GORA LANGILE KLASEKO EMAKUMEAK!

Hitzak eta ez beste ezer. Emakume langilearen benetako errealitatea eta egoera estaltzen dutenak, sistema kapitalistak erabiltzen dituen hitzak, hitz hutsalak, hutsak, sistema kapitalistak emakume langileak bere zapalkuntza patriarkalaren menpe mantentzeko erabiltzen dituen hitzak.

Prekarietatea? Berdintasuna?, Soldata-Bretxa?...

               Hitzak eta ez beste ezer. Emakume langilearen benetako errealitatea eta egoera estaltzen dutenak, sistema kapitalistak erabiltzen dituen hitzak, hitz hutsalak, hutsak, sistema kapitalistak emakume langileak bere zapalkuntza patriarkalaren menpe mantentzeko erabiltzen dituen hitzak. Klase proletarioak jasaten duen zapalkuntza selektiboa, klase-zapalkuntza, ez genero-zapalkuntza. Zeren eta emakume guztiak, "Langile" deitzen direnak barne, ez baitaude lubaki berean.

               Martxoaren 8ak berreskuratu behar du bere esentzia, bere izaera, bere jatorria: Hots, agerian jartzea Sistema Kapitalista eta Patriarkalaren aurkako Borroka Iraultzailearena; errealitatea desbideratzen eta manipulatzen duten edukiak baztertzen. Klaseren arteko Borroka, Sistema Kapitalistaren aurkako Borroka, agerian jartzen. Emakume eta gizon proletarioak lubaki Antikapitalista, Antiarrazista, Antinperialista eta Antipatriarkal berean elkartu behar gaituen borroka hura.

                Emakumeen berdintasuna lortzeko, ezinbestekoa dugu Sistema Kapitalista ezabatuko duen klase-iraultza bat..

               Klaseen arteko borroka, ez generoen artekoa.

 

GORA LANGILE KLASEKO EMAKUMEAK!

GORA EMAKUME IRAULTZAILEAK!

GAUEKO SORGIN IRAUTZAILEAK

GEHIEN IRAKURRI