Herritar Batasuna errepresaliatu eta langileekin

Comunicados

Agiri honen bidez Altsasu eta Tolosaldeako gazte errepresaliatuei, euren senide eta lagunei zein, oro har, Euskal Herriko langileriari gure elkartasuna helarazi nahi diegu.

Uztailaren lehen astean, auzitegi arrotz batean, Altsasuko gazte errepresaliatu batzuentzat 62 espetxe-urte eskatu ziren. Auzitegi horrek ere Tolosaldeako bost gazte epaituko ditu. Aste berean, 3 langile euren lantokietan hil ziren eta ehunaka izan ziren laster beren lanpostuak desagertzear zeudela jakin zutenak.

Ekintza hauek guztiak Zuzenbide Estatua delako horrek babesten ditu. Diktadura Frankistaren oinordekoa den “Zuzenbide Estatu” hori. Bere salbuespen auzitegi den bezalaxe: Espainiako Entzutegi Nazionala, alegia. Auzitegi hori non eskatzen diren zigor neurrigabeak eta arbitrarioak. Xede argi bat dutenak: euskal herritar guztiak eta bereziki gazteak beldurtzea.

Zuzenbide Estatu delako hori da burgesia babesten duena. Ehunak langileen heriotzen erantzulea den klase hori. Erabiltzen dituen esplotazio-forma kriminalengatik eta bere etengabeko jauntxokeriagatik.

Zuzenbide Estatu delako hori da patroiei esplotazioa areagotzeko lege-estaldura ematen diena. Milaka familien bizitzak honda ditzaten, enpresak ixten edo lekualdatzen, irabaziak kosta ala kosta handitu nahian.

Altsasuko gazteen aldeko manifestuari gure babesa luzatzen diogu. Bai eta Tolosaldeako gazte auzipetuei ere. Eta, oro har, Euskal Herriko langileei. Adierazi nahi dugu ere askatasuna, elkarbizitza, justizia eta eskubide humanoen aldeko gure konpromisoa. Zuzenbide Estatu delako horri inongo babesa eman gabe bain, zapaltzailea eta herri honetako langile eta gazteen etsaia den estatu horri.

Herritar Batasuna
Etxarri Aranatzen 2017ko Uztailaren 11an