LANGILEON BATZARRAK, LANGILEON BOTEREA!

Comunicados

LANGILEON BATZARRAK,

LANGILEON BOTEREA!

Joan zen martxoaren 8an, mugimendu feminista burgesak antolaturiko Greba Orokorrari ez genion gure atxikimendurik eman, ez dugulako sinisten klase zapaltzaile horrek , hura egitan aurrera ateratzeko gauza denik. Besteak bes te, erabiltzen duten propaganda "askatzailea"ren bitartez, sistema kapitalistari kateatu, eta langile klaseko gizakiok, genero eta arrazaren arabera baztertzen gaituztelako. Klase alienazioa ere, feminsmoaren barnean gertatzen da.


Emakume langilearen egiazko burrukaren aldarrikapenak desitxuratu egiten dituzten antolakundeen manipulazioa salatu nahi dugu. Ez bait dute poterearen egituren aurka jotzen, eta manifestazio handi bat besterik izan ez dena, greba orokorra izanen balitz bezala saldu nahi digute, beronen jarorrizko esan nahiatik oso urruti gelditzen delarik. Azkenean, jaiegun bat bihurtu dena, baina gsinontzeko 364 egunetan lilaz margoturiko feminismo erreformista eta demagogoarekin jarraitzeko.


Ardiak bezalatsu, denak alkarrekin joan gintezen eskatzen ziguten. Baina gu ez. Gu gizonezko, ume, transexual eta abarrekin joango gara. Edozein pertsonakin. Zeren eta edozein izan daiteke feminista, dena delako sexua edota generoa baldin badauka ere. Baina ez gara sekula ibiliko emakume burgesaren bide beretik, ez bait da inoiz gure aldeko izanen. Bidean oztopo besterik ez da, gure lan eta ahaleginari esker bizi dena, haren etxeak garbitu, sukaldeko lanak egin,  edota haien seme alabak zainduz, lan hitzarmen exkaxak eta soldata urriren truke.


Haiek kristalezko gainari buruz ari zaizkigu, baina gure gaina porlanezkoa da. Eta honekin bukatzeko, klase izaera daukan feminismo baten alde burrukatu behar dugu, autogestionatua, poderearen kontrola emakume langile, sozialista eta iraultzailearen eskuetan egonen dena, Kapitala, Patriarkatua eta Estatua bota nahi baditugu. Zeren eta, azkenean, burgesiak bukatzen bait du agintzen haien burua feministatzat daukaten erakunde askotan, burrukaren norabidea beti haren mesedetan jartzen. Eta haien burruka, ez da gurea, emakume langile iraultzaileona.
Bestaldetik, kapitalismoak martxoaren 8arekin egin bezala, maiatzaren lehena ere "jaieguna" bihurtzea lortu du. Bertan, aldarrikapen nagusia huskeri batzu erdiestean datza, klase izaera inondik agertzen ez delarik.


Horregatik guztiagatik, langileon boterea eskuratu nahi dugu, batzarraren ahalmena, herri zein auzoetan antolatzea... eta ekintza zuzena, denak ezinbesteko burruka trenak. Oso argi bait daukagu, langileon eskuetan dagoela sormena, eta gizakiok aurrera egin ahal izateko indarra, gutxiengoa den kapitalistak gure bizkar bizi diren bitartean.



IRAULTZA DA BIDE BAKARRA

LANGILEON POTEREAREN ALDE

EUSKAL HERRI SOZIALISTA, EKOLOGISTA ETA FEMINISTA BATEN ALDE.

Herritar feminista

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location

ADIERAZPEN OSOAK