Martin McGuinness hil da, Bobby Sands bizirik dago!

Urtarrilean utzi zuen politikagintza, eta orduan jakinarazi zuen gaixorik zegoela. Horregatik ez zen hautagai izan egin berri dituzten hauteskundeetan. Bihotzeko gaixotasuna zuen, eta martxoaren 21eko goizaldean hil zen, Derryn.

Ipar Irlandako lehen ministrorde karguaren dimisioa aurkeztu zuen urtarrialaren 9an. Gobernuan zeuden DUP alderdi inperialista britanikoa eta Sinn Feinen arteko harremana gaiztotuta zegoen aspaldidanik, eta energia berriztagarriei buruzko ustelkeriaren eskandalu batek —Arlene Foster lehen ministroa zuzenean nahasten zuenak— eragin zuen eztanda, McGuinnessek orduan argudiatu zuenez.

Gaixoaldi “laburra” izan du, Sinn Feinen arabera. Gerry Adams alderdiko presidenteak azpimarratu du “determinazio, duintasun eta apaltasun handia” erakutsi zuela McGuinnesek bizitza osoan, baita gaixo egon den denboran ere. “Nekatu gabe lan egin zuen bakearen, adiskidetzearen eta bere herriaren batasunaren alde“.

Bakea”, “adiskidetzea”, “elkarbizitza demokratikoa”, ezagutzen ditugu hitz potolo eta espantuzko horiek Euskal Herrian. Iruñean beren burua defenditu zituzten manifestariak kondenatzeko erabiltzen dituzte hemengo Martin Mc Guinness. Gazteen autodefentsa kondenatu, errepresioa justifikatu, eta okupazio indarren biolentzia inbisibilizatu, “naturala” eta “demokratikoa” bailitzan … Martin Mc Guinnesek Irlandan egin zuen bezalaxe.

Arnaldo Otegik hauxe erran du: Herrien askatasunaren aldeko beste borrokalari ezkertiar handi bat joan zaigu. Agur eta ohore lagun. Tiocfaidh ár lá.

Herrien askatasunaren aldeko borrokalaria izan ZEN Martin Mc Guinness, ondoren, damutu, makurtu eta Irlandako Errepublika Sozialistaren aldeko borroka erabat traizionatu zuen, Inperio Britanikoaren instituzio burges autonomikoetan purruxka batzuen truke. Lotsa, ahalkea, nazka…

I like Queen Elizabeth, says Former IRA Commander Martin McGuinness

Michael McHugh October 12 2014 5:33 PM http://www.independent.ie/irish-news/politics/i-like-queen-elizabeth-says-former-ira-commander-martin-mcguinness-30657688.html

Ostiral Santuko akordioa lortzeko negoziazioetan aritu zen Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohia. Orpoz orpo aritu zen Martin McGuinnesekin negoziatzen, eta, horregatik, ondo daki zein rol jokatu zuen hark. Eta ez dauka dudarik: McGuinnesen ekarpenik gabe, ez zen bakea iritsiko. Hala esan du gaur Blairrek, McGuinnesen heriotzaren berri jakin ostean. Komunikatu luzea argitaratu du, eta politikari errepublikanoen lidergoa eta adorea azpimarratu ditu.

Blair ez da bakarra izan McGuinnesen gaitasunak azpimarratzen. Theresa May egungo lehen ministroak ere McGuinesen elkarpen “historikoa” goretsi du.

Gobernuan eta handik kanpo, hainbat abagune historikotako protagonista izan zen.Besteak beste, Elisabet II.ari eskua eman zionekoa.

 

LOTSA! AHALKEA!               LOTSA! AHALKEA!

 


BOBBY SANDS BIZIRIK DAGO!

Hemen dituzue bere hitzak Ingelesez:

I was only a working-class boy from a Nationalist ghetto. But it is repression that creates the revolutionary spirit of freedom.

They have nothing in their whole imperial arsenal that can break the spirit of one Irishman who doesn’t want to be broken.

They won’t break me because the desire for freedom, and the freedom of the Irish people, is in my heart. The day will dawn when all the people of Ireland will have the desire for freedom to show. It is then that we will see the rising of the moon.

I may die, but the Republic of 1916 will never die. Onward to the Republic and liberation of our people.

ITZULPENA:

Ni langile klasearen mutiko bat nintzen ghetto nazionalista batekoa, bakar-bakarrik, bainan errepresioa da askatasunaren izpiritu iraultzailea sortzen duena.

Ez dute deus beren armategi inperial osoan hautsia izan nahi ez duen Irlandar baten izpiritua hausten ahal duena.

Ez naute hautsiko, zeren askatasunaren nahia, eta Irlandako Herriaren libertatearena ere ene bihotzean baitira. Egunsentia agertuko da Irlandako Herri osoak ukanen duelarik askatasunaren nahia erakusteko. Orduantxe ikusiko dugu ilargiaren agertzea ortzemugan.

Ni hiltzen ahal naiz, baina 1916ko Errepublika ez da inoiz hilen. Aurrera, Errepublikaren eta gure Herriaren askatasunaren alde!

Tiocfaidh ár lá!

Mikel Erro, Herritar Batasuneko militantea.

Share This:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *