IRLANDAKO MILITANTE ERREPUBLIKAR IRAULTZAILEEKIN ELKARTASUNA!

Comunicados

IRLANDAKO MILITANTE ERREPUBLIKAR

IRAULTZAILEEKIN ELKARTASUNA!

Orain dela gutxi, jakin dugu abenduaren 14an Sean Carlin Belfasteko militante errepublikano sozialista britainiar okupazio-epaitegi baten aurrean  bere burua aurkeztu behar izan duela. Ez da lehen aldia. Zeren eta Sean, Euskal Herrian egon zenean gutako batzuek bera ezagutzeko ohorea izan genuena, 32 konderri dituen Irlandar Langileen Errepublikaren aspaldiko militantea baita. INLA-ko boluntario bat zenean ezagutu zuen “justizia” koloniala, honen ondorioz gerrako presoa izan zen, IRSP (Irish Republican Socialist Party) militantea da orain eta une honetan leporatzen dioten “delitua” Pazkoko Altxamenduaren oroimen-ekitaldi batean haren parte hartzea da. Esan gabe doa, guk edozein antiinperialista bere herriaren askapenaren aldeko edozein jarduera edozein estatu zapaltzailearen epaimahaien aurrean babestuko genukeela. Seanen kasuak, baina, bereziki hunkitzen gaitu. Britainiar Estatu Inperialistak egin nahi duena (Espainiako Estatu Inperialistak Hego Euskal Herrian legez) nazio zapalduaren oroimen historikoa ezabatzea baita, bere “kontakizuna” inposatzeko. Iraultzaileok eraso honi aurre egin behar diogu eta hauxe da Sean-ek egin duena. Bere adorea txalotzen dugu eta elkartasun-besarkada iraultzaile bidaltzen diogu berari, bai eta bere senideei, lagunei eta Irlandar Mugimendu Errepublikano Sozialistaren bere kamaradei ere.

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location