Oroimen Historikoaren ertz korapilatsuak, itzalak eta indarguneak.

Relato histórico

Oroimen Historikoa “modan”  jarri zaigu azken urteetan Hego Euskal Herrian zein Espainiar Estatuaren gainontzeko herrialdetan. Hala ere gaur egun hedabidetan normaltasunez eta maiz agertzen zaizkigun Oroimen Historikoaren kontu berberak sistematiko baztertuak eta ezkutatuak izan dira hamarkadetan.

Jakina, basamortuaren zeharkaldiaren urtetan oso talde gutxi aritu dira, gara, kontu hauek jorratzen. Haize guztien aurka aritu ere. Ahaztu beharreko  gauza “eta kontu “arriskutsuak” lurpetik ateratzen. 78ko erregimenari  hasiera eman zion inposatutako “elkar-adiskidetze” faltsu eta hipokresiaz beterik ezbaian jartzen. Finean Frankismoaren botere ezberdinen  jarraipena (ukitu gabe) erregimen monarkiko berrian (Armada, Epaileak, poliziak, monarkia, Eliza Katolikoa, elite ekonomikoak…) 77ko auto-amnistiaren legeak emandako inpunitatearen gainean gauzatu da. Eta amnistia lege hau izan da era berean hamarkadetan Frankismoaren biktimak beraien eskubideak ez eskuratzeko uharka.

 Esate baterako duela 6-7 urte gure Fundazioak beste talde sozio-politiko historikoekin zein herri mugimenduekin batera  “Lau Haizetara Gogoan” plataformatik  aldarrikatzen genuenean Genozidio Frankistaren krimenen judizializazioa, ia erotzat hartzen gintuzten. Handik gutxira Argentinako Kereila delakoak argi utzi zuen posiblea zela Frankismoa epaitegietara (Kanpoko epaitegietara, jakina) eramatea. Ondorioz  lehen bide honen kontra aritutako alderdi zein talde “zientifiko” eta mugimenduak saldoka apuntatzen dira Argentinako Kereilaren  inguruko  negozio politiko eta mediatikora.

Gaur egun harrigarria iruditzen bazaigu ere, duela oso gutxi, batzuek indar oroz defenditzen zuten hiru R-ren bidea Genozidio Frankistaren krimenen biktimentzat, hau da, Reconocimiento, Reparación, Reconciliación. Jarrera honek talka zuzena egiten du halako Genozidio eta  gizateriaren aurkako krimenentzat nazioarteko legeriak aldarrikatzen  dituen Egia, Justizia, Erreparazioa eta Berriro ez gertatzeko Bermeak hastapenekin. Argi dago hastapen hauen aplikazioa Genozidio Frankistaren eta Estatu terrorismoaren biktimen kasuan, 78ko erregimenari legitimitatea erabat kentzen diola. Baita bere azken hamarkadetako garapenari. Oroimen Historikoa eta Frankismoaren biktimen eskubideak, “demokraziaren” hamarkadetan  inpunitate oroz urratutako eskubideak   erregimenaren kontrako sakonera-karga bat dira.

Gauzak horrela, eta orain susmatzen den 78ko erregimen akituaren balizko “egokipen”  aren aurrean, ezinezkoa litzaieke 78ko jarrera berbera izatea Faxismoaren biktimekiko. Baina beste aldetik lehen aipatutako hastapenen aplikazioak (Egia, Justizia, Erreparazioa…) zera ekarriko luke; 78ko erregimenaren leherketa, ez kontrolpeko aldaketa.

Beraz balizko erregimen berria eta aldaketa mozorrotzeko zerbait egin beharra dago biktimekin, hori bai, finean ezer sakonki ukitu gabe. Eskubide batzuk aitortu, baldin eta eskubide hauek ez baitute ezbaian jartzen Guardia Zibila, Armada edo aparatu judiziala besteak beste.

Handik aurrera Oroimen Historiko deskafeinatu bat jorratzen da egun eta 78ko inpunitatea bermatu zuten talde soziopolitiko berberek (PNV, PCE, PSOE-UGT, CCOOO …) maila baxuko Oroimen Historikoaren legeak bultzatzen dituzte helburu hau lortzeko eta Frankismoaren Krimenen kontua era “leun”  batean “betiko” ixteko. Kontu hau izan daiteke balizko erreforma politiko baten “ikur” nagusi bat.

Eskandalgarria da, esate baterako, 77ko auto-amnistiaren legea onartu zuten alderdiek (EAJ-PNV kasu), orain haien udal eta Aldundietatik Argentinako Kereila “babestea”. Hipokresia galanta, azken finean batzuk Argentinaraino joan behar izan baldin badugu justizi eske, beraiek ezarritako 77ko auto-amnistia legearen ondorioz delako.

Hau guztia dela eta, garrantzi handia hartzen dute herri mugimendutik zein morrontza instituzionalarik gabeko ikerlarien aldetik gauzatzen diren ikerketak eta mota guztietako ekimenak.

 Oroimen Historiko Instituzional berri honen helburuen artean, aldi berean, Frankismoak eraildako eta mila modutan eragindako biktimen oroimen soziopolitikoa ezkutatzea da. Haien militante izaera manipulatu eta deuseztatzea. Komunista, libertario, ekintzalea  …

Haien borroka, askotan iraultzailea,  gaur egungo interes politikoen arabera desitxuratzen da.  Azken helburu borroka soziopolitiko guztien  deslegitimizazioa daukate, egungo borrokei aldi berean legitimitatea kentzeko. Honen aurrean Oroimen Historiko herritarrak zera du helburu; Garai bateko borrokak gaur egungo borroketarako tresna bilakatzea. Hauxe baita Faxismoak eraildako eta errepresaliatutako militanteei  egin daitekeen erreparazio eta omenaldirik hoberena. Beraiek hil arte defenditu zituzten ideien eta baloreen  gaurkotasuna aldarrikatzea. Liburuetatik, kaletik, kultura adierazpen ezberdinetatik eta gaurko borrokak haien borrokekin lotzen dituzten fronte ezberdinetan gure militantziarekin.

 

EUSKO LURRA FUNDAZIOA

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Deja tus comentarios

Publicar comentario como invitado. Registrate o Ingrese en su cuenta.
0 Characters
Archivos adjuntos (0 / 3)
Share Your Location

TODOS LOS ARTICULOS DEL BLOG