ABERRI EGUNA 2023 / ORREAGA 2023

Gaur,  2023ko Abuztuaren  15ean, hemen Bildu gara Nafartarrok  Orreagan, Karlo Magnoren gudarostearen  gaineko garaipena  ospatzeko eta nazioartean Euskal herritar  guztiak  ordezkatu  gintuen  lehenengo  erakunde juridiko bakarraren embrioiaren sorrera ospatzeko  ere,  hau  da; NAFAR  ERRESUMA.

Deskargatu

ABERRI EGUNA,....

NAFARROAKO  ERRESUMATIK  NAFARROAKO

ERREPUBLIKA  SOZIALISTEN BATASUNERA.

         Gaur,  2023ko Abuztuaren  15ean, hemen Bildu gara Nafartarrok  Orreagan, Karlo Magnoren gudarostearen  gaineko garaipena  ospatzeko eta nazioartean Euskal herritar  guztiak  ordezkatu  gintuen  lehenengo  erakunde juridiko bakarraren embrioiaren sorrera ospatzeko  ere,  hau  da; NAFAR  ERRESUMA.

Letrak  eta literatura garatu  zituen  estatua,  hugonoteak errepresio  katolikotik Babestu  zituena,  bere lurraldean  hitz egiten  ziren  hizkuntzak errespetatu  zituena  eta Pirineoetako zuzenbideari  gorpurtz  juridikoa  eman  ziona.

          ZUZENBIDE  PIRINIARRA,  pirineotako mendi  katearen bi  aldeetan  hedatzen  zen,  Akitania eta  okzitaniaren  zati  bat iparraldetik, kantauri aldetik Galizaraino  iristen  zen;  eta  hegoaldetik Cameros  lurralderaino, goranzko  bidean,  Astorgara  iritsi  arte.

          Aintzinatean galdutako  eta  erromatar inperioak errespetatu zuen zuzenbidea, ain zuzen ere.

         Idatzizkoa izan gabe  ( Nafarroako  erresumak gorputz  juridikoa  eman  zion  arte), Ahozkoa  zena, erabileran  eta ohituran  oinarritzen  zena, eta  lurraren  jabetza  partikularrekoa  ez  zena,  kolektibo  eta  ohiturazkoa  baizik.

Lege idatziaren ohitura  eta  erabilerari  lehentasuna emango  zion  zuzenbidea. Zuzenbide  honek hainbat  FORU  sorraraziko  lituzke, ala  nola JAKA, NAJERA, GASTEIZ, DURANGO, BIZKAIKO  ENKARTERRIAK,  TRASMIERA (KANTABRIAN), MERINDADEAK,MERINDADEAK eta BURELA (Burgos). GIPUZKOAKOA, UZTARITZERAKOA eta NAFARROAKO GORTEAK; Besteak  beste.

          ZUZENBIDE unibertzala, zein  bere  defentzan  BAGAUDA mugimendua  sortuko zuena,   eten gabeko gudak izango genituenak   Franko  eta  bisigodoen aurka,  eta Nafarroa osoa suntzitu Zuten  bandokideen  arteko  gerrak  sortuko  zituena ,  eta  monarkia baten  itxurapean Nafar estatua desegiteari  hasiera  emango ziona , 1620an erabat  desagertuz .

          Mendeetan zehar eta gaur egunerarte, beti saiatu dira geu  herri  gisa  desagerrarazten, Beste herri boteretsuagoen  artean desegiten. Desagertutako herrien historia museoan sartu naian.  Gureak  ez diren  izenak jartzen, gurekin  kontatu gabeko istorioak  kontatzen, Gureak izan    ez  diren  legeak  inposatzen.

Beti  izan dira  gurekin  zerikusia  ez duten  herriek nola  bizi  behar  dugun  esan  digutenak,traidore batzuen  laguntzaz.

Geure historia  manipulatu  dute.  Hemen, Orreagan adibide bat dugu,  gure betiko   eta ORREAGA  deitzen zenari  Roncesvalles izena  inposatu ziguten.

         Hori guztia  ez  zatekeen  posiblea  izango traidore nafar batzuen laguntzarik  gabe,  eta gure Herriak  asko  ditu,  aintzinatik  hasi  ta  gaur egunerarte. Haro  etxeko  Iñigo López De Harorekin  hasita gaur  egungo alderdi politikoekin  jarraituz, UPN, EAJ, EH BILDU  edo  geroa Bai adibidez.

         Iritsi  da  garaia gure istorioa benetan  idazteko  eta  berridazteko,  gure hizkuntza,  euskara, uskara,  euskara,  ezagutua  eta aztertua  izango  den fronte kultural  bat  sortzeko.

          Iritsi  da garaia  euskal  herritarrak  ordezkatuko dituen  nazioarteko  erakunde  juridiko Bakarra berreraikitzeko.  Hau da; ESTATU  NAFARRA;  baina ez  ikuspegi  burges eta kapitalistatik , langile  klase proletarioaren  kontzepziotik  baizik.

         PIRINEOETAKO  ZUZENBIDE  estatua gorputz  juridiko  berriaren  oinarria da,  non  AUZOLAN eta BATZARRA  babestuak  eta  garaituak  izango  diren,  demokrazia  zuzen  parte hartzailea eta asanblearioa gauzatzeko, diktadura burges  eta  kapitalisten delegazionismoa betiko  bastertuz.

         Erakunde  juridiko horrek NAFARROAKO  ERREPUBLIKA SOZIALISTEN  BATASUNA sortzen du, Ekoizpen komunistaren  bidez,  ekoizpen  baliabideak langilego  klasearen  esku egon daitezen,  lurra  kolektiboa  izan  dadin  eta  ez jabetza  partikularrena.  Kudeaketa  eta banaketa AUZOLANEN  ETA BATZARREN esku  egon  daitezen.

 

GORA NAFARROAKO EUSKAL 

ERREPUBLIKA SOZIALISTA!!!!!

 

GORA NAFARROAKO

ERRPUBLIKA SOZIALISTEN  BATASUNA!!!!

 

GORA EUSKAL HERRIA  ASKATUTA!!!!!

 

GORA EUSKAL  HERRIA  KOMUNISTA!!!!!

Herritar Batasuna

Deskargatu