Gurutze Iantzi, heriotza komisaldegian

Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Urnietako udalean. Guardia zibilak 1993ko irailaren 23an atxilotu zuen bere etxean, 31 urte zituela eta 24 ordu geroago hilda zegoen Madrilgo Guardia Zibilen Tres Cantosko egoitzan.

Deskargatu

Gurutze Iantzi, heriotza komisaldegian

          Miren Gurutze Iantzi Igerategi , Urnietan jaio zen 1962 urtean.

          Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Urnietako udalean. Guardia zibilak 1993ko irailaren 23an atxilotu zuen bere etxean, 31 urte zituela eta 24 ordu geroago hilda zegoen Madrilgo Guardia Zibilen Tres Cantosko egoitzan.

          Hiru egun lehenago haren bikotekide Julen Irastorza atxilotu zuten, Urnietan, ETAren aurka egun haietan egindako lehen operazioan. Elkarrekin bizi zen bikotea, Iantziren amarekin eta Izaskun ahizparekin.

1980 urtean Donostian

          Gurutze Iantzi irailaren 23an atxilotu zuten bere etxean Gipuzkoako Informazio Zerbitzuko Guardia Zibilek, goizaldeko 02:00etan. Atxiloketa inolako agindu judizialik gabe egin zen. Guardia Zibilaren erregistroen arabera, 02:30etan Antiguako (Donostia) Guardia Zibilaren polizia etxeko ziegetan sartu zuten, inkomunikazio egoeran. Berarekin batera beste 20 bat atxiloketa egon ziren.

          Egun horietako gainerako atxilotuek salatu zuten han egin zuten denboran torturatu egin zituztela: kolpeak urdailean eta buruan, “poltsa” eta “bainera” tortura jardunbideak, mehatxuak, sexu umiliazioak eta galdeketa etengabea, ezein  abokaturen presentziarik gabe.

          Euskadi Ta Askatasunak garai hartan bahituta zeukan Julio Iglesias Zamora industrialaria, eta hedabideetan zabaldu zen Urnieta inguruan ote zuen, Adarran. Herria hiru bat astez Guardia Zibilak hartuta egon zela (Eibarren,  askatua izan zen  Iglesias, Arraten, urte bereko urriaren 29an).

          Guardia Zibilaren erregistroen arabera, 08:15ean Madrilera eraman zuten, beste lau atxilotuekin batera. 14:30etan sartu zuten Tres Cantosko polizia etxean.

          Espainako Auzitegi Nazionaleko epaileak inkomunikazio egoera berretsi zuen.

          Egun horietan bertan izandako gainerako atxilotuek abokaturen presentziarik gabe egin zizkieten galdeketetan torturatu egin zituztela deklaratu zuten: kolpeak gorputz osoan, batez ere buruan; mota guztietako mehatxuak; eta “poltsa” izenaz ezaguna den tortura.

          Guardia Zibilaren erregistroaren arabera, Gurutze Iantzik ziegako tinbrea jo zuen, irailaren 24ko 03:15ean, guardiei deitu eta min handiak zituela esateko. Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzitegi mediku Leonor Ladron de Guevarak, telefonoz egindako elkarrizketaren ondoren, Mucorex (antibiotikoa eta arnasbideetatik mukiak ateraraztekoa den botika bat) kapsula bat emateko agindu zuen. Hilabete bat lehenago, mediku azterketa bat egin zuen Gurutzek, eta dena ondo zeukan. 04:20an berriro jo zuen tinbrea. Guardiako poliziak konorte barik aurkitu zuen, eta atake epileptikoaren itxura hartu zion. 04:40an osasun etxera ingresatu zuten, atake epileptiko bat izan duela esanez.

          Osasun etxean Mari Carmen Gonzalez Lopez medikuak Iantzi hilik zegoela egiaztatu zuen. Gerora deklaratuko zuen gorpuan atzemandako zantzuen arabera hiru ordu laurden lehenago hil zela.     Julen Irastorza aske utzi zuten irailaren 24an, goizeko 05:00etan. Ondoren jakin zuen bere emaztea hil zela.

          Goizeko 08:00etan telegrama bat jaso zuten Gurutze Iantziren Urnietako etxean. Iantzi Madrilgo Tres Cantos polizia etxean hil zela jartzen zuen. Bost minutu geroxeago, dei bat jaso zuten baieztatuz Gurutze hil egin zela.

Gurutze Iantzi

          Irailaren 25ean autopsia egin zioten auzitegi medikuek. Txosten haren arabera, heriotzaren arrazoia arteria baten tronbosia izan zen.

          Familiak eskatuta, Jorgen L. Thomsen dinarmarkar auzitegi mediku berezia presente egon zen autopsian. Haren txostenak dioenez, ez dator bat autopsiarako erabili den metodoarekin. Gorpuak dituen zantzuen arabera, uste du heriotzaren kausa krisialdi epileptiko bat ez, beste norbaitek eragindako biolentzia fisikoa izan zela, nahiz eta eragindako biolentzia horrek atake epileptikoa ere eragin zezakeen.

           Irailaren 25ean bertan itzuli ziren Urnietara hilotzarekin. Alkateak baimenik eman ez arren, herritarrek udaletxean sartu zuten hilkutxa. Hurrengo egunean, hileta elizkizuna eta omenaldia.

Gurutze Iantziren hileta, 1993ko irailaren 26an.

Gipuzkoako Herri Batasunak greba deitu zuen irailaren 27rako, Gudari Egunerako.

Anje Duhaldek ,Irtenbiderik ez zen abestia, egin zuen Iantziren omenez. (YouTube)

Egilea: Lili Gorria

Deskargatu

 

GEHIEN IRAKURRI