Comunicados

Gaur, urriaren 20an, HERRITAR BATASUNAren delegazio bat Lanamesako espetxera joan da. Lanamesa Gaskoiniako herri bat da, Paue (Pau) eta Aturbe (Tarba/Tarbes) hirien artean. Okzitanian kokatzen da, beste era batez esateko. Bere izen frantsesa Lannemezan da, eta bertan, hamahiru euskal preso politikorekin batera, Europako estatu kapitalistek giltzapean duten militante iraultzailerik zaharrena gatibu du Frantzia estatu inperialistak: Georges Ibrahim Abdallah Libanoko herritarra eta militante komunista iraultzailea eta antinperialista. 34 urte eman ditu espetxean, eta laster, lau egun barru, hain zuzen ere, 35 eginen ditu preso. Europan arrazoi politikoengatik espetxean denbora gehien daraman pertsona da.

Duela 51 urte, 1967ko urriaren 9an, Ernesto Guevara, CHE asasinatu egin zuten, doilorki eta odol hotzez, Ameriketako Estatu Batuen CIA erakunde inperialista eta terroristaren agindupean Boliviako militarrek, babes eta armagabe, gatibu eta zauriturik zegoela, La Higuera herriko eskolan. Eta berarekin batera, bere burkideak.

GORA ATZOKO, GAURKO ETA BIHARKO BORROKA!

Herri Langileok, geure burua askatzeko guduan, eskura ditugun borroka molde guzti-guztiak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra dugu. Hori da mendez mende zapaldu eta desjabetuon Historiak irakatsi diguna.

HERRITAR BATASUNAko Batzar Nazionalak, uztailaren 1ean bildurik, militanteen gehiengo ia erabatekoaren aldeko botoekin eta abstentzio bakar batez, erabaki zuen Compostelako Agiri Internazionalistan sartzeko eskaria egitea. Lehenago, gure mugimenduko Koordinakundeak aho batez onartu zuen antolakunde iraultzaileen plataforma horretan sartzeko proposamena egitea Batzar Nazionalari.

HERRITAR BATASUNAk bere elkartasun internazionalista, antifaxista eta iraultzailerik beroena adierazi nahi dio Donbasseko Herri Langileari, eta aldi berean indar eta fermutasun osoz kondenatzen du atzo Aleksander Zakhartxenko Donetsko Herri Errepublikako presidenteak jasan zuen atentatu terrorista eta inperialista, zeinaren ondorioz hil baitzuten.

Edozein herrialderen nazioren Independentzia eguna, bertako herriaren askatasun nazionala eskuratu izanaren ospakizuna izan ohi da.

Orreagako  1ehenengo guda, 778an eta ondorengoak, 824an bereziki euskaldunok gure askatasun nazionala eskuratzeko urrats nagusitzat jotzen ditugu , eta hura babesteko lehen nazio egitura sortu genuen, Iruñeko Erresuma, ondoren Nafarroako Erreinu bihurtuko zena.

HERRITAR BATASUNAk bere elkartasun internazionalistarik beroena adierazi nahi dio Venezuelako Herri Langileari, eta aldi berean fermuki kondenatzen du berriki Nicolas Maduro presidenteak jasan duen atentatu terrorista eta inperialista. Iraultzaileon arteko kritika eta autokritika zorrotz eta zintzoak une larri honetan momentuz alde batera utzita, geure laguntza eta babesa ematen diogu, gogoz eta gogor, Venezuelako Bolivariar Iraultzari eta bere aldeko talde, alderdi, erakunde eta antolakunde guztiei, bereziki Maduro presidenteari. Aurrera, lagun eta burkideok! Gogor jo dezagun denok Inperialismoaren aurka eta Iraultza Sozialistaren alde!

HERRITAR BATASUNAko ordezkaritza bat izan zen Galizan, uztailaren 25ean, Dia da Pátria Galega, AGORA GALIZA nazio askapenerako antolakunde sozialista eta feministaren ekitaldian.

Oroimen historikoa klase borrokaren jokalekua da, zeren eta klase sozial bakoitzak, eta haien baitan joera politiko bakoitzak ere, bere interesen arabera idazten eta berridazten baitu Historia behin eta berriz.

Libre utziko dituzte 2016ko Iruñeko Sanferminetan talde bortxaketaren egileak, “La Manada” izeneko antolakunde terrorista eta kriminalaren bost  gaizkile matxistak. Horietako bat, militarra, eta bertzea, guardia zibila. Nafarroa Garaiko Auzitegiak onartu egin du defentsaren eskaria: behin betiko epaia iritsi arte baldintzapean aske geratuko dira.

50 urte geroago...      

AURRERA EUSKAL IRAULTZA!

Izan direlako gara, garelako izanen dira. Hori da HERRITAR BATASUNAk aukeratu duen leloa, Txabi Etxebarrietaren aldeko ekitaldia antolatzeko. Omenaldi hau ekainaren 7an eginen diogu, arratsaldeko 7etan, Tolosa ondoko Benta Haundin,  Frankismoaren diktadura faxistaren indar armatu terroristek hil zuten toki berean. Guk ez dugu ahazten!

Joan zen martxoaren 8an, mugimendu feminista burgesak antolaturiko Greba Orokorrari ez genion gure atxikimendurik eman, ez dugulako sinisten klase zapaltzaile horrek , hura egitan aurrera ateratzeko gauza denik. Besteak bes te, erabiltzen duten propaganda "askatzailea"ren bitartez, sistema kapitalistari kateatu, eta langile klaseko gizakiok, genero eta arrazaren arabera baztertzen gaituztelako. Klase alienazioa ere, feminsmoaren barnean gertatzen da.

Begiratu ingurura. Ikusten duzun guztia, langileok egin dugu. Ikusten dugun aberastasun guztia gizon eta emakumeon lanaz egin da. Den-dena. Orduan, zergatik gara langileok gero eta pobreagoak, eta aldiz, burgesak gero eta aberatsagoak? Gure lan baldintzak, gure soldatak, gure pentsioak, gure irakaskuntza, gure osasun zerbitzuak, dena okerragora doa. Bankariak, politikoak, enpresarioak, eta oro har sistema honen alde aritzen diren guztiak gero eta hobeki bizi dira.

Aberri Eguna 2018

Aurtengo Aberri Egunean, kontu bat azpimarratu nahi du HERRITAR BATASUNAk: Catalunyan egun hauetan gertatzen ari denak argiro frogatzen duela, beste behin ere, klase borroka nazio askapenaren bihotzean kokatzen dela. Klase borroka dela, hain zuzen ere, nazio askapenaren motorra. Betidanik esan izan dugun bezala, independentzia eta sozialismoa guztiz lotuta daudela.

Hona hemen Herritar Batasunaren antolakuntzarako printzipioak:

 

Hona hemen Herritar Batasunaren antolakuntzarako printzipioak:

HERRITAR BATASUNAk fermu, gogor eta erabat gaitzesten du oligarkia neofrankistaren terrorismoaren tresna armatua den Monarkia Espainolistaren estatuak egindako azken krimena: Xabier Rey Urmeneta euskal gudariaren asasinatzea, Puerto III exterminio espetxean burutua. Euskal Herri Langileak ez du barkatuko!

HERRITAR BATASUNA, alderdi, talde eta antolakunde sozio politiko, herri mugimendu zein militante independente eta burujabeen konbergentzia eta elkargunea gara. Batzuk, euskal estatu independentea izan zen Nafarroako konkista progresibo eta iraunkorraren aurka jarduten duen nafar patriotismo iraultzailearen ildokoak; beste batzuk, 1930 inguruan sortutako ezkerreko abertzaletasun ekintzalekoak, edo garai berean III.

Artikulu gehiago ...

ADIERAZPEN OSOAK