Beldur barik, lotsa barik, A-28ko abstentzio aktibo eta iraultzailerako deiaren defentsa bat

Iritziak - Colaboraciones

Beldur barik, lotsa barik, A-28ko abstentzio

aktibo eta iraultzailerako deiaren defentsa bat

Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik
nor geran, zer geran aitortzeko!

(Lepoan Hartu, Telesforo de Monzon)

 

Lehenik eta behin, Apirilaren 28ko hauteskunde espainiarren aurrean Herritar Batasunak bultzatutako abstentzioa aktibo eta iraultzailea aldekoa izan naizen aldetik gure porrot erlatiboa onartu behar dugulakoan nago. Kontrakoa alderdi burgesen jolasa imitatzea izango litzateke: hauteskunde gabeko analisietan guztiok garaile!

Izan ere, ezin dugu ukatu Euskal Herri Langileak  autonomismo eta ezkerra burgesa hauteskunde hauetan masiboki babestu du. Klase- eta nazio- kontzientzia indartzen, beraz, ez dugu arrakasta handirik izan. Aitzitik, alienazio-mailak indartsu jarraitzen du eta, agian, hauteskunde-kanpaina honek handitu du. Horra hor gure porrota.

Hala ere, honek ez du esan nahi okertu ginela abstentzio aktibo eta iraultzailearen alde egiten. Posible genituen aukeren artean, aurkeztutako kandidatura baterako edo besterako botoa eskatzea ala ezer ez egitea, hura onena zelako. Erabaki politiko zuzen batek ez du arrakastarik bermatzen. Batzuetan indar-korrelazioak porrot absolutu eta porrot erlatiboaren artean aukeratzera behartzen gaituelako. Azken hau, erabaki politiko zuzen baten ondorioa izan den aldetik, gainditu ahal da eta etorkizuneko arrakastaren hazia izan liteke.

Zentzu honetan, gure A28-ko porrota erlatiboa izan delakoan nago.  Hasteko, Sozialdemokrazia Autonomistaren “garaipena” guztiz pirrikoa izan da. Garaipentzat jotzen den emaitza horri, gutxi gora behera, 50000 boto falta zaizkio Bildurena, 2011an, berdintzeko eta 16000  Euskal Herritarrok hauteskunde-plataformak 1998-an Biltzar Nagusien eta Nafar-Parlamentuaren hauteskundeetan lortutako boto-kopurua heltzeko.

Esan ahal dute emaitza hori joera berri baten abiapuntua izango dela. Gainbeheraren barruan gertatutako gorako fluktuazio izatea probableagoa dugu baina. Zeren eta boto haiek lortu baitituzte, funtsean, sistemak berak hauteskunde hauetarako prestatutako azpijokoa indartzen: txakurra gaizto (Vox, “trifachito” delakoa, faxismoa...) eta onaren (P.S.O.E.-ren) antzezpena. Euskal Herri Langilearen armagabetze ideologikoari, alienazioari ekarpen ederra, duda barik. Beste traizio bat gehiago. Epe luzera errentagarria nekez izango zaiena, ezen arrakastatsua izatekotan, soilik ekarriko baitu euren hautesleen etsipena edota hauek eskuinera mugitzea, arlo nazionalean zein sozialean.

Beste elementu positiboa izan da abstentzio iraultzailea eta independentista kalean izan duen agerpena. Lan nekezak gainditu du abstentzio abertzale iraultzailearen eta hauteskunde burgesetan parte hartzearen aldeko propagandaren artean dagoen bitartekoen aldea. Lorpen hau, jakina, ez da Herritar Batasunarena soilik. Kalera atera ziren gainontzeko taldeena ere bada: Auzolana, Ezker Abertzalea Taldeak...

Eta, azkenik, aipatu behar da eztabaida ideologikoaren garrantzia. Abstentzio independentista eta iraultzailearen ugariak izan dira beraren aldeko argudioak azaltzeko testuak. Adibide batzuk aurkitu ahal dira hemen, hemen eta hemen. Espainiar Estatu Inperialistako parlamentua osatzeko hauteskundeetan parte hartzearen aldekoen “argudio” nagusiak, berriz, izan dira honakoak:

  • Arestian aipatu den txakur ona eta gaiztoaren jolasa. Arrakastatsua bezain nazkagarria.
  • Frogatzearen zama gure gainean jartzea, abstentzioaren hautua egin dugunon sorbaldetan. Orain, antiinperialista eta antikapitalista bazara, zure herria zapaltzen duen estatu burges inperialista batek antolatutako hauteskunde batzuetan ez parte hartzea aukera logikoena, naturalena da.
  • Dogma barik, noski: estrategia iraultzaile baten barruan (gure kasuan independentista ere bai) proposatzen bada halako hauteskunde jakin batzuetan parte hartzea, proposamen hori aztertzera irekita egon behar dugu. Haatik, orain eta hemen proposatzen zaiguna ez da hori. Apirilaren 28an politikari burges txiki batzuei txeke zuri bat ematea baizik. Haiek, bere aldetik, Espainiako kapital monopolistaren, inperialismo espainolaren alderdi bati, GAL, tortura eta dispertsioaren alderdiari, beste txeke zuri bat emateko. Aitzitik, zure ustez, A-28 hauteskundeetan zure ustez aukera naturalena eta logikoena parte hartzea bada, sozialdemokrata eta autonomista zara. Ez haserretu nirekin, zeuk ari zara zeure burua definitzen, ez nik.
  • Testuingurutik ateratako Leninen aipu bat. Sozialdemokrazia Autonomistaren bi “intelektual” erabili dute: Joseba Permach eta Iñaki Egaña. Azken honengandik, historialaria omen, testuen erabilera zorrotzagoa espero zitekeen arren.
  • Oro har, abstentzioaren aldeko independentista iraultzaileak eta haren argudioak karikaturizatzea. Adibidez, Gara egunkariak argitaratutako artikulu honetan eta honetan egiten den legez.

Honen guztiaren garrantzitsua zera da: jadanik ezin gaituztela entzungorrarena egin, atera behar izan dira gu borrokatzera eta bere miseria politikoa, ideologikoa eta humanoa erakutsi dute. Hau ere garaipen txiki bat da.

Mendi

 

Comments (1)

  1. hosting

http://kradley.com/images/web-hosting-best-45549.jpg

  Attachments
 
There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location

IRITZI OSOAK