GUDARI EGUNA 2017. ATZO, GAUR ETA BIHAR, BORROKA DA BIDE BAKARRA!

Comunicados

  HERRITAR BATASUNAko Batzar Nazionalak erabaki du aurten Gudari Eguna oroitzeko mobilizaziorik ez egitea. Batzutan isiltasunak ozenkiago adierazten du esan beharrekoa, hamaika burrunba zein zalaparta politikero eta erreformista baino. Hau da esan behar duguna:

Ezker Abertzale Iraultzaileko militante guztiei eskatzen diegu, bihar, irailaren 27a, gogoeta eta hausnarketa eguna izan dadin, azken urteotako deriba erreformista, posibilista eta oportunistak norantz ekarri gaituen, nora garamatzan eta noruntz eraman nahi gaituen kolektiboki pentsatu eta eztabaidatzeko. Borroka zein formazio teoriko eta politiko eguna izan bedi!

Egun historiko larri hauetan, Francisco Franco genozida faxista nazional- katolikoak antolatutako Berrezarkuntza monarkiko neofrankistarekiko haustura demokratikoa hain hurbil dagoenean, dei egiten diegu Ezker Abertale Iraultzaileko militante GUZTIEI kalera jotzeko, Herri Langile Katalanaren askapen nazional eta sozialaren aldeko mobilizazio GUZTIETARA joan eta aktiboki parte hartzeko, PP, PSOE, Ciudadanos eta Borboiko Felipe VI erregea bultzaten ari diren AUTOKOLPE AUTORITARIO, DIKTATORIAL eta NEOFAXISTA geldiarazteko. Hurrengo asteak erabakigarrak izanen dira, ez bakarrik Errepublika Katalanaren independentzia aldarrikatzeko, baizik eta Espainiako Erresumaren zapalkuntzaren menpe gauden Herri Langile guztion askatasuna lortzeko ere. 40 urtez luzatu zen Diktadura Frankista. 40 urtez luzatu da Monarkia Neofrankista. Beste 40 urtez bizi beharko dugu oligarkia espainolistaren boterearen azpian? Borroka da bide bakarra, eta une ezin larriago hauetan gure indarren mobilizazio orokorra behar dugu. Denok kalera! Estatu kolpea geldiarazi behar dugu! Orain ala inoiz ez! Denok elkarrekin, “segur que tomba, tomba tomba...” Ziur baietz!!!

1975eko irailaren 27an Francisco Francoren diktadura faxistak Angel Otaegi, eta Jon Paredes Manot, “Txiki” euskal gudariak asasinatu zituen. Egun berean, José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz eta Humberto Baena gerrillero eta militante iraultzaile espainolak ere fusilatu zituen. Hiru militante komunista espainolak Madrilgo Hoyo de Manzanares izan ziren fusilatuak. Angel Otaegi, aldiz, Burgosen. Eta Jon Paredes Manot,“Txiki”, BARTZELONAko Cerdanyola del Vallès herrian.

Une historiko larri hauetan, ez dugu deus ere erran behar datu honen sinbolismo hunkigarria azpimarratzeko. Jon Paredes Manot, “Txiki” Extremaduran, Badajozeko Zalamea de la Serenan jaio zen. Euskal Herrian hazi eta hezi, eta Catalunyan borrokan hil. Internazionalismo proletarioaren adibiderik gorena erakutsi zigun, Extremadura, Euskal Herria eta Països Catalans borroka iraultzaile berean uztartuz, Independentzia eta Sozialismoaren bidean. Gure CHE GUEVARA da!

Bere azken hitzak izan bitez gureak ere. Buruz eta bihotzez, hortzez eta haginez, malkoz eta izerdiz, itxaropenez eta garaipenez:

Al Pueblo Vasco:

Una vez más el fascismo de Franco va a derramar la sangre del Pueblo Vasco.

Probablemente cuando llegue este comunicado al pueblo, yo ya habré caído bajo el pelotón de ejecución. Mi intención al escribir este comunicado es poner una vez más de relieve la represión que sufre el Pueblo Vasco y todos los pueblos de España.

No debemos olvidar nuestro objetivo: la creación de un Estado Socialista Vasco, objetivo por el cual han caído y han dado la vida muchos militantes revolucionarios, entre ellos los últimos caídos en el Estado español, Kepa, Nicia, Montxo, Andoni, y no serán los últimos.

Sois vosotros, la Clase Trabajadora y el Pueblo en general, quienes lleven a cabo la lucha hasta derrocar al régimen franquista; entonces se habrá cumplido nuestro objetivo y podréis construir una sociedad nueva, sin clases, donde no exista la explotación del hombre por el hombre.

Hoy me van a asesinar a mí por el simple hecho de luchar por mi pueblo. Eso para el régimen de Franco es un crimen, no es un crimen asesinar a los militantes de ETA antes de cogerlos, tampoco es un crimen matar a la gente en manifestaciones, controles, etc. Hoy somos nosotros los que estamos en el banquillo, pero mañana estarán ellos, o sea, Franco y toda su camarilla y seréis vosotros quienes nos hagáis justicia: no lo olvidéis, puesto que mis compañeros y yo ya no podremos. Confiamos en vosotros.

Por último, quiero hacer saber a mis compañeros de organización y a nuestro pueblo que mientras he estado libre he cumplido como militante y como hijo del Pueblo y puesto que no he caído asesinado "legalmente" como mis compañeros, he pedido como última y única petición que sea fusilado ante un pelotón de fusilamiento como un gudari más, recordando a todos los que han muerto por Euskadi, llevando en la mente nuestra Ikurriña, puesto que voy a morir lejos de ella...

Os toca a vosotros hacer justicia. Mañana, cuando yo muera, no me vengáis a llorar. Nunca estaré bajo tierra, soy viento de libertad

¡VIVA LA SOLIDARIDAD DE LOS PUEBLOS !

GORA EUSKADI ASKATUTA !

ABERRIA ALA HIL
EUSKADI ZUTIK !

Jon Paredes Manot "Txiki"

OMENALDIRIK ONENA, GARAIPENA!

HASTA LA VICTORIA SIEMPRE,

ANGEL Y TXIKI,
JOSÉ LUIS, RAMÓN Y HUMBERTO!

VISCA LA REPUBLICA CATALANA!

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

Euskal Herrian, 2017ko irailaren 26an.

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location