela kontutan hartuz gero. Esan behar da ere aurrerantzean azalduko denak Ian Angusen artikulu hau duela iturri. Haren irakurketa biziki gomendatzen da.

2. Forma aldetik, Luxemburgek buruz egindako aipamena eta Manifestuaren testua ezberdinegiak dira.

3. Luxemburgek, 1916an, orain dela belaunaldi bat kokatzen bere aipuaren denbora historikoa. Hots, orain dela 20 eta 30 urte artean eta Manifestu Komunista 1848an argitu zen.

Horiek hala, ondorioztatu ahal dugu Luxemburg-ek sozialismo/basakeria dilema beste teoriko sozialista ezagun baten lanetik batean irakurri zuela, Engels-ekin nahastu zuena. Nor izan zen hura baina? Karl Kautsky. Klase Arteko Borroka[6] bere liburuan ondorengoa adierazi zuena:

Horiek hala, zibilizazio kapitalistak ezin du luze iraun, sozialismorako aurrera egin behar dugu ala basakerian erori.

(neuk euskaratua)

Dilemaren formulazioa Luxemburgen guztiz antzekoa da beraz. Gainera Kautskyren liburu hori Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren programaren azalpena zen eta, beraz,  oso ezaguna militante sozialdemokraten artean. Bat datorrena hitz hauek sarritan arinkeriaz irakurri eta aipatu ditugu, haien esangura izugarria benetan ulertu gabe esatearekin. Bai eta orain dela belaunaldi bat esatearekin ere. Junius Panfletoa 1916an eta Kautsky-ren liburua 1892an argitaratu baitziren.

 

KLH-ren esangura

Lowy eta Kohanen arabera, baina, KHL burdinazko lege bat da eta Sozialdemokrazia Alemanaren (SA, aurrerantzean) zuzendaritzak burututako Marx eta Engels-en pentsamenduaren deformazioa, lehenarena bereziki. Orain, ikusi dugu, SAren funtsezko dokumentu teoriko batean, sozialismoaren beharrezkoa zela kapitalismoaren iraupenak atzerapen historikoa, basakeria, suposatzen zuelako. Ondorioz, KHL ez dauka izaterik, batera, burdinazko lege bat eta SAren funtsezko osagai teoriko bat. Eta bigarren aukera ukaezina denez, lehenak faltsua izan behar du.

“Sozialismoa ala Basakeria”, beraz, KHLren beste adierazpen bat baino ez da. Lege hau, kapitalismoaren lege guztiak bezala, natura-lege baten antzekoa baitugu, baldin eta soilik baldin langile-klasearena klase-kontzientzia kontzientzia sindikalista edota sozialdemokrata[7] bada. Izan ere, lege hau joera moduan agertzen zaigu bakarrik, dinamika kapitalistaren lege guztiak bezala ere bai. Kasu honetan, joerak garamatzan egoerara (hondoratzera, basakeriara..) hurbiltzen garen neurrian joera hori eten lezakeen iraultza gertatzeko baldintza sozial objektiboak ere agertuko dira. Hauek ez dira nahikoa baina. Beraien eta iraultzaren artean kontzientzia ezinbesteko bitartekari baita[8]. Eta horregatik historiak planteatzen gaitu hautaketa erreal bat:sozialismo ala basakeria.

Arestian esandakoagatik guztiagatik kapitalismoa hondoratzea (edo “basakeria”) eta iraultza (edo “sozialismoa”)  argi eta garbi bereizi behar direla. Hondoratzea ez da iraultza sozialista. Aitzitik, hondoratzea da kapitalismoaren amaiera baina ez hau gaindituko duen forma sozial berri baten hasiera. Kapitalismoaren hondoratzea dinamika kapitalistaren indar itsuen ondorioa izan ahal da. Sozialismoa, berriz, ez.

KHL, orduan, ez da Kohan, Lowy eta beste batzuek egurtzen duten txorimaloa. Luxemburg, bere aldetik, erabat zuzen zegoen  lege hau sozialismo zientifikoaren giltzarria zela zionean. Zeren eta berak eta soilik berak bilakatzen du iraultza sozialista behar arrazional[9] bat, humanitatearen ikuspuntutik eta, bereziki, honen masa esplotatu eta zapalduen ikuspuntutik.

Ezin da esan ere, KHL iraganeko kontu bat dela, aitonaren beste gerra-istorio bat. Gure garaian ez dago esaterik, inola ere, egitateek sistema hondoratzeko joera gezurtatzen dutela. Aitzitik, pentsalari

----------------------------

[6]  Ikusi Kautsky 1892

[7] Sozialdemokrata orain hitz hau ulertzen dugun moduan. Leninek 1902an “kontzientzia tradeunionista” esaten zuen.

[8] Hau egia da iraultzaren ohiko esangurari dagokionez (estatu burges zaharra suntsitzea, burgesia desjabetzea...) eta are egiazkoagoa iraultza sozialista zentzu zabalagoan ulertuta. Hots, klaserik gabeko sozietatea eraikitzeko prozesu luzea den aldetik.

[9] Hau da, izaki arrazional batek aukeratu beharko zuena. Ondo ulertuta arrazoi substantzialaz ari naizela, ez arrazoi instrumentalaz edo arrazoia tresna den aldetik, helburu irrazionalak (genozidioak, esplotazioa areagotzea,...) lortzeko erabili ahal dena.

burges batzuek[10] eta buruzagi erreformistek[11] ere gure zibilizazioaren kolapso posibleagatik (gerra, krisi ekologikoa...) agertu dute euren kezka.

Ikuspuntu teoriko batetik, gainera, hondoratzearen legea garrantzi handikoa delakoan nago. Izan ere, Marx eta Engelsen ideien interpretazioari buruzko eztabaida sutsua baitago, aspaldi. Batez ere lehenaren opus magnari buruzkoa, Das Kapital. Planteatzen diguna, amaigabeko eztabaida antzuetan murgildu nahi ezean, testuak interpretatzeko irizpideen beharra. Eta irizpide hauetako bat,   oso eraginkorra nire ustez, dugu interpretazio jakin batek testuaren ondorio nagusia(k) deduzitzeko gaitasuna[12]. Horiek hala, KHL (hemen interpretatu den moduan, hots, “sozialismoa ala basakeria” leloaren zentzuan)  dugu Das Kapital-en lehian dauden interpretazioen aukeratzeko eraginkortasun handiko test bat. Zeren eta ez baita zaila ikustea KHL dela Das Kapital-en ondorio nagusia edo, behintzat, nagusienetariko bat. Izan ere, kontsentsu zabala dago honi buruz, Kohanek eta Lowyk beraiek onartu egiten dute, “sozialismo ala basakeria” forman. Areago, forma honetan, nabarmen erreformistak diren egileak ere onartzen dute. Carlos Fernandez Liria eta Luis Alegre Zahonero[13] kasu.

Honek, baina, beste problema bat planteatzen du. Hemen KHL defendatzen da sozialismo zientifiko iraultzailearen ondare teorikoaren parte den aldetik eta, berriz, erreformista batzuk (I Mundu-Gerraren aurreko SAren buruzagiengandik egungo Europako “antikapitalistetara”, Podemos edo Scyriza bezalako indar politikoetan militatzen direnak) KHLren bertsioren baten aldeko agertzen zaizkigu. Eta zer? Badaude, egon, erreformistak edota oportunistak Marx eta Engelsen teoria iraultzailearen halako edo besteko hastapena onartzen dutenak eta honek ez gaitu eraman behar hastapen horiek kolokan jartzera.

Sarri askotan, gainera, hastapen iraultzaileen onarpen hura itxura baino ez da. I Mundu-Gerraren aurreko SAk honela jokatu zuen, nire ustez. Hau da, zuzendaritza eta burokrazia neurri handi batean kontrolatzen zituzten sektore oportunistek Erfurtko Programaren eduki iraultzailea baiesten zuten (hitzez) eztabaida ideologiko sakona saihesteko. Holako baten ondorioz SAren barruan frakzio edo alderdi iraultzaile indartsu bat gorpuzteaz beldur zirelako. Haatik, Mundu-Gerrak kapitalismoak duen hondoratzeko joera gaurkotasuna eman zionean eta buruzagi oportunista haiek bere benetako izaera erakustera behartu zituenean, programaren eduki iraultzaile oro (KLH ere bai) argi eta garbi arbuiatu zuten.

 

KHL eta Kautsky Damutua

Kautsky izan zen, orduan, Rosa Luxemburgen inspirazioa 1916 hartan. Hala ere, gerran zehar aldendu zen sozialismo iraultzailetik, hautsi arte. Leninek honela laburtu zuen, 1918an, Kautskyren eboluzio hau:

......1909an iraultzen aro baten hurbiltzeari buruz eta guda eta iraultzaren arteko harremanari buruz liburu oso bat idatzi zuen Kautskyk, 1912an zetorren guda iraultzaren onerako baliatzeaz mintzatzen zen Basileako Manifestua[14] sinatu zuen Kautskyk; orain

-------------------------------------

[10] Adibidez, Jared Diamon Colapso bere liburuan. Interesgarria, bere ikuspuntua erabat burgesa den arren.

[11] Adibidez, Arnaldo Otegik 2014an esan zuen honakoa:

Krisi honek badu aurrekoen aldean berezitasun bat: kapitalismoaren agortzea ere iragartzen du, izan hainbat lehengairen agortzearen hasieragatik, izan klima aldaketagatik edo balizko konfrontazio nuklear batengatik. Beraz, jada, giza espeziaren beraren iraupena dago arriskuan. Ez dut apokaliptikoa izan nahi, baina munduan gertatzen ari diren hainbat gatazka —Ukrainarena, adibidez— edota Japoniaren berrarmatzearen aldeko erabakiak ez dute etorkizun lasairik iragartzen.

[12] Exegesi Zientifikoaren Hastapena (Principle of Scientific Exegesis), deitzen zaio irizpide honi George Stigler ekonomialari burges ortodoxoak proposatutakoa. Irizpide honen azalpen zehaztu bat Andrew Klimanen Reclaiming Marx's 'Capital': A Refutation of the Myth of Inconsistency  liburuan (bere 4. kapituluan zehazkiago)  aurki daiteke

[13] El Orden de El Capital

[14]Aipatutako paragrafoan Basileako Manifestua azaltzeko agertzen zaigu honako itzultzailearen ohar hau:

Basilean 1912ko azaroaren 24 eta 25ean II Internazionaleko Biltzar Nagusia bildu zen; Balkanetako Lehen Guda zela eta. Guda honetan Balkanetako lur batzuengatik, alde batetik Liga Balkanikoa (Serbiak, Montenegrok, Greziak eta Bulgariak osatua) eta beste batetik Otomandar Inperioa lehiatu ziren. Basileako Kongresuan, guda honetan potentzia inperialista handiek interes batzuengatik parte hartuz gero; langileek europar mailako guda ekiditeko euren indarra eta borroka iraultzailea erabiliko zutela erabaki zen, eta “Guda gudaren aurka!” kontsigna adostu zen. Balkanetako Lehen Guda Liga Balkanikoak irabazi zuen, eta beraz, Turkiar Inperioak Europan zituen lur gehienak galdu zituen.

bereak eta bi egiten ditu sozialchovinismoa justifikatzeko eta zuritzeko, eta Plekhanoven antzera, iraultza-ideia oroz, borroka iraultzaile efektibo batetara bideratutako ekintza oroz trufa egiterakoan burgesiarekin bat egiten du.

(Lenin,  Iraultza Proletarioa eta Kautsky Damutua, 7. orrialdea)

Gerra aurretik, beraz, Kautsky iraultza sozialistaren eremuan zegoen eta KHLren arabera ezaugarritzen zuen gerra aurreko periodoa  (guda eta iraultzen aro baten hurbiltzeari buruz....mintzatzen zen ) ere bai. Bere bilakaera erreformistan, berriz, uko egin zion hari:

.....kapitalismoa ez zen hondoratu. Erakutsi zuen bere malgutasuna, baldintza berrietara egokitzeko duen gaitasuna bere ahultasuna baino askoz indartsuagoa zela. Gerraren proba gainditu zuen eta, ikuspuntu ekonomiko huts batetik, inoiz baino indartsuago dirau.

Ondorioz, sozialismoa erdiesteko posibilitateak:

.....ez datza kapitalismoaren etorkizuneko hondoratze edo gainbehera bat posible edo beharrezkoa izatean. Baizik eta proletalgoak nahiko indarrak metatzeko, indar produktiboen hazkundea  masen ongizatea handitzeko nahikoa izateko eta, azkenik, langile-klaseak indar produktibo hauen erabilpen emankorrari begira behar dituen ezagutza eta kontzientzia garatzeko izan behar dugun itxaropenean. Hauek dira produkzio sozialistaren aurrebaldintzak.

 (Karl Kautsky, 1927, Henryk Grossmanek aipatua, neuk euskaratuak )

Bistan denez, KHLren kritiko askok bezala, tranpa egiten du, aukeratzen baitu komeni zaion kapitalismoaren garapenaren urrats bat, joera historiko osoa  aztertu barik. Argi dago ere Kautskyk sozialismoa kapitalismoaren eboluzio baketsuaren ondoriotzat daukala. Bersteinek, zuela hogei eta hamar urte pasata, egin zuen bezala. Eta, azkenik, argi geratzen da ere Kautsky marxismoaz damutu zenean KHLz  damutu zen ere bai.

 

europar mailako guda ekiditeko euren indarra eta borroka iraultzailea erabiliko zutela erabaki zen, eta “Guda gudaren aurka!” kontsigna adostu zen. Balkanetako Lehen Guda Liga Balkanikoak irabazi zuen, eta beraz, Turkiar Inperioak Europan zituen lur gehienak galdu zituen.

 

GEHIEN IRAKURRI