Marx Parisko Komunari buruz
Paris, Gobernu-botere zaharraren erdigunea eta egoitza eta, aldi berean, Frantziako langile-klasearen gotorleku soziala, armatan matxinatu zen eragozteko Inperioak ondare gisa Thiers-eri eta lur-jabeei emandako botere zahar hura,, berrezartzea eta betikotzea. Eta Parisek eutsi ahal izan zion bakarrik, setioaren ondorioz, armadarik gabe geratu zelako, Guardia Nazional batez ordeztuz, zeina nagusiki langilez osaturik baitzegoen. Orain gertakari hori erakunde iraunkor bihurtzea zen kontua. Horregatik, Komunaren lehen dekretua armada iraunkorra ezabatzea eta haren ordez herri armatua ezartzea izan zen.