BAZTERRERA DEZAGUN PATRIARKATUA GURE BIZITZATIK

Herritar feminista

Herritar Batasun Feministak, munduko borroka feminista guztiek bezalaxe, betebehar ikaragarria dauka eskuartean, munstro txikitzailea den patriarkatuarekin bukatzeko.

Gu ederki loturik gauzkan sistema ankerra den kapitalismorik errukigabeena, hura oinarritzat hartuta garatu bait zen.

Emakumeok, mendeetan bizi izan dugun bazterkeria, esplotazioa, erahilketa eta subordinazioaren tirania da patriarkatua.

Gu bizi garen munduaren mendebaldeko eremu honetan, nekazal gizartearen eskutik, eta honek ekarri zituen familia patriarkala eta lanaren banaketa, etorri zen aldaketarik esanguratsuena.

Emakumea ama dena, jatekoa, janztekoa eta etxeko lanabesak (nekazaria, ehungilea, keramikaria, etabar) eskuratzen disuena, eta gainera seme-alaben sortzaile eta bizitzaren euskarria. Hori guztia, balore txikiagoko lanaren parekoa bezala, eta betiere, haren gainean dagoen generoaen agindupean: hots, gizonarenean.

“Sexismoa, patriarkatuaren ispilu ideologikoa da, emakumeok lanaren bitartez, akumulazioari egiten diogun ekarpena ikustezina bihurtu duena; “etxeko andrea” izatearen kontzeptua, emakumeon ustezko “ez-lana” adierazteko erabiltzen dutena, eta gauza bera gertatzen da, soldatarik gabeko lanak akumulazioari eginiko ekarpen askorekin” (Wallerstein).

Nabarmendu beharra dago, nahiz eta “ezkerreko borrokaren” pentsakera politikoa sozialismoa eta berdintasunaren aldekoa izan, ez du agerian uzten eredu ekonomikoak emakumeari eragindako zapalketa; ezta patriarkatuak bultzatzen duen lanaren banaketa sexista, zein bizitza suntsitzeko daukan almena ere. Klase ineresak lehenetsiz, ahaztu egiten dute patriarkatua kapitalismoa baino dezente zaharragoa dela, eta, beraz, suntsitu beharreko lehenengo gauza.

Gizon eta emakumeon arteko menpekotasuna, zein potere harremanak suntsitu; estereotipoak ere suntsitu, eta beharrezkoa den lan soziala berbanatu, beste zenbaiten artean zaintza, edota etxeko produkzio-erreprodukzio lanak, esaterako.

Beste eredu ekonomiko berriak garatu behar ditugu. Eta ohitura sozial, kultura, politika eta potereari loturik garatutako ikusmoldearen eraginez, gure gorputzak bihurtu diren kaiolak suntsitu. Nola? Feminista iraultzaile izanda, klase pribilegiorik gabe, komunalistak, gu guztiok, arrazakeria, faxismoa, eta homofobiaren aurkakoak, auzolanean eta batzarren bitartez.

Feminismo iraultzailea eta komunitarioa, teoria hutsa izateari utzi, eta praktikara jo beharra dauka, kaleak guretzat hartu, eta bertan borroka eginez; hitza, hizkuntza, zentzumena, sexoa, gure gorputza, hauek denak berreskuratuz; dignitatea bera berreskuratuz.

Gaur egun indarrean dagoen feminismoa, nabarmenki burgesa dena, patrairkatuaren baloreak indartu egiten ditu, haren pentsamoldea bera bait du; haren suntsitze egituretan kokaturik dago, potere eremuren bat jasotzearen truke, besterik gabe.

Herritar Batasun Feministatik, gure gizartea patriarkatugabetzea proposatzen dizuegu, hots, genero, klase eta potere iraultza ekarriko lukeena.

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location