1986ko martxoaren 12an, PSOEk Inperialismoaren agente eraginkor eta otzanaren funtzioa betetzen zuen, OTANen alde eginez guztiz manipulatuta eta erabat baldintzatuta zegoèn erreferendum tranpati batean, zeinaren helburu bakarra Estatu Espainola NATO izeneko erakunde teroristan sartzea legitimatzea baitzen.
OTAN, EUROPAR BATASUNA, FAXISMOA,
INPERIALISMOA ETA KAPITALISMOAREN AURKA!
IRAULTZA SOZIALISTAREN GARAIPENAREN ALDE!
1986ko martxoaren 12an, PSOEk Inperialismoaren agente eraginkor eta otzanaren funtzioa betetzen zuen, OTANen alde eginez guztiz manipulatuta eta erabat baldintzatuta zegoèn erreferendum tranpati batean, zeinaren helburu bakarra Estatu Espainola NATO izeneko erakunde teroristan sartzea legitimatzea baitzen.
Nahiz eta Estatuko aparatu guztien pisua OTANen alde izan, eta horrekin batera inkomunikabide burgesak eta 1978ko Bigarren Berrezarkuntza Monarkikoaren Erregimeneko alderdi politikoak ere horretan aritu, Estatu Espainolak zapaldutako hiru Nazioetako Herri Langileek eta, bereziki Langile Klaseek, garaitu egin zuten guztiz iruzurtia zèn erreferendum kontsultibo batean, zeinaren hiru baldintzak ez baitziren inoiz ere bete. Kanariak Irlek, Kataluniak eta Euskal Herriak EZETZ BOROBILA eman zioten OTANi. Ez zen bat ere kasualitatea izan PSOEren kanpaina nazionalismo espainolista sutsua izatea: “ESPAINIAREN INTERESEN ALDE, BOZKATU BAI”. Bada, E Z izan zen.
Egia esan, “Espainiaren” interes benetakoa Oligarkia neofrankista espainolaren eta AEBen interesa bazen eta bada, Washingtonen esanetara dagoen estatu subordinatu honen benetako jaun eta jabeak baitira. Estatu Espainoleko Nazioetako Herri Langile guztien benetako interesa OTANetik berehala ateratzea eta 78. urteko Erregimen monarkiko-burgesa suntsitzea zen, zeina PSOEk eta PCEk hain ongi legitimatzen eta egonkortzen jakin baitzuten, Konstituzio monarkikoa, kapitalista eta espainolista onartuz. Erregimen horren aurkako borroka gaur arte iritsi da. 78ko Erregimena Kapitalismoaren konkrezioa da, Estatu Espainoleko baldintza historiko espezifikoetara, besterik ez. Guk borrokan jarraitzen dugu, eta segitzen dugu esaten: “OTAN EZ, BASEAK KANPORA!”
Elkartze Internazionalistako alderdi komunistek eta erakunde iraultzaileek Inperialismoa eta haren jatorria den Kapitalismoaren aurkako borroka berresten dugu. Bikote honek, Inperialismoak eta Kapitalismoak, alegia, III. Mundu Gerraren fase irekiaren atarira bagaramatzate. Bi hauen beso armatua den NATOren aurka borroka frontala egiten dugu. Berriro ere nabarmendu eta azpimarratu nahi dugu otsailaren 11ko gure azken adierazpenean esan genuena: “Kapitalismoaren eta OTANen gerra inperialisten aurkako ekintza-batasunerako deia, Iraultza Sozialistaren garaipenaren alde!”. Erabat konprometituta gaude ekintza-batasun honetan, eta horren lehen emaitza da komunikatu bateratu hau.
Oligarkia anglo-yanki-sionistak eta haren satelite europarrek Produkzio Modu Kapitalistaren kolapsatze eta hondoratzea saihestu nahi dute, eta horretarako etengabeko gerra globala sustatzen dute,Sistemaren biziraupena bermatzeko alternatiba gisa. Gerrarako joera horrek, zeinak bere Historiako krisirik handienean murgilduta dagoen Kapitalismoaren beharrei erantzuten baitie, Inperialismoaren eta erakunde nazien eta faxisten arteko aliantza eguneratu eta indartzen du, Europar Batasunaren ezinbesteko laguntzarekin. III. REICHeko nazismoaren Ukrainako bertsioa diren antolakunde banderistei laguntzea, zeinek Ukrainako Estatu aparatuak kontrolatzen baitituzte, II. Mundu Gerraz geroztik egin diren gastu militarrik handienak eginez, eta errepresioa eta EBren militarizazioa areagotuz egiten ari dira dira, langabeziaren igoeraren eta langileen bizi-baldintzen okerragotzearen aurkako kontrairaultza prebentiboaren tresna gisa. Hori guztia Kapitalismo Agonikoaren krisi terminalarekin lotuta dago, eta bereziki larriagotzen da Errusiaren aurkako zigor ekonomikoengatik, Europako Batasun Inperialistaren ekonomiak are bortitzago jo baitituzte. Europar Batasuna, zeinak txintik esan gabe onartu baitu USAk Nord Stream suntsitzea onartu baitu...
Kapitalismoak nazi-faszistei historikoki emandako laguntza eta babesa, zeina Ukrainan inolako disimuloerik gabe agertzen baita, gabe etengabea izan da mundu osoko klase-borrokaren Historian. Erabateko gerra kontrairaultzailearen aukera eta Kapital Monopolista Handiaren diktadura terrorista beti izan dira eta gaur egun ere badira Oligarkiaren erantzuna krisiaren larriagotzeari, langileen eta proletarioen borrokei, Herri Langileek Faxismoaren, Inperialismoaren eta Kapitalismoaren aurka duten erresistentziari. Azken 100 urteetako historiak ederki frogatzen du hori.
Fronte Multipolarra eratzen ari diren estatu gehienak XX. mendeko Iraultza Sozialisten eta Antiinperialisten oinordekoak dira. Horrek erakusten du AEBak buru dituen eta NATOren inguruan dagoen Inperialismoaren aurkako erronkarik handienaren aurrean gaudela, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desagertu zenetik, eta Nazioarteko Mugimendu Komunista deritzonaren erakunde gehienak amore eman eta errenditu zirenetik.
Fronte Multipolar kategorizatuaren garaipenak eta Herrien etsai nagusiaren porrotak -Inperialismo anglo-yankisionista eta haren satelite europarrak- aro berri bat ireki dezakete Humanitatearen Historian. Elkartze Internazionalistako indar iraultzaileen ustez, garai historiko berri horretan baldintza objektibo eta subjektibo hobeak egongo dira Produkzio Modu Komunistarako trantsizio sozialistaren garaipena lortzeko.
Iraultza Sozialistaren garaipenerako ekintza-batasuna, horixe da lerro hauek irakurtzen dituzten erakunde eta militante iraultzaile guztiei proposatzen diegun bidea. Eta, zehazki, PSOE/UPren gobernu “progresista” autoizendatuaren eta era guztietako laguntzaile sozialdemokraten aurka borrokatu behar dugu. Oligarkiaren eta Inperialismoaen gobernu txotxongiloa da, eta 48.000 milioi euro eman dizkie Kapitalaren Diktadura den 78ko Erregimen monarkiko-burgeseko 45 urte hauetan izan diren aurrekontu militar belizistenei.
Burgesiaren diktadura erroraino suntsitu nahi dugu, “ezkertiarraz” edo eskuindarraz mozorrotzen bada ere. Itxura horiek guztiak bere klase-menderakuntzaren tresna bat besterik ez baitira. Berdin dio gobernuan nor ari den, Oligarkiak eta Inperialismoak agintzen dutena egiten da beti. Denok dakigu hori. Esaten dugunarekin ados bazaude, antolatu eta borrokatu beranduegi izan baino lehen!
NATOtik berehala ateratzearen alde!
Base yanki eta britainiar guztiak eraistearen alde!
Ez bidali armamentua eta tropak Ukrainako erregimen nazi-faxistari!
Gerra aurrekontuen kontra!
Iraultza Sozialistaren
garaipenaren aldeko ekintza-batasuna!
NATO, Europar Batasuna, Faxismoa, Inperialismoa, Kapitalismoa
eta bere gerren aurka!
2023ko martxoaren 5ean
Agora Galiza-Unidade Popular Coordinación de Núcleos Comunistas
Crida Comunista Herritar Batasuna
Partido Comunista de los Pueblos de España
Partido Comunista pola República Galega