HerriUNi - EAE-Nabarra - Aurrekontuak - Presupuestos (aurkezpena euskeraz)

2017ko Aurrekontuak: ekonomian eta gizarte politiketan maldan behera jarraitzeko * HerriUNIk, zenbait erakunde sozial eta politikorekin batera, EAEko eta Nafarroako aurrekontuei buruzko azterlan sakona egin du, 100 orrialdeetan biltzen dena. * Bertan azken hamarkadako datuak jasotzen dira, krisi garaia izan dugun honetan * Lanean ikusten denez, aurrekontu hauekin, EAEn gehiago, beheranzko joera sozial eta ekonomikoa ikusten da. * Azterlanak zenbait esparru barne hartzen ditu (etxebizitza, fiskalitatea, kultura, euskera, gizarte politikak, hezkuntza, osasuna…) eta hamarkadako bilakaera ikusita datu kezkagarri asko azalerazi dira. * Aztertutako datu asko Europako beste herrialdeekin alderatu dira, ikustpegi osatua izateko. * Nekana Jurado azterketa sakon hau egin duen ekonomilaria da.

2017ko martxoaren 17an Bilboko Udaletxeko Zubipean (aurrekontu hauekin etxe bat edukitzeko aukera gero eta jende gutxiagok duela adierazteko), HerriUnik prentsaurrekoa eman du.

Behean sinatu duten gizarte taldeekin elkarkidetzan, ekonomialari zein komunikatzaile den Nekane Juradok ekonomiari buruzko lan sakona aurkeztu digu, hain zuzen, EB-Europako Batasunean eta HEH-Hego Euskal Herriaren egungo egoeraren berri emateko. Azterketan sektoreka aztertu dira Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurtengo aurrekontuak, ahalik eta hobekien aurre egiteko egoerari.

Ondorio gisa esan daiteke baliabide ekonomiko urriak egoteaz gain, gizarte eta lurralde desberdintasunak gero eta handiagoak direla. Azterketan lan handia egin da EAE zein Nafarroako datuak jasotzeko.

Azterketan nabarmendu beharreko zenbait alderdi ( abajo en castellano):

  • Desindustrializazioa. Lana 80ko hamarkadaren industria krisialdiaren testuiniguruan kokatu da. 1975ean euskal BPGaren % 48,8 industria sektoretik zetorren bitartean, gaur egun % 24 baino ez dator. Gizartearen tertziarizazioa dela eta, soldata errentak 1979an BPGaren % 55 izatetik, 2014an % 47,1 izatera igaro dira. Ondorioa: biztanleriaren ia erdiaren urteko errenta 12.000 € baino baxuagoa da edo ez dute inolako errentatik (EBren esanetan, Langile txiroak). Gainbehera honen eta pobrezia maila altuaren ondorio nagusienetakoa krisialdi demografikoa da.
  • Krisi demografikoa. 35 urtetan (1981-2016), EAEko biztanleriak % 1,4 baino ez du hazi (2.141.809 biztanle izatetik 2.171.886 izatera). Bitartean, Nafarroan biztanleriak % 25,34 hazi du eta Estatu mailan % 23,1, ia 9 milioi bat biztanle gehiago. Geldialdi horrekin batera, zahartze prozesua ere badator. 2016an, 65 urte baino gehiago dituzten pertsona kopurua 20 urte baino gutxiago dituztenena baino handiagoa zen, hain zuzen % 17,5 gehiago. Bagara kopuru bera, baina zaharragoak.
  • Fiskalitatea. BEZa % 16 izatetik % 21 handitu da eta lan errentek PFEZri guztira ordaintzen diotena ere handitzen jarraitu dute. Dena den, nabarmen jaitsi da diru bilketa: 2008an biltzen ziren 100 € bakoitzeko 2017an 17 € gutxiago jasotzen dira; aberastasunak denbora tarte horretan (2008-2017) % 5 gora egin duen arren. Hori guztia elkarteen zerga bilketa nabarmen jaisteak zuzenean eragin du. Izan ere, iruzur fiskal eta sozial handia dakar. Ulertezina da HEHko enpresek euskal aberastasunaren (BPG) erdia baino gehiago bereganatzea eta 2017an ogasunean bildu diren 100 € bakoitzeko 7 € soilik ordaintzea. 2008an 2.591 M € ordaintzetik 2017an 1.175 M € ordaintzera igaroko dira.
  • Kargu altuak eta Kupoa. Eusko Jaurlaritza berrian, 2016. urtearekin alderatuz, goi mailako lanpostu kopurua % 12 handitu da (147 izatetik 164 izatera) eta aholkulari kopurua % 28 (72 izatetik 92 izatera). Bestalde, Kupoak ere gora egin du. 2017an HEHk Madrilera 2.059,52 milioi €-ko behin-behineko Kupo Likidoa bideratuko du, 2016ko kupoari dagokionez, % 17,9ko igoera dakarrena. Bere aldetik Zor Publikoaren zenbatekoak dagoeneko Aurrekontuaren guztizkoaren % 10 hartu ditu: 2017an, Eusko Jaurlaritzak 1.036,27 milioi € ordainduko ditu eta Nafarroako Gobernuak, aldiz, 387,23 milioi.
  • AHT. Azpiegituretarako inbertsioetan berriz ere AHT-k dena jaten du. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko xahutu eta aurreikusitatutako zenbatekoari dagokienez, 3.009,5 milioi € ordaindu ditu, zor publiko moduan finantzatu duena. Zenbateko hori 2017an Etxebizitza eta Hirigintza Zuzendaritzara bideratutako 125,39 milioi €-rekin alderatuz gero, ohartuko gara orain arte AHTerako xahutu dena, adibidez, 24 urtetako etxebizitza aurrekontu baterako behar den zenbateko bera erabili dela.

EUROPA SOZIALETIK GERO ETA ALDENDUAGO

  • DSBE-RGI. Nekane Juradoren lanari jarraiki, murrizketa lazgarrienak Gizarte Babesaren lehenengo mailan gertatu dira. DSBEn (RGI) eta AESen, 2008. urtean onuradunek izan zuten segurtasun maila mantenduko bagenu, 2017. urtean 532.114.00 € beharko litezke eta ez 402.110.00 €. Ia %30 gutxiago
  • Etxe kaleratzeak, Etxe Babestuak-VPO. Aipagarria da 2007tik 2017ra arte, 14.932 kaleratze egon direla, familiek ezin izan dutelako euren hipoteka ordaindu.Eta aldi horretan, etxe babestuek prezioa gehien igo dutenak dira m2ko. % 31,87an handitu egin da bien bitartean etxebizitza librearen prezioak % 36,2ko beherakada izan du. 2008-2017 aldian etxebizitzari eskainitako aurrekontuaren benetako balioa % 46an jaitsi da.
  • Gazteak gurasoekin edo atzerrira. Ondorioz EAEko 18-44 urte bitarteko “gazteen” % 39ak bere gurasoekin bizitzen jarraitzen du, aldi berean, formakuntza hobea dutenek ospa egiten dute; 2009-2014 urteen artean arrozoi ekonomikoak direla medio 14.300 gaztek alde egin dute.
  • Gastu soziala. Erakarpen eskasak bere zergatiak ditu: EAEk 2014. urtean pertsonako 7.715 euroko gastu soziala zuen. Errenta per capita antzekoa duten herrialdeekin dagoen desberdintasuna nabarmena da: Danimarkak 15.428 €, Holandak 12.166 €, Finlandiak 12.003 €, edo Frantziak 11.098 €.
  • Osasuna. Erdiguneko eta ipar Europako herrialdeekin gastu sozialean ditugun desberdintasun handiak, oso nabarmenak dira bereziki osasunean eta heziketan. Osasunean inbertitzeko egindako esfortzu publikoa gure ondasunaren BPGdren -% 6,21a eta % 5,22a da EAEn (2014) eta Nafarroan (2011) hurrenez hurren, oso baxua da EUk -28 BPGdren %8,07 arekin 2014. urtean.
  • Hezkuntza. EAEn, ikus daiteke herritar bakoitzeko gastua 1.661 €tik 2009. urtean 1.545 €ra pasa dela 2014. urtean. Heziketan gastu totalak benetako beherakada jaso du 2008 eta 2017 urte bitartean, % 5,4 eta % 9,7koa EAEn eta Nafarroan hurrenez hurren.
  • Euskeraren normalizazioa eta kultura. Aurrekontu hauek ez dute instituzioen konpromiso linguistiko eta kulturala sendotzen. 2008-2017 aldian EAEren gastu linguistikoa jaitsi egin da, benetako balioa % 13,9koa baita EAEn. Nafarroan, 2015. urtetik gorakada egon da baina zenbatekoa oraindik ez da nahikoa, inondik inora. 2017an EAEn kulturarako aurrekontua 189,65 milioi €-koa, zenbateko horretatik EITBk 126,13 milioi bere gain hartuko ditu. Gainera, 9 milioi euro baino gehiago transferituko dira fundazio pribatuen defizitak ustiatzeko, esaterako, Guggenheim museoarena.

Eztabaida ez da gastu soziala gastu publikoaren ehuneko bat edo beste bat izan behar den aurrekontuetan, baizik eta gaur egun aurrekontuen bidez bultzatzen ari den zapalketa sozio-ekonomiko-kulturalari nola egingo diogun aurre.

Trabajo en euskara.

Trabajo en castellano

Aurrekontuak EAEn eta Nabarran: datu interesgarrienen laburpena

EAEko gainbehera demografikoa: kopuru bera, zaharragoak, hemengotar gutxiago

  • 35 urteetan (1981-2016) biztanleriak %1,4 baino ez du igo
  • 65 urtetik gorakoak 20 urtetik beherakoak baino %17 gehiago dira
  • 18-44 urte bitartekoen %39 gurasoekin bizi da

Gainbehera ekonomikoa: industria erdia eta BPG gero eta txarrago banatuta

  • EAEn industria %48tik %24 izatera pasatu da, hau da, 355.400 langiletatik 181.041era
  • Soldatak BPGren %55etik %47ra pasatu dira (%15 gutxiago)
  • Okupazio tasa 2016an: Estatua %2,2, Nabarran %4,9 eta EAEn 0,8
  • 2008tik hona 142.000 lanpostu suntsitu dira
  • Langabetuen %37k prestazioren bat jasotzen du (2009an %68) eta gero eta diru gutxiago (-%19)

Desberdintasun sozioekonomikoak: izugarri handitzen ari dira

  • EAEn herritarren %1,7k aberastasunaren %44 dute
  • Herritarren %43k urtean 12.000 baino gutxiagorekin bizi behar du (EBren arabera pobrezi mailan)
  • Oinarrizko soldata eurogunekoarena baino %30 gutxiago (ia pobreziaren mailan)
  • DSBE-rgi 2008an unitate bakoitzak 8.396 jasotzen zuen eta aurten 6.345 (-%25) EAEn. Nabarran aurten asko handitu bada ere (%50) unitate bakoitzeko 2.665 euro jasoko ditu (2008ko erdia).

Zerga politika eta zorpetzea: aberatsek aberatsago, pobreak pobreago eta zorrak gorantz

  • Zerga bilketa (prezio iraunkorretan) %17 txikitu da 2008tik nahiz eta BPG %5 igo
  • Nahiz eta BEZa %16tik %21era pasatu eta PFEZren ekarpena igo (5.514 M.tik 6.268 M.ra)
  • Iruzur fiskala sozietate zergan datza nagusiki: 2.591 Mtik 1.175 M.ra pasatu da
  • Paradisu fiskaletara gero eta diru gehiago doa. Enpresek BPGren erdia jasotzen dute baina Ogasunek jasotzen duten 100 eurotatik 7 baino ez dute aportatzen (2008an 14 € ziren)

Gizarte politikak

  • Nabarran aurten %15 gutxiago bideratuko da eta EAEn %0,5, 2008 urtearekin alderatuta
  • 2014an Europako Batasuneko biztanleko gastua 7.903 eurotakoa zen, EAEn baino %4 gehiago (7.715) eta Nabarran baino %10 gehiago (6.620).

Osasuna

  • Osasun arlora BPGren %6,2 EAEn eta %5,2 Nabarran bideratzen da, Europako Batasunean bideratzen den %8a baino nabarmen gutxiago (-%23 eta -%35 hurrenez hurren)

Hezkuntza

  • 2013an OCDEko gastua BPGren %4,8a zen.
  • EAEn 2013an %3,9 2009an %4,4 eta, aurten, %2,8 baino ez da izango.
  • Nabarran ere jaitsiera dago: 2008an %3,5 zen eta aurten %3,2.

Kupoa eta Zor Publikoa: biak gorantz

  • Aurten Madrilera 2.059 M bidaliko dira, hau da, iaz baino %18 gehiago (1.565 M EAEk eta 494 M Nafarroak).
  • Zor Publikoak gastuaren %10 zurrupatzen du dagoeneko.

Lurralde politika

  • AHTnean 3.009 M gastatuta edo bideratuta. Hau da, etxebizitzarako aurten gastatutako dena baino 24 aldiz gehiago

Etxebizitza: 19.000 familia etxe barik eta gero eta aurrekontu ia erdia

  • 2007-2016an 14.932 familiak etxetik kaleratu dituzte (5.639 Nabarran eta 9.293 EAEn)
  • Alokairua ezin ordaintzeagatik beste 3.900 familia kaleratu dituzte (2013-2016ko epean).
  • Horiez gain, isilean etxebizitza utzi dutenak daude (publikoki haien egoera ez ikustearren).
  • Krisialdian etxebizitza babestuaren prezioa igo (%32) eta librearen prezioa jaitsi da (-%36).
  • Aurten EAEn 125 M bideratuko dira, 2008koan baino -%46.

Hurrengo belaunaldien eta desgaitasunen zaintza eta ardura emakumearen gain soilik

  • EAEn aurten 67 M bideratuko dira, hau da, 2008 baino %21 gutxiago. Gainera 2008an ez zegoen Menpekotasunen Legea, Jaioberriengatiko txekea … Familiak babesteko gastua %16 jaitsi da.
  • Nabarran Berdintasun, Familia eta Haurrentzako aurrekontua 28 M dira, hau da, 2008an baino %10 gutxiago.

Kultura: gastu finko gehiago eta proiektu herrikoiak gutxiago

  • 2008tik 2017ra %39 gutxiago bideratzen da EAEn eta %45 gutxiago Nabarran.
  • Gehiena gastu finkoetara edo museo batzuk kudeatzen dituzten fundazio pribatuetara joaten denez (ETB, , Guggenheim, orkestrak…), euskal kulturara edo proiektu herrikoietara gero eta gutxiago bideratzen da.

Hizkuntza Politikak: aurrekontuak ere maldan behera

  • EAEn 2008tik 2017ra %14 gutxiago jaitsi da (60 Mtik 52 Mra) eta Nabarran 2017an nabarmen igo dute baina ez da berreskuratu 2009-2015 bitartean egondako %34ko jaitsiera (eta 2009an gutxiegi zen).

*Kopuruak eskaintzerakoan, 2008tik 2017ra bitarteko bilakaerak prezio finkoetan eman dira

Barne Produktu Gordinetik (BPG / PIB) Hezkuntzara, Osasunera eta Soldatetara doazen ekarpenak

Fiskalitatea: aberatsak aberatsago eta pobreak pobreago

Etxebizitza politika

2007-2016an 14.932 familiak etxetik kaleratu dituzte (5.639 Nabarran eta 9.293 EAEn)

-   Alokairua ezin ordaintzeagatik beste 3.900 familia kaleratu dituzte (2013-2016ko epean).

Hizkuntza Politika eta Kultura

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Deja tus comentarios

Publicar comentario como invitado. Registrate o Ingrese en su cuenta.
0 Characters
Archivos adjuntos (0 / 3)
Share Your Location