ISAAC PUENTE AMEZTOI HERRIKO SENDAGILEA.

C.N.T. sindikatuaren kidea izan arren, Anarkokomunismoaren sendagile anarkista izan zen. 

Medikuntza-zabaltzaile sutsua izan zen. Bere ustez, medikuntza soziala izan behar zen eta honako hau zioen: "pertsona bera baino medikurik hobea ez dago"

Deskargatu

ISAAC PUENTE AMEZTOI

HERRIKO SENDAGILEA.

          Las Carrerasen (Abanto-Zierbena. Bizkaia) 1896ko ekainaren 3an jaio zen. Pancorboko mendi-zintzurrean frankistek 1936ko irailaren 1ean hil zuten.

          C.N.T. sindikatuaren kidea izan arren, Anarkokomunismoaren sendagile anarkista izan zen. 

          Medikuntza-zabaltzaile sutsua izan zen. Bere ustez, medikuntza soziala izan behar zen eta honako hau zioen: "pertsona bera baino medikurik hobea ez dago". 

          Urduñako jesulagunen ikastetxean Batxilergoa ikasi ostean, Santiago de Compostelako eta Valladolideko  unibertsitateetan Medikuntza ikasketak egin zituen.

          Maeztuko sendagileen alderdian bere bizitza jardun zuen. Bertan osasun eta gizarte-lan itzela garatu zuen; baita politikari buruzko bere ideiak eta medikuntzaren zabalpena ere, eguneroko prentsan, prentsa profesionalean eta libertarioan. Zenbait artikulu bere ezizena erabiliz (Herriko sendagilea) sinatu zituen.    

          Ehunka artikulu Generación Conscient-Estudio delakoan (Alcoy- Valencia) argitaratu zituen. Nabarmenenak honako hauek dira: LA MEDICINA IBERA (MADRIL), SOLIDARIDAD OBRERA (BARTZELONA-A CORUÑA), ETIC INICIALES (BARTZELONA), REVISTA DE MEDICINA DE ALAVA (GASTEIZ), SUPLEMENTO DE TIERRA Y LIBERTAD (BARTZELONA), EL PAJARO AZUL (GASTEIZ) eta DESPERTAD (VIGO).                           

          Hau guztia idatzi zuen, anarkista kidearen ardueraei jarraitzen utzi gabe, zenbait atxiloketa pairatu bazituen ere.

          Arabako Sendagileen Ikastetxeko lehendariorde izendatu arren, bi hilabetez bete zuen (1927-1930). Kargu hau betetzeko herrialdeko nahitaezko ahalduna izan behar zuen.          

          Salduba Peñakidea izan zen, beste kide batzuekin Zaragozako izen bereko kafetegian elkartuz. Kide

horien artean, hurrengo buru-langile anarkistekin solasaldian aritzen zen: Miguel Jose eta Augusto Moises anaiak (sendagileak), Ramon Acin (maisua eta artista)  Miguel Albo eta Servet Martínez sindikatukideak.

          Osasun-sindikalismoan Federacion de Industria de Sanidad delakoan, bultzatzaileetariko bat izan zen. Erakunde hori F.A.I.-ren ideiak hurbilago zeuden C.N.T. sindikatuaren joerarik sindikalistenak baino. 1933ko urrian, F.A.I.-k Komunismo Libertariori buruzko irizpidea idazteko txostengile izendatu zuen. (Comunismo Libertario, bere obrarik garrantzitsuenetariko bat da).

          Beranduxeago, Buenaventura Durruti buru izan zeneko Comite Nacional Revolucionario-an hartu zuen parte eta 1933ko abenduaren 8an, azaroaren hauteskundeetan eskuindarren garaipenaren kontrako Ebroko altxamendua eratu zuten. 

          Jakinarazi behar da, bai C.N.T.-k, baita F.A.I.-k ere, euren kideei hauteskundeetan parterik ez hartzeko, eta abstentzioa pasiboa eta aktiboa egin zezaten deialdia luzatu zietela.

          Isaac Puente Ameztoik torturak pairatu zituen eta auzipetua izan zen. 1934ko maiatzean, C.N.T.-k egindako greba deialdia dela eta, Amestoiren amnistia lortu zuen, baita Comitekideenak ere.

          1936ko maiatzean, C.N.T. Kongreso Federalean, Isaac Puente Ameztoik parte hartu ez bazuen ere, bere hainbat ideia Anarkosindikalismo Iberon txertatu zituzten. Horri esker, eragin handia izan zuten elkarte eta komuna anarkistetan, batez ere nekazarien artean.

          1936ko altxamendu frankistaren ostean, Maeztu alde frankista egotean, uztailaren amaieran espetxeratu eta Gasteizko gartzelara eraman zuten. 1936ko irailaren 1ean  Pancorboko mendi-zintzurrean, gauez, fusilatu zuten.

          C.N.T. sindikatua lau aldiz askatzen saiatu zen arren. Bere etxea eta ondasun pertsonalak lapurtu zituzten.

          Maeztu Neomaltusismo, Eugenesia, Sexologia eta Medikuntzaren Sozialaren jarratzailea izan zen. Medikuntza ez zela merkantilista izan behar, eta herriak berak Sistema Sanitarioa antolatu behar zuela adierazi zuen.

          Komunismo Libertarioren alde egin zuen, Komunetan, Elkarteetan eta herri askeetan oinarrituta.

          Bere liburuan, "El comunismo libertario-n" gizarte askea eta nola antolatu behar zen azaltzen du.

          Aragoiko, Gaztelako, Catalunyako eta Andaluziako hainbat herritan bere ideiei jarraitu zieten, eta Bartzelonan, 1936tik 1937ra arte ezarri ziren.

          Bere testurik onenek Mugimendu Libertario Iberoren Medikuntza Tradizionalarekin bat egiten dute. Maeztu kide garrantzitsuenetariko bat izanik

Herritar Batasuna

Deskargatu