NEOFRANKISMOAREN KRISIA.

Nola gainditu zuen Frankismoaren krisia Espainiako oligarkiak? 1975-1978 urteetan Monarkia berriz ezarriz, ehun urte lehenago, 1874an, oligarkiak berak Alfontso XII tronuan ezarri zuen bezal-bezalaxe, estatu kolpe baten bidez eta I Errepublika espainola suntsituz. Historiak egitura fraktala baitu, kiribil dialektiko batena, DNA molekularena bezalakoa.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Borboien_berrezarkuntza_(Espainia,_1874-1931)

Frankismoaren amaieraren emaitza ezin zen inolaz ere III Errepublika bat izan, zeren honek, kapitalismoaren krisi gogor baten erdian, Estatu Espainola sakonki desestabilizatuko baitzuen, ateak zabalduz prozesu iraultzaile bati, 1974an bertan Portugalen gertatu zen bezala.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Krabelinen_Iraultza

Borboitar bat, Juan Karlos, berriz ere tronuan ezartzeko, Amerikako Estatu Batuen laguntza osoa izan zuen oligarkia espainolak, baita OTANen mende dauden estatu guztien inteligentzia zerbitzuena ere. Oroitu behar dugu 1974an ere erori zela Greziako diktadura militar faxista, III Errepublika grekoari bidea emanez.

https://es.wikipedia.org/wiki/Dictadura_de_los_Coroneles

Beti bezala, inperialismoaren geopolitika: Europa hegoaldea arrisku bizian zegoen, hiru prozesu iraultzaileen eztanda posiblea zelakotz. Bainan ez zen halakorik gertatu, horretaz ederki arduratu ziren mendebalde kapitalistako inteligentzia zerbitzu guztiak, CIA buru zutela.

Operazio politiko honetan ezinbertzekoa zen ezker erreformista espainolaren kolaborazioa, hau da PSOE eta PCErena, eta aldi berean, periferiako nazio zapalduetako burgesia autonomistena ere: PNV eta CiUrena. Horrek bertze 40 urtez iraunarazi zuen erregimena, guk Neofrankismoa deitzen duguna. Kapitalismo eta  espainolismoaren biziraupena, Estatu Espainoleko Herri Langile guztien zapalkuntza luzatzeko.

2014az geroztik, Juan Karlos I.aren abdikazioaz geroztik, Monarkia neofrankista gero eta krisi larriagoan murgildu da. Abdikazioa bera, krisi sakon honen emaitza izan zen. Bigarren emaitza, bipartidismoaren amaiera dugu. Canovas eta Sagasta XIX. mendean, PP eta PSOE izan dira XX.ean.

Prozesu honen azpian dagoena, kapitalismoaren krisi globalak areagotu eta gordindu duen klase borroka da. Horregatik, klase borrokan beren interesak zein diren oso argi dutelakotz, PNVko burges basko espainolek PPri laguntza osoa eman diote berriki, Espainiako oligarkiari arnasa emanez. Eta bere klase interesak zein diren ederki dakitelakotz, Gasteizko alkate PNVkoak ez du duda izpirik izan Errekaleorreko lagun miresgarriei argindarra mozteko, Iberdrolak legalki eta ilegalki milaka milioi langileoi lapurtzen dizkigun bitartean. Klase borroka. Hori da gertatzen ari den guztia lotzen duen hari gorria.

Klase borroka honen azken emaitza bitxia, PSOEren krisia da, eta Pedro Sánchez garaipena. Frantzian antzeko zerbait gertatu zen primarioetan, Manuel Vallsek, sistemaren hautagaiak, galdu baitzuen. Prozesu global baten emaitzak dira: kapitalismoaren krisi globala areagotzen den neurrian, langileen haserrea mila moduz agertzen da arlo eta toki guztietan.

Begira zer dio Espainiako gaurko prentsa burgesak, arras aztoratutik:

EL PAIS: “La propuesta programática y organizativa de Sánchez ha recogido con suma eficacia otras experiencias de nuestro entorno, desde el Brexit hasta el referéndum colombiano o la victoria de Trump, donde la emoción y la indignación ciega se han contrapuesto exitosamente a la razón, los argumentos y el contraste de los hechos. En este sentido, la victoria de Sánchez no es ajena al contexto político de crisis de la democracia representativa, en el que se imponen con suma facilidad la demagogia, las medias o falsas verdades y las promesas de imposible cumplimiento.”

“Finalmente España ha sufrido también su momento populista. Y lo ha sufrido en el corazón de un partido esencial para la gobernabilidad de nuestro país, un partido que desde la moderación ha protagonizado algunos de los años más prósperos y renovadores de nuestra historia reciente. Lo mismo le ocurrió en los meses pasados al socialismo francés, que se encuentra al borde de la desaparición de la mano del radical Benoît Hamon. Y un desastre parecido se avecina en el laborismo británico, dirigido por el populista Jeremy Corbyn. Sería ilusorio pensar que el PSOE no está en este momento ante un riesgo de la misma naturaleza. En todos los casos, la demagogia —conocida en Podemos o Trump— de los de abajo contra los de arriba se ha impuesto a la evidencia de la verdad, los méritos y la razón. Debemos asumir que esto nos sitúa ante una situación muy difícil para nuestro sistema político.”

“En un momento en el que España enfrenta un grave problema territorial en Cataluña, era más necesario que nunca que el PSOE se configurase como un partido estable y capaz de suscitar amplios apoyos.”

EL MUNDO: “El PSOE ha perdido la oportunidad de aprovechar un recomendable ejercicio de democracia interna como son las primarias para restañar las heridas abiertas desde el catastrófico fin del zapaterismo. Sánchez y Díaz han protagonizado una descarnada lucha por el poder propia de momentos fratricidas que creíamos felizmente superados. Ahora, Susana Díaz deberá ponerse al servicio de la candidatura ganadora para evitar una posible escisión, e incluso la desaparición del partido como está ocurriendo en muchos lugares de Europa, porque eso no sería perjudicial sólo para el socialismo español sino para la gobernabilidad de España.”

“Los militantes socialistas y sus dirigentes se enfrentan ahora al reto de reorientar la línea política del partido y refundarla sobre los principios de la socialdemocracia reformista, pragmática, europeísta y comprometida con el sistema constitucional, como ha sido su trayectoria desde la Transición. A pesar de la crisis que este resultado supone para el aparato, el PSOE no puede obviar su pasado reciente como el partido que más años ha gobernado durante la democracia convirtiéndose en uno de los pilares de la estabilidad política de la que hemos disfrutado hasta ahora.”

“Durante la campaña, y especialmente en el debate, Pedro Sánchez defendió abiertamente la confluencia con el resto de las fuerzas políticas de la izquierda, pero se equivocaría si impulsase, como acaba de hacer Podemos, una moción de censura contra el Gobierno de Rajoy o un adelanto electoral. La oposición más constructiva y útil para España no pasa por el rechazo absoluto al Partido Popular, sino por consensuar con las fuerzas constitucionalistas las reformas de Estado que contribuyan a la regeneración política del país y a su unidad territorial, y que apuntalen los logros de la política actual económica.”

ABC: “Obviamente, la reorientación del PSOE supondrá el punto final a la política de oposición constructiva con el Gobierno. El objetivo de echar a Rajoy –así de simplemente formulado– va a justificar cualquier medio, porque esto, y no otra cosa, es lo que han votado los más de 67.000 militantes que han dado su respaldo a Sánchez. Todo valdrá contra el PP, desde formar con Podemos un frente de izquierda radical a retomar con los nacionalistas la fórmula del Tinell. Sánchez ha dejado abiertos los caminos que llevan a lo peor del zapaterismo, por más que ahora su padre político, Zapatero, apoyara a Susana Díaz. Puede decirse que ayer ganó el PSOE visceral, el que fue radicalizado por Zapatero en la cultura de la revancha histórica, de la impugnación de la Transición y del pacto constituyente, del intervencionismo social y del pacto con los separatistas. Reconducir a esta militancia al aprecio por los valores de la política de pacto con la derecha ha sido imposible.”

“Por eso, la expectativa que se abre en la política española no es buena, porque Sánchez secundará en gran medida la política de Podemos de llevar a la calle lo que no logren en el Parlamento. El acoso judicial que sufre el PP por los casos de corrupción es una plataforma inmejorable para que la oposición de izquierdas lance sus mensajes de deslegitimación contra el Gobierno de Rajoy. A partir de ahora, al Gobierno se le ha acabado la interlocución civilizada con el PSOE y va a tener que hacer algo más que contemporizar con los acontecimientos. Habrá de fortalecer su presencia pública, mejorar su discurso y aumentar su habilidad pactista. En definitiva, ya no valdrá ver la discordia interna del PSOE desde la barrera, porque aunque este partido haya quedado herido, hay un vencedor que impondrá mano de hierro. Al PP le tocará hacer mucha más política y asumir con más intensidad y compromiso el debate ideológico que ha relegado en los últimos años. Y, sobre todo, aguantar la legislatura hasta el límite de lo razonable.”

Monarkia neofrankistaren krisia sakonduko da hurrengo hilabete eta urteotan, krisi globala aregotzen den heinean. Bitartean, Hego Euskal Herrian, funtsezkoa da independentista, sozialista iraultzaile, feminista, ekologista eta gainontzekoen batasuna indartzea eta eraikitzen segitzea, EHBilduren pasibitate instituzional eta deriba portunistaren aurrean, zein Podemosen espainolismo erreformistaren aitzinean. Sistemaren krisia larritzen den neurrian, erreformisten krisiek ere eztanda eginen dute.

Honen guztiaren aurrean, Durangoko Aberri Egunaren agiriko hitzak errepikatu behar ditugu:

“Nazioaren askatasuna Independentzia den bezalaxe, langileon askatasuna Sozialismoa da; emakumeon askatasuna, eta beraz, guztiona ere, Feminismoa; euskaldunon askatasuna, Euskal Herriaren Berreuskalduntzea. Prozesu askatzaile beraren helburu osagarriak dira, zeinak sintetizatzen baitira xede honekin:

EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA, INDEPENDENTE, FEMINISTA ETA EUSKALDUNA.”

Herritar Batasunaren eraikitze eta eztabaidatze prozesua indartu behar dugu hurrengo hilabeteotan, Euskal Herri Langileak erreferente iraultzaile izan dezan klase borrokaren hurrengo batailetan, ekosozialismo feministaren ildoan. Ez da erraza izanen hasieran, bainan geure helburuei tinko eusten badiegu, Espainiako Monarkia neofrankistaren eta Frantziako V. Errepublika gaullistaren krisiak baliatzen ahal ditugu Nafarroa Osoaren independentzia berreskuratzeko, eta aldi berean Euskal Iraultza Sozialista abiatzeko. Hori izanen da, gainera, gainontzeko Herri Langileei egiten ahal diegun ekarpen internazionalistarik ederrena.

 

Aurrera, beraz!

 

Mikel Erro, Herritar Batasuneko militantea.

Share This:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *